Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Presoak etxera!" oihuak azkartu dira. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 53. orr.
Taupadak azkartuko zaizkie, ziurra da hori. Berria - Kirola 2006-02-03
Goizean, epaitegira eraman zituzten une beretik, bihotz-taupadak azkartu zitzaizkion eta arnasestuka hasi zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.
Hortakotz behar dugu euskara atxiki, begiratu galtzerat utzi gabe, eta ahal badugu oraino azkartu eta hedatu. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 177. orr.
Ekonomia azkar dadin, ez du nahi sosa alferrik egon dadin! Herria 2004-05-13
Arnasa azkartu zitzaion, sudur hegalak zabaldu. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 121. orr.
Gaixotu bezala egiten naiz orduko minaren akordu hutsarekin:_larritu egiten zait barrua, bihotza azkartu eta adimena ilundu. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 105. orr.
Anfibioen desagerketa asko azkartu da. Berria - Gaiak 2004-10-15
Bihotza are bortitzago azkartu zait, kasik zentrifugatzen ari den garbigailu baten pare. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 171. orr.
1788an, Esgueva ibaiak ezustean harrapatu zuen Valladolid hiria, izotz urtze bizi bat medio, elur urtzeak uholdeak azkartu zituelarik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.
Pausoa azkartu eta aurrerantz jarraitu du pasilloan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 150. orr.
Bien bitartean, Nikolasek zaldiaren ibilera azkartu zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 356. orr.
Hori bera uste eta sinetsi zuen Garzellik, berak egin zuelako selekzioa mendatea gogortu bezain pronto erritmoa azkartuta. Berria - Kirola 2004-04-15
"behin eta berriz azkartu da lan erritmoa, produkzio katean eta langileen osasunean izan ditzakeen ondorioak kontuan izan gabe. Berria - Ekonomia 2004-07-10
Oraino ere Bogota kapitaleko gobernuak onartu du amerikano armadak bere indarra azkar dezan heien erresuman, soldado gehiagorekin eta bere laguntza haundiagoa ekarriz harat droga trafikuaren kontra batetik eta beti satorra bezala barnean duten gerillaren kontra. Herria 2004-10-21
Zeren urean eta aire xumean zehar erortzen den guztiak pisuaren arabera azkartu behar baitu erorrera. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 111. orr.
Azkartu egin ziren zurrumurruak, eta hitz zantarrak ugaldu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 16. orr.
Ibarbiak uste du Tabako Fabrikaren erosketak azkartu egin duela Filmategiaren lekualdatzeko erabakia. Berria - Kultura 2004-07-08
Bolondresen artean, azkartu egin ziren arrunt, Madriletikako armada ofizialaren kontrako amorru zornatua eta borroka latza. Txillardegi «Putzu», 1999 - 153. orr.
Villafranca del Bierzo hirira noa bide hauek ahantzixeak nituen artean eta berriz Caminoaren zati bat oinez egiteko gogoa azkartu baizik ez dit ahanzte horrek. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 193. orr.
Oxigeno gehiago lortzearren, arnasa azkarrago hartu behar izaten da eta erregai gehiago erretzeko odolak azkarrago ibili behar izaten du -bihotzaren taupadak azkartu eta sendotu. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 67. orr.
Erritmoa azkartu dut. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 65. orr.
Azkartu egiten dela arnas hartzea, ateratzea moteldu egiten den neurrian. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 30. orr.
Zangoak azkartu ahalean, moteltasun ezti bat nagusitu zaio gogoan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 6. orr.
Sartzeko, borta lodi bat, burdinez azkartua. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 117. orr.
Urratsa azkarturik, minutu gutxiren buruan Gurijan ziren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 121. orr.
Lur berri batzuei buruz atera ginen, ontsa gostarik bildu esperientzia batek azkarturik, hain segur baliatuko zitzaiguna oraino ikusten ez genuen etorkizunean. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 108. orr.
Bainan idazleak, gaia gisa hartarat mugaturik, ez ditu xeheki aipatzen azken 70 urtetako aldaketak, turismoa aintzina azkartuz joan baita, kasik sobera behar bada, askoren iduriko segurik. Herria 2001-03-22
Ordutik, egunez egun azkartuz joan da mugimendua. Berria - Ekonomia 2006-03-18
Andrések alde eginda irakurtzen hasi zarenetik, eguna azkartuz joan da. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 110. orr.
Bihotz taupadak azkartuz zihoazkion. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 64. orr.
Kim ugazabak kalera bidali izanak azkartu egin zuen berez hartu behar zuen erabakia. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 83. orr.
abiada azkartu (3); azkartu dela (3); azkartu dira (4); azkartu dituzte (3); azkartu du (4); azkartu egin behar (3); azkartu egin da (3); azkartu egin zen (5); azkartu egin ziren (4); azkartu egiten (6); azkartu ere (3); azkartu nahi (4); azkartu zen (5); azkartu ziren (3); azkartu zitzaion (4); azkartu zuen (7); bera azkartu (3); berriz azkartu da (3); bihotza azkartu (4); biziki azkartu (3); emendatu eta azkartu (3); ere azkartu (4); erritmoa azkartu (3); harremanak azkartu (3); hedatu eta azkartu (3); hori azkartu (4); oraino azkartu (3); pausoa azkartu (3); pausoak azkartu (3); polliki azkartu (3); prozesua azkartu (4); taupadak azkartu (5)
azkartuko dela (4); azkartuko direla (3)
azkartuz doa (3); azkartuz doala (3); azkartuz joan da (6); azkartuz joanen (3); beti azkartuz (4); handituz eta azkartuz (4)
azkartzeko gisan (3); batzuen azkartzeko (3); hori azkartzeko (4); prozesua azkartzeko (5)
asko azkartzen (3); azkartzen ahal (5); azkartzen ari da (5); azkartzen ari den (3); azkartzen da (3); azkartzen duen (3); berriz azkartzen (3); galera azkartzen (3); nola azkartzen (3)