Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nonahi azafraia, piper-hautsa, kanela, pipermina. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.
Mendiaren hegian azalera agertzen zihoazen, han-hemenka, harri gorrien muturrak eta azafrai horiak. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 18. orr.
Milaka usain zebiltzan airean enara kirri-kirrien modura: azafraiaren leun goxagarria. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.
Azafraiaren eta hiazintoaren garaia maite dute gehien. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 260. orr.
Azafraiz ondutako risottoarekin eta gremolatarekin zerbitzatzen da osso buccoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.
Sydenham sendagile ingelesaren formulan, opio hautsa alkoholarekin nahastuz egiten zen, azafraiez ematen zitzaion kolorea, eta Malagako ardoaren esentziaz usaingozatzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 130. orr.
Azafrai zangarra ("Crocus nudiflorus") Iridaceae familiako urteko landarea da. Lore morexkak udazkenean ateratzen dira eta azafraiaren ("Crocus sativus") antza dute. ETC-entziklopedia Azafrai zangar, Wikipedia
Baina bada bat udazken bete betean loratzen dena: Basa azafraia. [...] Basa azafraiek irailetik azarora bitartean koloreztatzen dute pagaditako lurzorua. ETC-prentsa Argia, 2005-10-23