Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurrerakada iz aurrerapena, aurreranzko pausoa.

Ezaguna da hauteskunde baten ostean talde politiko guztiek, galtzaile edo garaile izan, datuak aztertzerakoan nolabaiteko aurrerakada bat bilatzeko izaten dituzten komeriak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 40. orr.

Baina buruko soilguneen aurrerakada goiztiarregiak ez zuen gauza bera aldarrikatzen: gaztea bai, baina gero eta gutxiago.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 56. orr.

Inolako sakrifiziok ezin dezake inoiz, inon, alemaniarren aurrerakada geldiarazi.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 78. orr.

Horrek aurrerakada batzuk ekarri ditu, batez ere arlo berezietan: irakaskuntzan, administrazioan eta komunikabideetan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Bertsolaritzaren apustuei aurre egiten jakingo dugula sinetsirik, bertsogintzaren aurrerakadak nondik nora jo dezakeen aurrikusten saiatuko naiz.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 177. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus