Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

auhenka adlag auhen eginez.

Eta hilkorrek, ez orain baino gehiago orduan ere, auhenka uzten zuten biziaren argi gozoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 363. orr.

Hilik irudi, auhenka hasi zaizue, higitu duzuelarik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 95. orr.

Klarinetea auhenka dabil.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 107. orr.

Ama puzka, auhenka eta mehatxuka etorriko da umearen bila, eta lasaitu eginen da umea aldamenera itzuliko zaionean, edoskitzera, sudurretatik esnea dariola.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 361. orr.

Alabaina, berehalakoan auhenka ari zen, eskuei ero baten pare eraginez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 302. orr.

Teresa ilargiari auhenka edukizarazi zuena orduz geroko bere bizialdi osoan, sukarretan, bera ere, David, auhenka edukiarazi duen sukar berean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 241. orr.

Areago, mesede ere egingo dio hutsetik hasten dela pentsatzeak, Bartzelonaren aurkako partidaz geroztik gertatu denari erreparatuta, auhenka eta kexuka ibilita, jarraitzaileen ezkortasunari begiratuta, ez du eta ezer lortuko.  Berria - Kirola   2006-03-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auhenka ari zen (5); auhenka hasi (4); oihana auhenka (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus