Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azelerazio 1 iz abiadura-aldaketa denbora-unitateko.

Hona egoera horren arrazoia: praktikan, begietan oinarritzen gara mugimenduari eta azelerazioari buruzko informazioa jasotzeko, labirintoaren aparatu korapilatsuan baino gehiago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 127. orr.

Istant batean, ordea, dena aldatu zen Heinkel ehiztarien motorren azelerazio hotsarekin: zeruko urdin leuna eta arbola hostoen dardara berde freskagarria.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.

Txoferrak azelerazio labur bat eragin dio motorrari.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 83. orr.

Izan ere, autoa gidagailurik gabe denean, gurpilek zuzentzeko joera dute, eta, ondorioz, azelerazio laterala zerora gerturatzen da.  Berria - Kirola   2004-04-30

Ez baduzu ongi ulertzen irakurtzen duzuna, hobe da azelerazioa uztea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 347. orr.

2 azelerazio angeluar (corpusean ez dago; ETCn 78 agerraldi)

Buruaren azelerazio angeluarra hautematen duten hartzaileak hiru hodi erdizirkularren anpuluen barnean daude. ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

Masen ordez, inertziamomentuak ditugu; indarren ordez, indar-pareak, eta, posizio, abiadura eta azelerazioen ordez, posizio-abiadura eta azelerazio angeluarrakETC-zientzia, zuzenbidea   Automatismoak eta kontrola, Askoren artean, Elhuyar / UEU, 2014

Konduktu erdizirkularrak, eta sakulu eta utrikulua azelerazio angeluar eta linealaren informazioa jaso, hurrenez hurren, eta NSZ-era bidaltzen dute nerbio bestibularraren bidez. ETC-entziklopedia   Barne belarri, Wikipedia

Bigarren deribatuak zilindroaren zentroaren azelerazio angeluarrarekin duen erlazio ematen du. ETC-entziklopedia   Errodadura, Wikipedia

Propietate honek autobide- edo trenbide-diseinuan trantsizio-kurba moduan erabilgarria izatea eragiten du, aipatutako kurbak abiadura konstantean doan ibilgailu orok azelerazio angeluar konstantea izango baitu. ETC-entziklopedia   Klotoide, Wikipedia

Higidura zirkularra denez, azelerazio tangentzialaren eta azelerazio angeluarraren arteko erlazioa ezaguna da. ETC-entziklopedia   Pendulu, Wikipedia

3 azelerazio kosmiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Hala ere, 1998an aurkitu zen azelerazio kosmikoak (2011an, Fisikako Nobel Sariaren erantzule izan zen) konstante kosmologikoarekiko jakin-min eta interesa berpiztu du. ETC-entziklopedia   Konstante kosmologiko, Wikipedia

4 grabitate azelerazio (corpusean ez dago; ETCn 39 agerraldi)

Neurtutako grabitate-azelerazioaren balioari zenbait zuzenketa egin ondoren lortutako emaitzaren eta neurketa-puntuan teorikoki egon beharko litzatekeen erreferentzia-balioaren arteko ezberdintasunari grabitate-anomalia deritzo. ETC-zientzia, zuzenbidea   Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005

Fluidoan esfera desitxurarazten duen indarra kalkulatzeko, masa eraginkorra eta grabitate-azelerazioa biderkatu behar dira (esferaren masaren eta esferak desplazatzen duen fluidoaren masaren arteko kendura da masa eraginkorra). ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Orain arte aipatutako SI unitateen erabilera azaltzeko, kalkula dezagun 1.000 kg-ko masa duen objektu baten pisua, newtonetan, grabitate-azelerazioakETC-zientzia, zuzenbidea   Ingeniaritza-termodinamikaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2007

Horietako batzuek, eta are kumulu globular batzuek, halako lastertasuna hartu dute grabitate azelerazioaren eraginez, ezen Galaxiaren mendetik atera eta infinituan gal baitaitezke. ETC-entziklopedia   Esne Bidea, Wikipedia

Gorputz baten diametroan zehar dagoen grabitate azelerazioaren diferentziaren emaitza da. ETC-entziklopedia   Itsasaldiaren indar, Wikipedia

Hau, posible da grabitate azelerazio baldintzetan, airearen oposizio indar likatsuak kontutan hartuz. ETC-entziklopedia   Ostadar, Wikipedia

Sagitario Aentzat estimatutako 3,7 milioi eguzki masako masa batentzat S2k bere orbitaren perizentroan jasaten duen gehienezko grabitate azelerazioa 1,5 metro segundo karratukoa da, edo ia Lurraren grabitatearen seiren bat. ETC-entziklopedia   S2 (izarra) Wikipedia

5 hardware bidezko azelerazio (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Informatikan, hardware bidezko azelerazioa softwarea hardwarearen bidez funtzioren bat posible dena baino askoz ere azkarrago egiteko modu bat da, xede orokorreko Prozesatzeko unitate zentral CPU batetik exekutatuz. ETC-entziklopedia   Hardware bidezko azelerazio, Wikipedia

6 itsasaldiaren azelerazio (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Itsasaldiaren azelerazioa, planeta baten orbitan dagoen satelite natural baten eraginez (Lurraren kasuan, Ilargia), itsasaldiaren indarrak sorturiko efektu bat da. ETC-entziklopedia   Itsasaldiaren azelerazio, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus