Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atrezzo iz teatro eszena baterako behar diren altzari, gauzaki eta pusken multzoa.

Bigarren mailakoa, baina eszenategian oso ongi kokatutako atrezzo-a izan da.  Berria - Harian   2006-01-24

Eszenaren lekuak pintatu eta gero -jauregiak, paisaiak, pertsonaien arropak, atrezzoa...-, ematen du Giottok haien gainean jarri dituela pertsonaien aurpegiak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 74. orr.

Schlegelek, gainera, agertokia altzariz betez gero, atrezzoak ikusleen arreta desbideratuko lukeela uste du.  Berria - Kultura   2004-04-15

Nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Argazkiak, afixak, bideoak, jantziak eta atrezzorako gaiak.  Berria - Kultura   2006-02-03

Eztabaida gehiago izan dute mozorro egokia aukeratzeko: piratak proposatu ditu batek, baina zailegia omen da, begiko partxea kenduta, atrezzo txukun bat eskuratzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 149. orr.

Dekoraturik gabe, atrezzo hutsarekin, Duran eszena zuzendariak funtzionalismo eta minimal ikuspuntu modernoarekin mugitu zituen baldakino mugikor bana hasierako ostatu eta etxeko eszenetarako.  Berria - Kultura   2004-01-31

Kamerinoetatik, atetik eta baita aretotik ere, Antzezleak, Eszena-zuzendaria, Makinista, Gogorarazlea, Atrezzo-zaina agertokira itzuliko dira, eta, haiekin batera, Konpainia-burua Sei Pertsonaiekin batera haren kamerinotik.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 71. orr.

Egileak: Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurraga Zuzendaria, eszenografia eta atrezzo arduraduna: Agurtzane Intxaurraga.  Berria - Kultura   2004-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atrezzo zaina (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus