Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atxikitze 1 iz eustea, mantentzea. ik atxikipen.

Zerk daragio aire-masa hortxe ongi tolestatuta atxikitzeari: barnealdetik datorren hego punttu edo hego-farfaila hori da kulpantea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

-Hitzaren atxikitzea ez da berenaz gauza ederra baizik, baina nik funts horretan galdatua eta zuk funts horretan hitzemana, denen buru ez bazenu egin ere, ez zen makurrik izanen!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 168. orr.

Anartean, herriko etxeak hondartzak hertsiak atxikitzea hautatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Eriaren usaiako bizi lekua atxikitzea inportanta dea?  Herria   2004-02-19

Gizabanakoak beti berekin behar duen lasaitasun goren hori atxikitzea nahigaberik saminenen erdian ere, horra zeri deitzen zion berak adimena!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 370. orr.

A!, jauna! Garbi esanda, irizpideei gehiegi atxikitzea esaten zaio horri.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 203. orr.

Presidentetzako kanpainan murgilduta zegoelarik, gertakari honek atsekabe handia sortu omen zion Putini eta albiste hau isilpean atxikitzea agindu zien hedabideei.  Berria - Mundua   2004-03-24

Aztertuko ditugun prozedurei ondo atxikitzea, taxuzko antolamendua moldatzea, euskarak dituen ahalmenei bide ematea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 21. orr.

Hortaz, nazio-estatuaren ahultasuna mito moduan sortzeak funtzio bat betetzen du: mundu mailako merkatu askearen sorkuntza, prozesu geldiezina eta saihestezina delako ilusioa edo utopia atxikitzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 218. orr.

Bertutearen lehen oinarria, nork bere izana atxikitzea da eta hau Arrazoiaren gidaritzapean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 477. orr.

Baldintza horietan, jokoen eskaintza beti ahal bezainbat atxikitzea beharrezkoa da.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 109. orr.

Odaren kasuan askatasun pixka bat hartu dut edukiari buruz, baina testuak partitura eta guzti izan zuenez, neurriari hertsiki atxikitzea erabaki dut, gaztelaniazko eta italierazko itzultzaileek ez bezala.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 14. orr.

Asko beren bidetik ateratzen dira urrutiegi jarraitzeagatik, eta gustamoldeoi oso sendo atxikitzeagatik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 70. orr.

Baina, halaber, baldin adiskide gisara atxikitzea erdiets ahal bazeneza, hori bai bozkarioa!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 345. orr.

Gogor estudiatu behar genuen, baina ez zen erraza gogoa liburuetan atxikitzea, izenorde erlatiboak bere antezedentearekin jeneroan eta numeroan izan behar zuen konkordantzian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 367. orr.

2 iz leku batean edukitzea edo egonaraztea.

Zapatagin mozkortiak ez dakit, baina haren andre oloruetarrak ez zion uko eginen ni bere etxean atxikitzeari, sekula izan ez zuten semearen ordain.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 186. orr.

Ustelkeria eta giza eskubideen urraketa leporatzen dizkiote Fujimoriri, eta estradizio prozesuak irauten duen bitartean atxilotuta atxikitzea galdegin zion Txileri.  Berria - Mundua   2006-01-04

Urtegiaren xedea ez da ura atxikitzea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-07

3 iz itsastea, eranstea.

Gure proposamena hau da: ikurra atxikitzea osotasuna izendatzeko, eta kontzeptua eta hots irudia-ren ordez, adierazia eta adierazlea terminoak erabiltzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 97. orr.

Buruan dardaria atxikitzea zailagoa izan zen, Edurnek azpian apailatu bi burukoetan garondoa landatuagatik ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.

Aturri ondoan ondarkin pozoinatuen atxikitzeak iziarazten ditu ere bertako biztanleak.  Herria   2003-02-13

4 atxikitze zentro iz espetxera bidali gabe, atxilotuak preso mantentzeko zentroa.

Cimadeko Cristophe Piedrak, berriz, Sarkozy legearen ondorioz Hendaiako Atxikitze Zentroan etorkinek bizi duten egoera argitara eman zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Hendaiako Atxikitze Zentroko zortzi langile greban dira astelehenetik, zuzendaritza salatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atxikitze askeko (3); atxikitze epea (3); atxikitze zentroa (3); atxikitze zentroetan (3); hendaiako atxikitze zentroan (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus