Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ausikika 1 adlag ausiki eginez.

Maikak Txoko besarkatu zuen, ezpainetan ausikika.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 49. orr.

Pentsa liteke ezen, goseak estutu balitu, elkarren aurka borrokatuko zirela ausikika.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 43. orr.

Elkarri ausikika bezala, iduri elkar jan behar!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 28. orr.

2 irud/hed

Monique 24 urtetan urrundu zira gure artetik bizitza sano bati ausikika lotu orduko.  Herria   2002-10-17

Ahozpez jarri zen, lotsaz amorratuta eta burukoari ausikika.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 144. orr.

Malkotan itsaso eta eleei ausikika ari zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 202. orr.

Handik aitzina, kontzientziaren harra ausikika hasten zitzaidanean, otoitz hura egin, eta otoitz hartan hartzen nuen bertzela nekez hartzen nuèn sosegu eta kontentamendu apurra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 198. orr.

Alabaina, amore eman beharrean, zalantza ausikika hasten zitzaion aldiro, bere zoriona defendatzeari ekiten zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus