Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurrerabide 1 zerbaiten bilakaeran gertatzen den aurrerapena, besterik aipatzen ez bada, gizadiarena.

Konkistako eta haren aurrerabideko nahasmenduan, gauza gehienak aldatu egin ziren izatez; haiek adierazteko, usadio berriekin zerikusirik handiena zuten latinezko hitz zaharrez baliatu beharra izan zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 281. orr.

Zigorraren ordez, zorionak eman dizkiote ikerketa zentroari, eta esan ere esan dute emaitza horiek zientziaren aurrerabide direla.  Berria - Gaiak   2004-07-16

Aurrerabidean ikusten du Reala, eta jokatuz lagundu nahi du.  Berria - Kirola   2004-01-23

Martxoa edo apirila iristean baratzetako udareondo eta mertxikondo ederren aurrerabideari begira egoten dira.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Dena ezin hobeki, bere ondotik negozioak izango zuen aurrerabidea salbu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 91. orr.

Ez dut, halaber, ekintza fundatzaile batera edo kontzientzia eratzaile batera murriztu nahi izan arrazionaltasunaren ostertz orokorra, arrazionaltasun orokor honetatik askatzen direlarik pittinka-pittinka medikuntzaren aurrerabidea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 64. orr.

Giza genetikaren aurrerabidearekin, horra agertu nola eremu delakoa aipatzea, banako horren osaera genetikoa aipatzea beste zen, azken batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 130. orr.

2 iz aurrera egiteko modua edo aukera.

Aurrerabiderik ez zuen herri txiki hartako kaleetan zehar.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 50. orr.

Zertaz biziko zen hiria, nola lortuko genuen aurrerabidea eta aberastasuna eta erosotasuna, lanik egin ezean!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 23. orr.

Arrakasta eta aurrerabidea esaten zaiona ezagutu ez arren, bizimodu lasai eta baketsua ote du?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 85. orr.

Kolonialismoa naturari etekina ateratzen eta herria aurrerabidean bultzatzen ahalegintzen zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 15. orr.

Aurrerabiderik gabeko puntura iritsi ziren, nondik nora jo jakin gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 236. orr.

Ba, den-denek suma dezaketena: ukelelea jotzen duen neska euskaldun batekiko harremanak aurrerabide gutxikoak izaten direla.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 94. orr.

-Aurrerabideari hesiak jartzea, atzera begira bizitzea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 105. orr.

3 aurrerabidea eman bide eman.

Eta bukatzen da soilik aurrerabidea ematen baldin bazaio.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gertatzen den aurrerabide (3)

bizitzaren aurrerabidean (4)

aurrerabiderik ematen (3); aurrerabiderik ez (4); aurrerabiderik gabe (3); beste aurrerabiderik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus