Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iritsi ginen orduko, Grosrouvrek ohartarazi zidan atondoa ez zela zirkularra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 396. orr.
Kanpoan, atondoan, paretaren kontra geratu zen, arnasa sakon hartzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.
Atondoan zutik geratu eta begiak kliskatuz arakatu zuen bulegoa. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 49. orr.
Elkarri adi-adi begira zeuden bitartean, Harryk Dudleyren ahotsa entzun zuen behean, atondoan zera esaten: [...]. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 17. orr.
Atondoko lore-saltokiaren aurrean gelditu ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 418. orr.
Hurrena, etxea eskobatu, eta atondoko zorua garbitu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 259. orr.
Dudley ahatea bezala ibiliz etorri zen atondora, bere ile horia buru handian liso zanpatuta, lepoko begizta ozta-ozta ikusten zitzaiola kokospe ugarien azpian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 24. orr.
Ama bere ohean etzan eta lokartu orduko, oin-puntetan atondora hurbildu nintzen noiz iritsiko zinen entzutearren. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 24. orr.
Osaba Vernonek gerritik heldu eta Harry atondora bota zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 42. orr.
Hasia zen Osaba Nat-ekin fidatzen, hala iruditzen zitzaidan, eta handik gutxira atondotik bainugelarako bidean gindoazen biok. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 163. orr.
Atondo eliptiko erraldoiko mosaikoaren gainean ipini zuen laukoteak aulki gurpilduna; non, eta monumentu historikotzat sailkaturik zegoen hartan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 405. orr.
Erietxeko atondo handiko marmolezko eskaileretan gora, Ed Thatcher dardarka zihoan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 22. orr.
Bihotza bizi-bizi taupaka ari zitzaion sarrera nagusira joateko atondo iluna zeharkatzean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 40. orr.