Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aulki 1 iz pertsona batentzako lau hankako jarlekua, bizkarduna nahiz bizkargabea, batez ere besorik gabea.

Pasatzerakoan, aulki baten kontra jo, paper-zorro bat aurrean eraman, eta eskuliburuz leporaino betetako apal bat urratu zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Batek fraketik tira egin zion eta ilargi-aurpegiduna braust eseri zen bere aulkian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 56. orr.

Aulki tolesgarri bat eskaini zioten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 97. orr.

Harik eta amak egun batean aulkia eta bazinak ekartzea erabaki zuen arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 124. orr.

Nire arrangura kirrinkariei entzungor, aulkian eserarazi eta etxetik atera ninduen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 24. orr.

Zurezko mahai bat zegoen oso garbia, igurtzi asko hartutakoa, eta haren inguruan aulkiak; Harry bere aulkiaren ertzean eseri zen, ingurura begira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 34. orr.

Aulki batean eseri da; haren ipurmasail tinkatuek bizkarra ukitzen dute eta haren soin tentea aurrerantz makurturik dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 73. orr.

Tximiniak, leihoak eta ispiluak burdinsare gotorrak zituzten, ohea eta gelako aulki bakarra burdinazko katez loturik zeuden zorura.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 79. orr.

Aulki bat alboan ipinita etzalekura igo zenean, lumatxak behera egin zuen lurra ia ukitzeraino, eta lumak, gorputzaren zamak beren gordetegitik aterarazirik, hegan barreiatu ziren gelako zoko-bazter guztietara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 75. orr.

Gorria bere aulkian eserita dago jadanik, leihotik goizeko argiari begira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 22. orr.

Zumezko aulki bat ageri zen ohearen oinetan, diseinuzko kuxin batekin.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.

Maistrak aulki bat jarri zuen eskolako mahai nagusiaren gainean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

Ezin dun ibili, baina aulki kulunkaria esku batekin altxatzen ikusi dinat.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 89. orr.

2 irud/hed

Sinagogetan lehenengo aulkiak eta plazetan jendearen agurrak maite dituzue.  Elizen arteko biblia   Lk 11,43

Bertan, beraz, ezpatarekin erasotu baino hobe duzue gatazka hau lasai begiratu kritikaren aulki segurutik, alegia, borrokalarientzat leihatsua, zuentzat entretenigarria izango den gatazka, ziurki odoltsua izango ez den bukaera izanik zuen ikuskerarako probetxuzkoa izango den gatazka.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 256. orr.

Alain Krivine troskista aulkia galtzekotan dago.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

PP-PSE-EEk baino aulki bat gehiago izateko helburua ez du erdietsi, ezta EB-Berdeen laguntzarekin ere.  Berria - Harian   2005-04-18

3 arotz aulki (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Bi soldadu sartu ziren eskalapoigilearen dendan, aurreko gerrako elbarritu bat, une hartan bere arotz-aulkian lanean ari zena.  ETC-literatura, saiakera   Suite frantsesa, Irene Nemirovski (Mikel Garmendia /Jose Antonio Sarasola), Alberdania, 2011

Batek dirua nahi zuen, besteak suhi bat, hirugarrenak arotz aulki berri bat, eta horrela erantzunez joan ziren guztiak. ETC-literatura, saiakera   Literatura oharrak, Walter Benjamin (Askoren artean), Sans Soleil, 2015

4 aulki elektriko hiltzera kondenatuak exekutatzeko erabiltzen den aulki modukoa.

1888. urtean, Buffaloko gobernadoreak Westinghouse elektratresnen enpresari enkargua egin zion aulki elektrikoa fabrika zezan. Antzinako zurezko aulki elektriko bat zegoen lokalaren goiko pisuan, uhal eta guzti. orduak ematen ditu behar duen argazki horrexen bila, eta azkenean aurkitzen du: Sing Sing espetxeko aulki elektrikoa da.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.

Hamabi urte geroago, 1960an aulki elektrikoan hil zuten Caryl Chessman.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 295. orr.

Soinudun zinema indar guztiarekin ("Jazz kantaria") plazaratzen zen urte berean txirtxilatu zituzten aulki elektrikoan, Frantziar bat da, ausaz aulki elektrikoan kiskaliko dutena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 64. orr.

Cellier diputatuak lege bat aurrera ateratzea lortu zuen, AEBetan pertsona bera birritan aulki elektrikora eramatea debekatuz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 101. orr.

Borreroa, erretegi baten ondotik pasatzen denean, aulki elektrikoarekin akordatzen da ezinbestean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 71. orr.

5 aulki gestatorio (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Lehen aulki gestatorioa eramaten zutenak izan ziren atzo Joan Paulo II.aren anderuak. ETC-prentsa   Berria, 2005-04-09

6 aulki goren (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Udalaren aulki gorenean 1999an eseri zenetik une gogorrenak dira hauek Yolanda Barcina Iruñeko alkatearentzat.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-03-17

Batetik, beste inork baino anbizio handiagoa erakutsi du alderdiko aulki gorenera iristeko, eta badirudi ez dagoela prest hura uzteko.  ETC-prentsa   Berria, 2018-01-18

Promulgatu da, halaber, Erromako Elizako Aulki Gorenarekin adiskidetzen edo komulgatzen, erlijio aitasantuzalea jarraitzen edo papista betekin ezkontzen den pertsona edo pertsonak kargu horietatik baztertuak direla. ETC-literatura, saiakera   Munduko zuzenbideen testu-bilduma, Gregorio Monreal (Argitaratzailea) (Haritz Monreal), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007

7 aulki gurpildun

Aulki gurpilduna kendu eta bi makulu utzi zizkidaten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 38. orr.

Lehenik, Koronelaren emaztea bere aulki gurpildunean hil zen; beraz, ez genuen hura aintziraraino bultzatu beharrik izan azken batean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 39. orr.

Aulki gurpildunean Leireren amona zegoen, argal-argal, guztiz zurbil eta ilea zuri-zuria zuela, atzera orraztuta.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 62. orr.

Horraino, ez dago deus harrigarririk, horrelako jende asko ikusten baita beren aulki gurpildunetan espaloiak-eta igo ezinik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 149. orr.

Aitaren gudalagunak ditut gogoan, Divisióneko kideak, aulki gurpildunetan neska gazteak gozaraziz, Castellanako saloi barrokoetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 39. orr.

Ataria zeharkatzen ari nintzela, etxekoandrea, emakume elizkoiak lagunduta, Yonsuk andrea aulki gurpildun batean ipintzen ari zen; errieta eginez bezala begiratu zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 112. orr.

Zera, orain badakik zergatik nagoen aulki gurpildun honi lotuta.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 62. orr.

Aulki gurpildun guztiak atera dira lurpetik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 94. orr.

Lan egiteko bulegoko aulki gurpildun bat erosi dut eta arrastaka eraman dut etxeraino.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 66. orr.

Gose grebak asko ahuldu zuen euskal presoa, ekainaren 12an bere senideekin zuen bisitara aulki gurpildunean agertzeraino.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

Horrela baieztatu zuen Edurne Pasaban mendizaleak bere aulki gurpildunetik, atzo, Donostiako Kirol Etxean egindako agerraldian.  Berria - Kirola   2004-08-21

8 Aulki Santu

Esan liteke Aulki Santuak tresna gisa erabili zituela kanonistak aitasantutzak bere lehiakide sekularrarekin, Erromatar Inperio Santuarekin, izan zuen gerra berbatsuan; baina adierazpen zehatzagoa litzateke kanonistak Aulki Santuaz jabetu zirela esatea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 283. orr.

Orduan, Jaunaren zerbitzariak gizatalde xalo harekin Aulki apostolikoaren aurrera aurkeztea erabaki zuen, Aulki santu berari apalki eta arren eskatzera, Jaunak aurrez erakutsi eta Frantziskok hitz laburrez idatzitako bizimoldea bere aginpide gorenaz onets zezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 883. orr.

9 aulki tolesgarri

Baziren bertan sofa bat, egurrezko mahai bat, aulki tolesgarriak elkarren gainka jarrita.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 81. orr.

Bazter batean zegoen zurezko aulki tolesgarria hartu dut, eta eseri egin naiz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 228. orr.

Zer gogoratzen zuen? Hondartzako egonaldiak: "Etzaulki eta aulki tolesgarrien gainean zeuden gurasoak, lastozko burukoak zituzten eta hondarretan jolasten ari ziren umeak zaintzen.  Berria - Kultura   2006-01-31

Atzean, aulki tolesgarri dotorean jesarrita, fusila bustiaren bustiz distiratsu zeramala belaunetan, soldadu bat geneukan bide osoan begira.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 178. orr.

Spassky Dorrea marrazteko leku bat aurkitu zuen, eta hantxe ipinarazi zion Margareti aulki tolesgarria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.

Hainbeste pic-nic, aulki tolesgarri, motxila eta trepetaren artean dibaren zakurra galdu ez dugu ba...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 132. orr.

10 aulki turkiar

Pertsiako alfonbra beti bezala nabarmentzen zen bere lore gorri eta urdinekin, eta hiru aulki turkiarrek areagotu egiten zuten ekialdeko giroa.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 24. orr.

11 aulkiko epaile

Polemikarako tartea ere izan zen, hirugarren setean, aulkiko epaileak ona zen Williamsen pilotakada bat txartzat eman zuenean.  Berria - Kirola   2004-09-09

12 gotzain-aulki

Honek zaindu beharra zuen, bere gotzain-aulkia galdu nahi ez bazuen; beraz, katez lotu eta kartzela ilun batean sarrarazi zuen, ihes egin ez zezan; han ogia mugatua eta ura neurtua ematen zizkioten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 858. orr.

13 gurpil aulki (orobat gurpilaulki g.er.) aulki gurpilduna.

Gurpil-aulkian eserita geldi zegoela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.

Gurpil-aulkian atera dute ospitaletik, ez baitu aski indar bildu oraindik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 48. orr.

Gurpil-aulkitik lurrera jaitsi eta xake liburua zabaldu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 19. orr.

Gurpil-aulkian zebilen haur isil begi-zabal hari.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 32. orr.

Gurpil-aulkiko bizkarraldeak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 60. orr.

Gurpil-aulkiaren ardatzena.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 11. orr.

Gurpilaulki tolestua nasatik kubertara altxatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 157. orr.

Edwin ontzi gainetik gurpilaulki ergonomikoan dabilela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 163. orr.

14 gurpildun aulki

Bilboko manifestazioan nabarmena izan zen ezintasun fisikoren bat duten emakumeen presentzia eta gurpildun aulkietan parte hartu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Gurpildun aulkiari birak eta birak emanez, besoak zerurantza jasota dabil, "apusturik handiena irabazi diat, jua jua!" esanez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 326. orr.

Eskaerak lortu ezinik, gurpildun aulkian zegoen bidaiari estatubatuar judu bat, Leon Klinghoffer, hil eta kareletik bota zuten.  Berria - Mundua   2004-03-11

Hemeretzi kiroletan parte hartuko dute atletek, eta hiru baino ez dira ezinduentzat bereziki prestatutako kirolak: errugbia gurpildun aulkian, boccia eta goalballa.  Berria - Kirola   2004-09-16

Jexux oinez makulua lagun, eta Ximon gurpildun aulkian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 127. orr.

"Nire txakurra ere ez dut horrela tratatzen», zioen Daniel Edwardsek, gurpildun aulki batean hilda zegoen emakume bati begira.  Berria - Harian   2005-09-03

Antzerkia ere erruz landu zuen, bere ibilbidearen hasieran batez ere.1995eko maiatzaren 28an istripu larria izan zuen Reevek, zaldi lasterketa batean parte hartzen ari zela, eta elbarri utzi zuen istripuak, gurpildun aulkiari lotuta, Above Suspiction filmeko bere pertsonaia bezalaxe.  Berria - Kultura   2004-10-12

15 haur aulki

Une hartan Jon, bakailao saltzailea etorri zen korrika, haur aulki bat ekarki.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 126. orr.

16 ileapaindegiko aulki (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

20. mendeko ileapaindegiko aulki modelo bat, Eibarren egina. ETC-entziklopedia   Jaso (argipena) Wikipedia

17 oin-aulki

Nolatan ez nuen bada neure baitan halako errebantxa sentituko, amak eman nahi izan ez zidan oin-aulkia etxeratzen ari nintzen bitartean?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 34. orr.

Oin-aulki baten gainera igan zen eta, mintzatzen hasi aitzin, jendetzari beha egon zen, aski luzaz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 76. orr.

18 prediku aulki (orobat prediku alki eta predikalki g.er.) predikua egiteko mintzalekua.

Sarako elizako prediku aulkian.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 13. orr.

Ihardetsi nion ene aldetik, agian aingeruen gramatika zuela erabiliko bere prediku aulkitik euskaldunei mintzatuko zitzaielarik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 43. orr.

Behin ere ez zutela prediku alkitik erran bekatu mortala eginen zutela gorrien alde bozkatuz, eta ifernuaz gaztigatuak izanen zirela.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 35. orr.

Ez zuten hiriaren premiarik: zergatik bada abiatuko ziren erretoreak prediku aulkitik salatzen zuen Baiona bezalako galtokira?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 59. orr.

19 tabernako aulki (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Tabernako aulkia aulki altuko mota bat da, oinentzako euskarri batekin sarritan. Tabernako aulkien altuerak eta estutasunak egoki egiten ditu taberna edo pubetako mahai altuetan eta barretan erabiltzeko.  ETC-entziklopedia   Tabernako aulki, Wikipedia

Agurearen gorpua ageri zen tabernako aulkien artean, odol putzu bat buru ondoan zuela.  ETC-literatura, saiakera   Antzararen bidea, Jokin Muñoz, Alberdania, 2007

"8-Count" tabernako aulki batean eserita nengoen, zehazki deustan pentsatu gabe, hala nola zer egiten ote nuen nik han whisky urarekin edaten.  ETC-literatura, saiakera   Satanen seme, Charles Bukowski (Mikel Olano), Elkar, 2007

Harmailetatik begira egoteaz gain, etxeko edo tabernako aulkian jarri eta egunkarietara begira egotea ere ederra da, adierazpen interesgarriak egoten direlako.  ETC-prentsa   Berria, 2003-11-04

Igande goizetan mendi tontorrak gainditzeko lagun egoki baten bila etxean geratzen gara, geure kabuz Aizkorriko tontorrera iristeko gai izango ez bagina gisara, edo antzerki bat ikusteko kuadrilla konbentzitu ezinda, tabernako aulkiak berotzen ditugu antzokietako takiletan sarrera solteak salduko ez balituzte bezala. ETC-prentsa   Goienkaria, 2015-03-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

aulki banatan (10); aulki bat ekarri (7); aulki bat eskaini (8); aulki bat hartu (14); aulki batean eseri (35); aulki batean eserita (38); aulki batean esertzen (6); aulki batean jarri (7); aulki batean jarrita (6); aulki baten gainean (19); aulki baten gainera (6); aulki batera (18); aulki batzuk (17); aulki elektrikoa (7); aulki elektrikoan (8); aulki elektrikoaren (6); aulki gainean (26); aulki gainera (7); aulki gurpildun (7); aulki gurpildunaren (14); aulki gurpildunean (21); aulki hartan (11); aulki hau (8); aulki hori (8); aulki hura (6); aulki huts (6); aulki kulunkarian (6); aulki luze (7); aulki luzean (6); aulki txiki (6); aulki txikian (10)

bere aulki (23); beste aulki bat (6); beste aulki batean (7); da aulki (6); egurrezko aulki (6); errege aulki (6); gurpil aulki (9); hiru aulki (11); jaunak aulki gurpilduna (8); lau aulki (9); ondoko aulki (13); ruche jaunak aulki (8); ruche jaunaren aulki (7); zegoen aulki (14); zen aulki (17); zeuden aulki (6); zuen aulki (11); zumezko aulki (7); zurezko aulki (11)

aulkia ere (6); aulkia galdu (6); aulkia utzi (8); bere aulkia (15); errege aulkia (14); gurpil aulkia (6); zuen aulkia (10)

mahaiak eta aulkiak (8)

akusatuen aulkian (22); aulkian egon (10); aulkian egongo (10); aulkian egotea (7); aulkian erdi (7); aulkian ere (8); aulkian eserarazi (7); aulkian eseri zen (20); aulkian eseriko da (13); aulkian eseririk (8); aulkian esertzeko (9); aulkian esertzen (18); aulkian geratu (12); aulkian geratuko (8); aulkian jarri zen (6); aulkian jarrita (7); aulkian utzi zuen (11); aulkian utziko (9); aulkian zegoen (7); aurreko aulkian (11); bere aulkian eserita (6); da aulkian (13); du aulkian (14); errege aulkian eseri (7); errege aulkian jarri (8); gida aulkian (9); gurpil aulkian (21); gurpildun aulkian (11); israelgo errege aulkian (10); nire aulkian (6); nire errege aulkian (6); ondoko aulkian eseri (6); ordezkoen aulkian (36); zegoen aulkian (10); zen aulkian (13); zen bere aulkian (13); zuen aulkian (8)

aulkiaren atzean (6); aulkiaren gainean (13); bere aulkiaren (8)

aulkietako batean (9)

aulkietan eseri ziren (6); aulkietan eserita (15)

aulkira igo (7); aulkira itzuli (9); aulkira joan (6); bere aulkira (9)

aulkitik altxatu gabe (7); aulkitik altxatzen (12); aulkitik ikusi (8); aulkitik jaitsi (6); bere aulkitik (23); ordezkoen aulkitik (7); zen aulkitik (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus