Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzaparkatu, (orobat atzamartu) atzaparka(tu), atzaparkatzen 1 du ad atzaparra ezarri, atzaparrez jo. ik atzapartu.

-Tigreak akometatu nau eta atzaparkatu nau! -erran zuen Mattinek.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 369. orr.

"Euria!" eta eztarria atzaparkatzen zuen, odolezko errubiak agertu arte, gauerdiko bere azalean distiratsu.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 336. orr.

Hankak ero, airea atzaparkatu du katuak bere herioan, uzkur-uzkur egin, gelditu, eta isildu egin da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 106. orr.

Gustura atzamartuko lituzke, amorruz, azazkalak sartuta, eta laranja bezala larrutu, Marseauren masail bermiloiak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 82. orr.

2 du ad lurrean edo, atzaparrez arakatu.

Lurra atzaparkatzeko desioa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus