Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzeman, atzeman, atzematen 1 du ad ihes egin dezakeena gatibu edo preso hartu; piztiez, arrainez eta kidekoez mintzatuz, harrapatu.

Joko zozo hortan badira atzemanak izan direnak eta bortizki gaztigatuak.  Herria   2001-10-25

Londresko hiru txalupa militar atzeman dituzte Irakeko mugan.  Berria - Mundua   2004-06-22

Don Justinianoren dorreak, hala ere, gora eta gora jarraitzen du, haziz eta haziz doan munstroak oilarra bere atzaparretan atzeman nahiko balu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 143. orr.

Badakik, eskutitzak beti bidean atzeman daitezkek.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 57. orr.

Atzeman zutenean, izugarrizko sarekadak gertatu ziren, eta, azkenean, buruzagitza osoa eta aparatua ia dena desegin zuten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 203. orr.

Diagonal hiribidean Erakundeak zeukan etxebizitzan atzeman ninduten gertakariek.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 177. orr.

Paul D zer egin erabaki nahian ari zela Northpoint Bankeko agente batek atzeman eta eraman zuen Delawarera, non esklabo-lanak egin zituen urtebetean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 359. orr.

2 irud/hed

Beste bat heriotzak atzemana diena izan da Gracian Setoain, Luzaide Vitoriaineko seme 5 haurren aita.  Herria   2004-07-29

3 du ad adimenaren bidez sumatu, hauteman.

Nik, ordea, horixe nahi nuen jakin, emakume hori ezagutu, bere saminaren berri ikasi, gerrak haren bihotzean utzitako zauria zein zen atzeman.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 28. orr.

Baina, diskorako, ideia politago atzeman dut aitak gogoratu bezala azaltzea.  Berria - Kultura   2004-11-28

Burua jaso du gauaren ahotsa bilatzearren, eta iluntasuna xurgatu ahala gauaren muina atzeman du, eta muin horrek bizidun lokartu berrien hats sosegatua eta gauan barneratzeko prestatu direnen begi zolia dauzka.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 110. orr.

Ikuspuntu horretatik, arimaren hilezkortasunaren dogmak eragin izugarria du gizakiengan, egoitza-aldaketa huts baten ideia atzeman-errazagoa baita gure gogoarentzat, eta gozoagoa gure bihotzarentzat, beste aldaketa batena baino.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 136. orr.

Garai batean Ruper zen mundua atzemateko katalizatzailea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 128. orr.

4 du ad aurkitu.

Beraz, San Bartolome gauean, ondo begiratu, ea errainu urdinxkaren bat edo ur eta odol aztarnak atzematen diren Zarauzko Narrosen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 104. orr.

Non eta nola atzeman duzue hainbeste dantzari, kantari eta musikari?  Herria   2002-12-19

Mafarroan, minbizia garaiz atzemateko 45 eta 69 urte bitarteko emakumeei egiten zaie deialdia.  Berria - Harian   2005-10-19

Ezjakitearen agonia jasan ezinezkoa gertatu zitzaidan azkenean, eta arduraz mugitu nintzen aurreraka, luze-luze besoak eta begiak beren zuloetatik atera beharrean, argi-izpi meheren bat atzemateko itxaropenaz.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 100. orr.

Hortik abiatzea pentsatu du, ezezaguna baitzaio bidea, zer atzemango, nora iritsiko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 116. orr.

Egoera txarra bada ere, hobe batera pasa gaitezke, gai eta idazle aproposak atzemanez gero.  Berria - Kultura   2004-06-20

Halatan, hogeita hamar edo berrogeiren bat haize-errota atzeman zituzten landa hartan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 16. orr.

Zehazki, ikertzaileek atzeman dituzte Parmalatek bere burua finantzatzeko inbertsoreei jaulkitako tituluei dagozkien dokumentuak.  Berria - Ekonomia   2004-01-25

Senpe berez hil bazen, zergatik atzeman zizkioten bizkarreko arrasto haiek autopsian?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 130. orr.

5 (partizipio burutua izenondo gisa)

Lerroa ezin zuzenago luzatzen zen tarte batez; gero, eskumuturraren higitze doi atzemanarekin batera, kurbatzen hasten zen, perfekzio geometriko osoa ageri zuen trazadura zalantzagabean.     «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

6 izariko zapata atzeman bikotekide egokia aurkitu.

Eta oraikoan Mutxurdin eta Karlosek atxemanen dute izariko zapeta! bixtan da gomita hau auzo herrietako ezkont-gaientzat ere bali dela!  Herria   2005-07-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

armak atzeman (3); arrastoak atzeman (4); arrastorik atzeman (4); artean atzeman (3); asko atzeman (4)

atzeman ahal izan (4); atzeman ahal izateko (8); atzeman arte (5); atzeman baino lehen (3); atzeman baitaiteke (3); atzeman baitzituen (4); atzeman behar ditu (3); atzeman beharko (4); atzeman berri (3); atzeman bide (3); atzeman daiteke (20); atzeman daitekeen (3); atzeman daitezke (11); atzeman daitezkeen (4); atzeman diete (5); atzeman diote (6); atzeman dira (3); atzeman diren (6); atzeman dituela (5); atzeman dituen (3); atzeman ditut (4); atzeman dituzte zientzialariek (3); atzeman dituztela (10); atzeman dituzten (3); atzeman dizkiete (4); atzeman dudan (6); atzeman duela (5); atzeman dugu (8); atzeman dut (12); atzeman dute birusa (3); atzeman dutela (8); atzeman duten (6); atzeman egin (5); atzeman eta bere (3); atzeman ez (15); atzeman ezin (4); atzeman ezinik (4); atzeman gabe (6); atzeman genuen (4); atzeman gintuen (3); atzeman izan (4); atzeman nahi izatea (7); atzeman nahian (14); atzeman nahiko (3); atzeman nahirik (4); atzeman nahiz (3); atzeman ninduen (3); atzeman nion (3); atzeman nituen (7); atzeman nuen (21); atzeman ohi (5); atzeman omen (3); atzeman ondoren (8); atzeman ostean (3); atzeman ote (3); atzeman zen (3); atzeman zitekeen (3); atzeman zituela esan (3); atzeman zituen atzo (3); atzeman zituztela (5); atzeman zituzten atzo (4); atzeman zizkieten (4); atzeman zizkion (4); atzeman zizkiotela (3); atzeman zizkioten (11); atzeman zuela (5); atzeman zuen poliziak (6); atzeman zuenean (4); atzeman zutela (8); atzeman zuten atzo (4); atzeman zuten ikertzaileek (3); atzeman zutenean (5)

batean atzeman zuten (3); batek atzeman (4); baten gorpua atzeman (9); batez atzeman (3); batzuk atzeman (5); berean atzeman (4); berehala atzeman (3); berri bat atzeman (4); berriak atzeman (3); bertan atzeman (3); bi atzeman (3); bi ontzi atzeman (4); bidean atzeman (3); bidez atzeman (4); birusa atzeman dute (4); bizirik atzeman (3); bularreko minbizia atzeman (3); dela atzeman (3); dokumentazio ugari atzeman (4); dokumentazioa atzeman (3); duela atzeman (3); edo atzeman (4); ere atzeman dituzte (4); ere atzeman zituzten (6); ere atzeman zuten (5); erradioaktiboa atzeman (3); erraz atzeman (3); estasi pilula atzeman (3); etorkin atzeman (5); euro atzeman (4); ez atzeman (3); ez dituzte atzeman (3); ez dute atzeman (3); ez dutela atzeman (3); ez nuen atzeman (4); ez zuen atzeman (3); ezin atzeman (9); faltsu atzeman (3); gabe atzeman (4); gaitza atzeman (5); gakoa atzeman (3); garaiz atzeman (3); gehiago atzeman (4); gizon atzeman (3); gora atzeman (3); gorpua atzeman dute (3); gorpua atzeman zuten (4); gorpuak atzeman (4); gripearen birusa atzeman (4); gutxira atzeman (4); haizea atzeman nahi (7); han atzeman (3); hartan atzeman (3); hau atzeman (3); haxix atzeman (3); heroina atzeman (4); hilik atzeman dute (3); hori atzeman (5); horiek atzeman (6); hura atzeman (6); ilargi atzeman ditu (3); inoiz atzeman (4); inon atzeman (3); irregulartasunak atzeman (3); iruzurra atzeman du (3); kasu atzeman dituzte (4); kilo kokaina atzeman (9); kilo lehergai atzeman (3); kokaina atzeman dituzte (4); kokaina atzeman zituzten (4); lagun atzeman (3); lehergailuak atzeman (3); metano gasa atzeman (3); munizioa atzeman (3); nik atzeman (3); nola atzeman (3); non atzeman (3); norbait atzeman (3); ontzi atzeman zituzten (4); ontzi bat atzeman (3); oraindik atzeman (3); pertsona atzeman (4); poliziak atzeman (3); poltsa bat atzeman (3); tumorea atzeman (3); txiki atzeman (3); zantzuak atzeman (4); zantzurik atzeman (4); zela atzeman (5); zen atzeman (3); zer atzeman (3); zerbait atzeman (7); zuela atzeman (3)

baten atzemaiteko (3)

atzemaiten dit (3)

atzemana izan zen (3)

atzemandako agiri baten (3); atzemandako agiriak (5); atzemandako agirien (3); atzemandako agirietan egunkaria (3); atzemandako hainbat (4); atzemandako idatzi batean (3); atzemandako materiala (3); etari atzemandako (3); iradiri atzemandako (3); kideri atzemandako (3); miaketatan atzemandako (3); operazioan atzemandako (3); ordenagailuan atzemandako agiri (3); otamendiren ordenagailuan atzemandako (3); poliziak atzemandako (3); ustez atzemandako agirietan (3)

atzemanen dut (3)

atzemango ditugu (3); atzemango dituzu (3); atzemango du (3); atzemango dugu (4); ere atzemango (3)

atzematen da (25); atzematen den (5); atzematen dira (15); atzematen diren (9); atzematen ditu (4); atzematen dituen (4); atzematen ditugu (4); atzematen ditugun (3); atzematen dituzte (7); atzematen du (12); atzematen duen (7); atzematen duenean (4); atzematen dugu (4); atzematen dute (4); atzematen ez (15); atzematen laguntzen (4); atzematen nuen (4); atzematen saiatu (3); atzematen zaio (3); atzematen zen (10); atzematen ziren (10); atzematen zituen (5); atzematen zituzten (3); atzematen zitzaion (5); atzematen zuen (7); bezala atzematen (3); da atzematen (3); ere atzematen (7); gehiago atzematen (4); horiek atzematen (5); nola atzematen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus