Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurrerakuntza iz aurrerapena.

Zientzia eta teknologietan gertatu diren aurrerakuntzek arma izugarriak jarri dizkigute eskura, hain handiak, non orain ehun urtekoekin konparatuz, haiek jostailuak baitirudite.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 44. orr.

Gizabidez eskatu izan baliote, aitak dirua eskatu gabe ere utziko zien lurra: aita ez zen aurrerakuntzaren aurkakoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 34. orr.

Bat-bateko aurrerakuntzak jarrietan eginiko esperimentuetatik etorri izan dira askotan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 59. orr.

Gizartean nagusi diren indarren ezagutza, horien kordokatzeak sortarazi dituzten kausak, aurrerakuntza zindo batek bere aurrean daukan baliabidea, hil-biziko auzia gertatu zaio gure zibilizazioari.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 38. orr.

-Ezin interesgarriagoa da, baita ere, herrialde honetan zer-nolako aurrerakuntzak izan ditugun medikuntzan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 209. orr.

Azken errege-ordenantzak ikertzerakoan, kontuok gorde ditugu beren beregi: gizartearen funtsezko ordena, zintzotasun publikoa, ondareen segurtasuna eta aurrerakuntza orokorraren inguruko guztiak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 57. orr.

Bestalde, azken 40 urteetan aurrerakuntza handiak izan dira antikontzeptiboen arloan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 300. orr.

Baliabide digitalen bidez egindako lanak aurkeztuko dituzte; horrela, artea egiteko teknikak gaur egungo aurrerakuntzetara egokitu direla erakutsiko du azokak.  Berria - Kultura   2006-01-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurrerakuntza handiak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus