Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atsegintoki (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi) iz atsegin hartzen den tokia. ik atsegintegi.

Eta zeinen gozo eta ezti sentitzen zen halakoetan, lur batek -bereak, fabrikako giro lakarrak maiz lakartuak- beste lur abegikor hura balu bezala atsegintoki, lurrak lurra ihesbide...! ETC-literatura, saiakera   Haragiaren gauak eta egunak, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2009

Baina, gainerako urtaroetan, kapija atsegintoki hutsa da handientzat zein txikientzat. ETC-literatura, saiakera   Zubi bat Drinaren gainean, Ivo Andric (Karlos Zabala), Alberdania-Elkar, 2010

Horra hor gonbita gure artera zatozen horrentzat: goza ezazu gurean, baditugu-eta atsegintoki politak, baina ikasi zerbait gure herriaren bizimoduaz ere, bizi nahi eta ezinean dabilen, bere nortasunari eutsi nahi eta nola lortu ez dakien herri txikia gara eta. ETC-prentsa   Argia, 2009-11-22

Bururatu zitzaidan hirugarren kontua da susa daudenen atsegintoki behar duela izan halako isla batek, alberdanian dabiltzanen paradisu, elkar erakartzen duten gorputz biluzien hondartza leun, erein osteko ondorenen beldurrik gabeko eremu libre. ETC-prentsa   Berria, 2016-07-21

Zure soineko ertzak eta mertzak ibilkatzea amestu nuen, zure geografian kristal esnezko ibaiak aurkitzea, baita ezti gozoko osinak ere, zure zurdaren oihanean galtzea eta Basajaunekin mendi malkarretan gora igotzea, ondoren zure leize zulo hezean etsitzeko, Mariren lurpeko atsegintoki eta Sugoiren orro-leku den horretan. ETC-prentsa   Berria, 2004-11-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus