Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskaltzain adinduak dolorezko auhen luzea hegaldarazi zuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 170. orr.
Haur baten auhena indarge iritsi zen tabikearen beste aldetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 86. orr.
Auhen min bat eginez altxa naiz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 41. orr.
Auhen moduko bat nahastu da tartean, gero eta ahulago, isildu den arte, eta berriz agertu dira ehiztariak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 162. orr.
Enrietak auhen bat ito zuen, eta besoak ireki zizkionean, Joantto bertan babestu zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 272. orr.
Goruaren auhen luze eta xuabeak bere onetik atera zuen Yusuf. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 89. orr.
Bagoitik auhenak altxatzen dira, hil zorian direnen korrokak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 131. orr.
Gau hartan, esnatu eta auhen eta zarata entzun zuenez gero, amaren logelara hurbildu zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 78. orr.
-auhen egin zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 183. orr.
Zeure baitara etorririk gogoeta egin ahal bazeneza une batez, berehala ulertuko zenuke bozkariotan egon behar zenukeela, auhen egin ordez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 343. orr.
Jackek auhen egiten du, aulkian esertzen da, lur jota, eta aurpegia eskuen artean ezkutatzen du. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 138. orr.
Gringo apurtxo batez auhen egin eta gero seko geratu zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 36. orr.
auhen bat (8); auhen batean (4); auhen egin zuen (3); auhen egiten (3); auhen luzea (4); auhen txiki (3)