Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azantz ikaragarria deika ari zitzaiola irudikatzen zuen eta bakarretan amets gaiztoetarik itotzear iratzartzen zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 9. orr.
Azantz guti egiten duten erleen pare. Herria 2004-11-04
Belarriak zorroztu ditu ibaiaren azantza gainetik beste zerbait entzuteko peskizan. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 125. orr.
Horrelakorik egin ezean, "Bulgarian odola erruz isuriko" eta Polonian "leherketen azantza adituko" dela agindu du talde honek. Berria - Mundua 2004-07-22
Haren ulua nekez azpiratzen ahal du kamioien azantzak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 11. orr.
Geroztik, ostatura bertze hiru lagun sartu dira, xutik daude eta nahiko azantz egile handiak dira, irri zafla ozenak botatzen dituzte noiz nahi. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 62. orr.