Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Imita ezazue arestian aipatu dudan herri-lege zuhurra; zigor ezazue lapurtzen uzten den gizon axolagabea, baina lapurrari ez egiozue inongo zigorrik ezarri. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 237. orr.
Onenean, txoro axolagabe bat zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 218. orr.
Soldadu axolagabe zirtzil bilakatu omen ginen, eta berak jarraraziko omen gintuen sasoi betean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 154. orr.
Ez nuke nahi inork pentsatzea axolagabea naizenik: instalazioaren funtzionamendu zuzenaz behin eta berriro arduratzen nintzen, eta baita ordezko bateriaren kargatzeaz ere. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 69. orr.
Bat abertzalea da, edo anti, edo kristaua, budista, sozialista, edo axolagabea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 112. orr.
Egunkari saltzaileak hasiak ziren nire aurretik pasatzen harrigarri fresko eta axolagabe. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 127. orr.
Dirua neukan, axolagabe nintzen... Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 278. orr.
Eta adierazi, hain zuzen ere, ordoki lohi bat zeharkatzen ari ginelarik, non begiztatu ahal izan baikenituen gizairudi gogoangarriak eta aitzurketa axolagabean ziharduten aurpegi luzangak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 23. orr.
Neguaren amaieran kostata ulertu zuen metroko enplegatuaren ahots axolagabea. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 137. orr.
Gero, doinurik axolagabeenaz galdetu zien. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 161. orr.
Haserrealdi bortitza izan omen zuen Miriamekin arratsalde hartan, baina inork ezin zuen ulertu zein indar basatik eta ezkutuk bultzatu zuen errepidera hain egoera urduri eta axolagabean. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 47. orr.
Lagunek, pospolo axolagabe bat etxea erretzen hasten delarik, ez dute sua amatatzeko ahaleginik egiten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 55. orr.
Orain axolagabe bizi zarete, baina urtebete igaro eta laster dardara egingo duzue, mahats-biltzea amaituko baita eta ez da gehiago uztarik izango. Elizen arteko biblia Is 32,10
Alferrikakoa da giza izaerari axolagabe izan ezin zaizkion gaien ikerkuntzen aurrean axolagabekeriaren itxurak egin nahi izatea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 20. orr.
Jada behar ez eta axolagabe abandonaturiko ametsak balira bezala. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 24. orr.
Modu horretan, Marieren ahaideen aldetik axolagabe jokatuko zutelako ideia sortzeko ahalegina egiten zuen aldizkariak, ahaideek gorpua neskarena zela pentsatzearekin adosten ez zena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 140. orr.
Bata bestearen besoetara lerratu ziren, axolagabe, ondotik pasatzen zitzaizkien kideen erdian musu eta balakari. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.
-Orain ez behintzat -ihardetsi zion Sergiok, axolagabe. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 57. orr.
axolagabe antzean (5); axolagabe bat (8); axolagabe batez (3); axolagabe itxurak (3); axolagabe izan (5); axolagabe jokatu (4); axolagabe jokatzen (4); axolagabe samarra (3); axolagabe uzten ez (3); bezain axolagabe (7); edo axolagabe (3); guztiz axolagabe (3); keinu axolagabe (3); zuen axolagabe (3)
axolagabea da (3); axolagabea izan (4); jarrera axolagabea (5)