Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aukeratu, aukera(tu), aukeratzen 1 du ad zenbait gauzaren artean bat edo batzuk hartu edo seinalatu. ik hautatu.

Gaia erabat agortzerik ez zeukanez, aukeratu egin behar.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 79. orr.

Ezer berezirik ez zeukan gela txiki hark: Mikelek ezkutaleku gisa aukeratutakoa bezalakoa zen, bere ohe, armairu, arropa-altzari eta mahaitxoarekin.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 122. orr.

Beste kontu bat da, jakina, aukeratzen zituzten bideak egokiak ziren ala ez esatea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 146. orr.

Hau ez duk pobretasuna aukeratu duen gizonaren bizimodua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 288. orr.

Horretan, bi libertinoek, Valmontek eta Merteuil andreak, iristen dute goi maila, bere asmoen eta premien arabera aukeratzen eta baliatzen baitute unean uneko estiloa.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 19. orr.

Ohez beteriko nabean, Beshir tunisiarrak nirearen ondoko ohaxka zeukan aukeratuta.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 187. orr.

Ez inork behartuta, baina nik libreki aukeratuta.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 101. orr.

Aukeratu beharra dago bizitza honetan.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 43. orr.

Hiru aste neraman negarrez, nire bizitza guztiko senargaiak, ezkontzekotan nintzen gizonak, heriotza egunerartekoa elkarrekin igarotzeko aukeratu nuenak, alde egin zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 117. orr.

Data hori propio aukeratu zuten solidarioek, besta izanda obretan langilerik ez zelako izanen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 53. orr.

Neure baitan funtsezkoagoa da irakurtzeko zaletasuna edo beharra, idaztekoa baino, eta askoz ere errazago egingo nioke uko honi beste hari baino, bien artean aukeratu beharra suertatuko balitzait.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 42. orr.

-Toki egokia aukeratu duzue kanpamentua jartzeko, baina zabalegia da borroka-leku moduan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 161. orr.

2 (partizipio burutua izenondo gisa) bere mota edo saileko gehienak baino hobea.

Harri handi eta aukeratuak ebakitzeko agindu zuen erregeak, tenpluaren oinarritarako, eta landu zitzatela.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,31

Grahamstown-eko herri-liburutegian ez daukate ezer, poema aukeratuen bildumak izan ezik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.

Garaipena eskura zuela ohartu baitzen, mendiz jositako itzuli ezin gogorrago bat irabaztear den txirrindularia balitz bezala, besoak gora altxaturik, aukeratuen maillot horia bereganatzeko puntuan!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 59. orr.

Atzetik galera bat, dena upelez betea, eta behi tropa bat, herriko behirik ederrenak, aukeratuak, lepotik dunba bana, ia lurreraino iristen zitzaiela; eta azkenik, bi ehiztari, garai batean bezala jantzita, eskopetak bizkarrean eta aldean zakur bana zutela, bata zuria eta bestea beltza.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

antzeko pilotak aukeratu (6); arabera aukeratu (8); artean aukeratu behar (18); artean aukeratu beharko (17); atzo aukeratu (6)

aukeratu ahal izango (13); aukeratu ahal izateko (7); aukeratu arte (8); aukeratu baitu (6); aukeratu baitzuen (7); aukeratu behar da (9); aukeratu behar dira (7); aukeratu behar du (8); aukeratu behar izan (12); aukeratu behar zuten (7); aukeratu beharko dituzte (9); aukeratu beharko du (11); aukeratu beharko dute (17); aukeratu beharra dago (6); aukeratu beharrean (7); aukeratu da (7); aukeratu den (6); aukeratu ditu (49); aukeratu dituen (10); aukeratu ditugu (10); aukeratu ditut (11); aukeratu dituzte (57); aukeratu dituzten (6); aukeratu du bere (7); aukeratu dudan (13); aukeratu duela (6); aukeratu duen (43); aukeratu dugu (19); aukeratu dut (20); aukeratu duten (26); aukeratu duzu (16); aukeratu duzue (8); aukeratu duzun (9); aukeratu egin behar (10); aukeratu egin beharko (6); aukeratu ere (10); aukeratu ez (25); aukeratu genituen (9); aukeratu genuen (18); aukeratu izan (10); aukeratu izana (17); aukeratu izanak (8); aukeratu nahi (12); aukeratu ninduten (6); aukeratu nituen (6); aukeratu ohi (8); aukeratu ondoren (7); aukeratu ote (7); aukeratu zen (21); aukeratu zenuen (8); aukeratu ziren (13); aukeratu zituzten atzo (10); aukeratu zituzten pilotak (7); aukeratu zuela (8); aukeratu zuen atzo (9); aukeratu zuen bere (6); aukeratu zutela (9); aukeratu zuten atzo (10); aukeratu zuten presidente (9); aukeratu zutenean (11); aukeratu zutenetik (9)

bakarra aukeratu (10); batzuk aukeratu (19); bera aukeratu (14); berak aukeratu (25); berria aukeratu (13); bi aukeratu (6); bi pilota aukeratu (6); bide bat aukeratu (9); bide hori aukeratu (10); bidea aukeratu (19); biziagoak aukeratu (6); da aukeratu (8); delako aukeratu (8); diputatu aukeratu zuten (7); du aukeratu (7); egitea aukeratu (6); egiteko aukeratu (6); egokia aukeratu (9); ere aukeratu (19); gisa aukeratu (6); gizon aukeratu (6); gramoko pilotak aukeratu (29); hau aukeratu (13); hiru pilota aukeratu (11); hura aukeratu (9); izateko aukeratu (10); izena aukeratu (6); lanak aukeratu (6); lehendakari aukeratu (7); nahita aukeratu (6); ni aukeratu (6); nik aukeratu (7); nola aukeratu (11); non aukeratu (13); nor aukeratu (8); ondo aukeratu (10); onena aukeratu (11); ongi aukeratu (6); pilota aukeratu zituen (6); pilota aukeratu zituzten (12); pilotak aukeratu zituen (23); pilotak aukeratu zituzten (28); presidente aukeratu zuten (14); zein aukeratu (6); zer aukeratu (7); zergatik aukeratu (41)

aukeratua izan (26); presidente aukeratua (9)

aukeratuak izan (12)

aukeratuen artean (28)

artean aukeratuko dute (6); aukeratuko da (6); aukeratuko dira (11); aukeratuko ditu (17); aukeratuko dituzte gaur (9); aukeratuko du (29); aukeratuko duen lekuan (6); aukeratuko dugu (8); aukeratuko dute gaur (6); aukeratuko duten (6); aukeratuko luke (6); aukeratuko lukete (6); aukeratuko nuen (7); aukeratuko nuke (12); aukeratuko zenuke (14); aukeratuko zuen (10); berak aukeratuko (10); berria aukeratuko (7); bidez aukeratuko (6); gaur aukeratuko dituzte (7); kultu lekutzat aukeratuko (7); lekutzat aukeratuko duen (7); pilotak aukeratuko dituzte (8); zein aukeratuko (9)

aukeratutako beste (8); berak aukeratutako (13); da aukeratutako (6); demokratikoki aukeratutako (6)

aukeratuz gero (16)

artean aukeratzea (6); aukeratzea da (8)

aita santua aukeratzeko (6); artean aukeratzeko (13); aukeratzeko ahalmena (10); aukeratzeko askatasuna (8); aukeratzeko bidea (7); aukeratzeko bozak (11); aukeratzeko bozketa (6); aukeratzeko egingo (6); aukeratzeko eskatu (7); aukeratzeko eskubidea (24); aukeratzeko hauteskundeak (18); aukeratzeko moduan (8); aukeratzeko orduan (26); aukeratzeko prozesua (7); errektorea aukeratzeko (14); hautagaia aukeratzeko (6); kideak aukeratzeko (6); legebiltzarra aukeratzeko (8); lehendakaria aukeratzeko (9); ordezkariak aukeratzeko (11); ordezkoa aukeratzeko (7); pilotak aukeratzeko (12); presidente berria aukeratzeko (8); presidentea aukeratzeko (20)

arabera aukeratzen (7); artean aukeratzen (8); aukeratzen badute (14); aukeratzen da (13); aukeratzen den (11); aukeratzen dira (8); aukeratzen ditu (18); aukeratzen ditut (6); aukeratzen dituzte (22); aukeratzen dituzten (7); aukeratzen duen (13); aukeratzen duena (9); aukeratzen dugu (6); aukeratzen dut (6); aukeratzen dute (24); aukeratzen duten (11); aukeratzen duzu (6); aukeratzen zituen (8); aukeratzen zituzten (7); aukeratzen zuen (14); aukeratzen zuten (7); berak aukeratzen (7); klaustroak aukeratzen (6); pilotak aukeratzen (18)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus