Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ausarkeria 1 iz behar den begirune edo lotsaz ari ez denaren jokaera, egite edo esana.

Hori dena ikusita, diot, orain arte filosofo moralek idatzi dutenak ez duela egia ezagutzeko balio izan, eta gustagarri izan dela ez espiritua argitzen zuelako baizik eta diskurtso eder eta lausengariz bermatzen zituztelako aurretik ausarkeriaz jasotako iritziak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 33. orr.

Mexikoko jatorrizko kultura sendotzen ari bazen laurehun urteko ilunaldiaren ondoren, ausarkeria litzateke uste izatea Ekialde Urruneko kulturak Mendebaldeak edo Errusiak bereganatua izan behar zuela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 33. orr.

Jakiteagatik bakarrik, ausarkeria ez bada, esadazu, orain zu egiaz zaren bezala, nola ikusten duzun, adibidez, zeure burua urte batzuk lehenago.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 122. orr.

Emakumezkoetan, ostera, eta bere sasoi puntu hoberenean ez badaude ere, Williams ahizpak ez diren norbait azpimarratzea ausarkeria litzateke.  Berria - Kirola   2004-06-20

Eta zuekin elkartzen den jendilaje hori guztia... Eta ni haiek bezalakoa naizela pentsatzeko ausarkeria izan duzu!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 144. orr.

Ongi begiratu al zuten galdetzeko ausarkeria izan nuen, zaila egiten baitzitzaidan besterik gabe desager zitekeenik sinestea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 75. orr.

John Caleren ibilbidea lau zertzeladatan laburbiltzea ausarkeria izan daiteke; beti egongo da kanpoan geldituko den disko, kontzertu edo kolaborazioren bat.  Berria - Kultura   2006-02-16

2 iz bere burua gehiegi arriskatzen duenaren jokaera edo egitea, gaitzesgarritzat hartua.

Zailtasunak erlatiboak dira, eta gainera, ez da nahastu behar ausardia eta are ausarkeria xedetzat duen ekintza bat, jokabide arruntaren ondorio denarekin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.

Peppone besoak tolestuta egon zen ausarkeria miragarri hari begira.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 179. orr.

Halako ausarkeriaz gain-estimatzen nuen neure indarra.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 31. orr.

Izan ere, ausarkeria zen geurea, lana egin ordez bizitza arriskatzen baikenuen, eta kemena hartzen kapital bakartzat.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ausarkeria hutsa (3); ausarkeria izan (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus