Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Auzibide jatorra eta zintzoa zen, erromatarren bihozberatasunaren adierazgarria. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Arretaz jarraituko dugu auzibidearen bilakaera ere, batez ere adierazpen askatasunaren aurkako urraketa salatzeko, eta kultura propioaren defentsa egiteko. Berria - Euskal Herria 2004-12-03
Hori guztia auzibideko sekretua zen oraindik, eta, horrenbestez, ez zen iritsi Txitxikoven belarrietara, baina, hala ere, legelariak luze gabe bidali zion ohar batek aditzera eman zion eltzea borborka hasia zela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 517. orr.
Ondorioz, urtegiko bederatzi teknikari dira auzibidean. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 44. orr.
Auzibideek aldiz, zenbaitzutan laguntzen badute ere arazo koropilatsu baten trenkatzen, gehienetan bazterrak arras minkor uzten dituzte luzarako. Herria 2005-06-30
Hori jakin eta prokuradoreak ikerketa berri bat eta auzipide bat ere manatu du, pozoindatua izan dela haurra sumaturik. Herria 2001-01-18
Tourreko antolatzaileek ere neurriak hartu dituzte, eta auzibidean edo Polizia ikerketaren batean murgilduta dauden txirrindularien parte-hartzea ez dutela baimenduko jakinarazi zuten atzo. Berria - Kirola 2004-06-26
Ilea moztuko dizute hitz gogorrekin eta auzibideekin, Jainkoak bilatu nahi zaituen arabera. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 81. orr.
Auzibidera eraman zituen galtzaileak: epaileak jatorrizko isuna eta auzi-kostuak ordaintzera kondenatu zituen, edo bestela egun batzuk kartzelan pasatzera. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 49. orr.
auzibide bat (4); auzibide daude zabalik (3)
aurkako auzibidea (5); auzibidea hasi (3); auzibidea hasteko (3); auzibidea ireki (4); kontrako auzibidea (6)
aurkako auzibideak (3); auzibideak bertan behera (3); kontrako auzibideak (6)
aurkako auzibidean (3); auzibidean jarri nahi (3); justiziak auzibidean jarri (3); lagun auzibidean jarri (3); legebiltzarkideak auzibidean (3)
aurkako auzibidearen (3); auzibidearen gastuak (3)