Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Seaska-k ikusten du hor aurrerapen bat bainan arrangura frango ere agertzen du, erranez negoziaketak behar direla segitu hezkuntza ministeritzarekin. Herria 2001-05-10
Jotzeko teknikak izugarrizko aurrerapena izan du. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.
Tripa beterik eta mutu, aurrerapen teknologikoa gerorako aterabide bakarra zela sinetsirik, bortxaz anitzetan, desagertu ziren lurraren azaletik ehun milaka populuen ingumak zerabilzkidan buru zokoan dantzan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 117. orr.
Eta hari ematen nion nire aurrerapenen berri. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 148. orr.
Zergatik ez nuke aurrerapenik egingo, azken finean? Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 135. orr.
Zientziak miragarrizko aurrerapenak egin ditik horretan. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 136. orr.
Ahots sintesiaren inguruko ikerketak aurrerapen handiak ekarri ditu oharmenaren alor honetan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 117. orr.
Aurrerapen handia izan zen hogeita hiru botoidun soinu hura. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 47. orr.
Hankei eraginez kolunpioa aurrera eta atzera erabiltzeko gauza dela deskubrituko du, eta aurrerapen bakoitza garaipen bat bezala biziko du. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 68. orr.
Nonbait, etxetik alde egin zuen neskatoaren familia, aita bereziki, oso haserre ari zen etengabeki deika bulegora galdetuz ea inolako aurrerapenik izan zen azken hogeitalau orduetan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 98. orr.
Zientziaren aurrerapen guztiak saiatu arren, ez zuen hura salbatzerik lortu. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 183. orr.
Bere herriarentzat aurrerapen izugarria izango zela uste zuen: idazten jakitea, cherokeez idazten jakitea! J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 196. orr.
Aurrerapenak gero eta txikiagoa bihurtzen du mundua gizon-emakumeentzat. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 256. orr.
Gero, herri galduetara ere aurrerapena iristen hasi zenean ura eta argindarra eraman zituzten etxeetara, baina hori guztia ez zen aski izan herriaren hustea galarazteko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 164. orr.
Gizakiak ez dira untxi, eta hauxe da aurrerapenaren berezko ondorioa: guk geuk antolatu behar izatea afera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 158. orr.
Zergatik inork hainbeste lan hartu gizateriaren aurrerapenaren alde? Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 89. orr.
Urtebeteko aurrerapenarekin esan zigun gure arreba dibortziatu egingo zela. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 95. orr.
Espero dut, egunkarien bidez ez jakitea berria, ez behintzat hileta-elizkizunera garaiz iritsi ahal izateko aurrerapenez. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 68. orr.
Zuen aldean orain zortzi orduko aurrerapena dugu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 132. orr.
Hernanin bestalde, Donostian bezalaxe, kanpai-hotsez iragartzen omen dute begiraleek, desarraren tximista ikusi ahala, bizpahiru segundoko aurrerapenez. Txillardegi «Putzu», 1999 - 274. orr.
Wintercase jaialdiaren aurrerapen gisa ariko dira, gaur, Barakaldo antzokian, New Yorkeko The Magnetic Fields eta Madrilgo Astrud taldeak. Berria - Kultura 2004-10-21
Jacken aldizkarian ipuin bat eta gerora argitaratu gabe geratuko ziren bi poema-libururen aurrerapenak agertu ziren. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 39. orr.
Danborrada Inauterien aurrerapen bat, iragarpen bat dela, honetaz diharduten idazle gehienek aipatzen duten gaia da. Askoren artean «Rataplan» - 34. orr.
Adin horretan literatura bizitzaren aurrerapen izan ohi da, bizitzen ikasteko modu bat. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 79. orr.
Baina liburu hori ez zen gero etorriko zen obra ikaragarriaren aurrerapena baizik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.
Ez nuen oraindik neure lehen soldata jaso, aurrerapen txiki bat baino ez zidaten eman, kontularitzan ordenadoreak hondatu zirelako, eta ezin nituen C neurriko bularretakoak erosi. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 14. orr.
Lansariaren aurrerapen apurtxo bat... Zerbait apartekoa, berorrek begi onez ikusten badu. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 139. orr.
Eska ote ziezaiokeen, pertsonalki, diru aurrerapen bat kutxazainari? Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 132. orr.
Aurrezki-kutxako langileak puntual ematen zizkion bere soldataren aurrerapenak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 158. orr.
Beraiek ez zeuden aurrerapenen eta diru kopuru handien zirku horretan sartzeko prest. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 190. orr.
Horrez gain, aurrerapen soziala egiteko kultura, hizkuntza, immigrazio eta lan arloa Kataluniaren esku geldi zitezen aldarrikatu zuten, besteak beste. Berria - Mundua 2006-02-19
Europa suntsitu zuen nazien basakeriaren hondakinetatik, gerraren ondoren gizarte-antolamendu berri bat sortu zen, Europan bi gerren artean izan ziren aurrerapen sozialen eta Estatu Batuetan lanaren antolamenduak izan zuen berrikuntza handien sintesia izan zena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 105. orr.
aurrerapen bat ere (4); aurrerapen espirituala (3); aurrerapen fiskal bat (5); aurrerapen gisa (8); aurrerapen guztiak (4); aurrerapen handia izango (3); aurrerapen handiak egin (10); aurrerapen handirik (3); aurrerapen handiz (4); aurrerapen hori (3); aurrerapen horiek (3); aurrerapen teknikoa (4); aurrerapen teknikoak (3); aurrerapen teknologiko (4); aurrerapen teknologikoa (4); aurrerapen teknologikoaren (3); aurrerapen teknologikoek (6); aurrerapen zientifikoa (3)
baino aurrerapen handiagoa (3); gabeko aurrerapen (3); hilabetero aurrerapen fiskal (4); zenbait aurrerapen egin (3); ziren aurrerapen (3); zuen aurrerapen (3)
aurrerapena da (7); aurrerapena izan (3); aurrerapena izango (4); liburu aurrerapena (12); sekulako aurrerapena (3); zenaren aurrerapena (3); zientziaren aurrerapena (3)
aurrerapenak behar (3); aurrerapenak egin (4); diren aurrerapenak (5); egindako aurrerapenak (4)
orokorraren aurrerapenaren irizpide (3); plan orokorraren aurrerapenaren (3)
aurrerapenei esker (10)
aurrerapenik egin (4); aurrerapenik ez (5); aurrerapenik izan (4); ez da aurrerapenik (3)