Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autozale 1 izond autoak maite dituena. ik automobilzale.

Autozale batzuk igaro ziren, jaramonik egin gabe.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 52. orr.

Txikitatik zen autozale porrokatua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 237. orr.

Autozaleek aukera bikaina izango dute asteburu honetan, bi proba jokatuko baitira.  Berria - Kirola   2004-05-29

2 iz gidaria, auto-gidaria. ik autozain.

Hain zeuden garesti erregaiak, non autozaleek gasolinarik ez hartzea erabaki baitzuten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 102. orr.

Hurrena autozale batek esan zuen ikusi zuela etxera bidean, hiriko periferian dauden semaforo horietako batean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 138. orr.

Errepide probintzialaren mozketaldia ezin hobeto zihoan: autoak heldu eta gelditzen ziren, autozaleak biraoka hasten ziren, buelta eman zortzi-bederatzi kilometro atzera eta bigarren mailako errepideetatik abiatzen ziren, itzulingurua eginez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 235. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus