Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atsotitz iz esaera zaharra, errefraua.

Begira honako atsotitz honi: Eguberri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei illabeteak halako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 15. orr.

Honako atsotitz honek dioena ere deitura horietatik jaso beharra dago: Lazarok xoria harrapatu, Erramuk lumatu eta Pazkok jan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 95. orr.

Urtarrileko lehen hamabi egunak, zotalegunak, seinalatzen du garbi atsotitzak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 14. orr.

Baditu Eguberriak atsotitz mordoxka erantsiak, eguraldi jeneroari ukitturen bat eman nahi diotenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 16. orr.

Bestalde, otsail ttikiak egundoko atsotitz pila du bere bizkar extuan bildua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus