Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haurra kanpora aurtikitzen ari zen emaztearen sabeletik uholdetu odolarekin zeruko ura nahaspulotzen zela ohartu zen Graxi. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.
Sorpresa izan da joan den asteko etxeen aurtikitzea, hitzemana baitzioten helduden buruila arte hor, beren etxeetan azken mementoraino bizitzen ahalko zirela. Herria 2003-06-26
Gure aurka aurtiki nahi duten gezia, izatez, beren kontra bihurtzen zaie horrela. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 63. orr.
Burutik zangoetaraino, ditugun ile guziak mozten dizkigute, eta buruz behera animaleko untzi baten barnera aurtikitzen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 40. orr.
Aski edan behar baitzuten mikroaren aitzinean beren ahotsak aurtikitzeko. Berria - Kultura 2004-03-03
Izpiritua non-nahi jabetzen zaio, lurrerat aurtikitzen du, eta haurra, haguna dariola eta hortz-karrasketan, gogor-gogorra jartzen da. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 158. orr.
Ohartuko zenion albiste horren ondorioari, eta sumatuko duzunez, itzuli nintzenean horra non kanpora aurtikia izana nintzen, egoera hark bere baitan zekarren duintasun guztiaz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 450. orr.
Ez, baina laster jakin zen amerikano airekoak zirela eta Miarritzeko hondartza edo plaiara bonbak aurtiki zituztela, anitz hil eta kolpatu eginez. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 93. orr.
aurtiki zion (3); aurtiki zituzten (3); aurtiki zuen (8); gainera aurtiki (3)