Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azken hitzak ahotsa zolituz esan zituen, eta aurpegierara zabaldu zuen bere garraztasuna. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 124. orr.
Aurpegiera, gisakotasuna eta manerak, ordea, lehengo berak zituen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 394. orr.
Kontua da gazte taldekoen aurpegierak aldatuz joan direla azalpenak jaso ahala. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 137. orr.
Maltzurkeria gaizki ezkontzen zenez hazpegi onbera haiekin, aski bitxia izan zen nire adiskidearen aurpegiera. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 20. orr.
Egunkaria irakurtzen duenean ere horrelako aurpegiera jartzen du. «Bizia lo», 2003 - 17. orr.
Lucasek irribarre abegikorra eskaini zion eta neskak, estatua-aingeruaren aurpegiera berberaz, antzeko irribarrea saiatu zuen, diplomatikoen errezepzio batean baleude bezala. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 66. orr.
Maialeni begiratu zion, aurpegiera aldatu gabe, eta burua makurtu zuen, madame esanez bezala. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 129. orr.
Aurpegiera serioak, irribarretsuak, trufazkoak, aspertuak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 339. orr.
Zerbitzuburua meteorito bat bezain laster heldu zen, sala luzearen bertze muturretik, eta haren aurpegierak garbiki adierazten zuen ni ninduela helburu. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 33. orr.
Ezinezkoa da, ordea, eta pentsatu nuen -neuk ere zuzen begiratzen nion bitartean- ederra zela oraindik: klasikoa zuen aurpegiera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 363. orr.
Oso gaztea zen neska, aurpegiera xalokoa eta ilehoria. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.
aurpegiera aldatu egin (3); aurpegiera aldatu gabe (4); aurpegiera hori (3); aurpegiera ikusita (3); aurpegiera serio (3); aurpegiera serioak (3); aurpegiera zeharo (3); aurpegiera zuen (5); bere aurpegiera (4); bi aurpegiera (3); halako aurpegiera (4); lehengo aurpegiera (3); zuen aurpegiera (6)
aurpegierak ez zuen (20); baina haren aurpegierak (3)