Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Parisko telefono aurkibidean aurkituko nauzu, menturaz. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 196. orr.
Aurkibidea elebiduna da, presidente orokorraren hitzaldia ere bai. Herria 2004-01-29
Esatea nuke arrazoia haren telefono zenbakia aurkitu ezina izan zela, ez baitzetorren abonatuen aurkibidean, baina ez litzateke egia izango. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 261. orr.
Gertaera garrantzitsuenen kronologiaz gain, zerrenda eta aurkibide ugari ere eskaintzen du, besteak beste, liburuak. Berria - Kultura 2004-02-25
Telefono-aurkibidean egon balira, posible izango zatekeen estatu bietako herri eta hiri bakoitzeko informazio-telefonoetara deitu eta Hawthorne 87 helbidean bizi zen David Minor-en telefonoaz galde eginez haiek aurkitzea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 287. orr.
Gero tren-aurkibide bat hartzen du. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 60. orr.
Aurkibideak lagunduko dio nahi duen testura zuzen eta arin jotzen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 10. orr.
Haietariko bakoitzean, azpimarratuta zegoen aurkibideko artikulu bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 482. orr.
aurkibide batekin buruan (3); telefono aurkibide batekin (3)
aurkibidea hitzaurrea (3); gaien aurkibidea (3); izenen aurkibidea (3)