Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aterpetu, aterpe(tu), aterpetzen (orobat aterbetu g.er.) 1 da ad aterpe baten azpian babestu.

Joantto ez zen etxeratu gau hartan; ostatu batean aterpetu zen egunsentiraino eta, orduan, plazara itzuli zen eta luzaz egon zen gillotinari so.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 204. orr.

Zenbaitek mendiak zeharkatu zituzten, eta mugaz haraindian aterpetu ziren, baina anitz beren herrietan egon ziren, fededunek gerizaturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.

2 babesa hartu.

Bitartean, faxistak Madrilen sartuz gero euren enbaxadan aterpetu zitezkeela esan zieten Herbehereetako diplomatikoek, Paraguaikoek, Poloniakoek, askok.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 73. orr.

Gaur arte haiek baizik ez zekiten hiri handi arrotz batean ene burua aterpetzea eta, han izenorde batekin ezezagun eginik, zenbait urtez, argitaratuak nituen liburuxkak berrikustea eta, marrazkiturik neuzkan beste zenbait lan orraztatzea, argitaratzea eta, azken eskuztatze baten ondotik uztea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 207. orr.

Metropoli erraldoietako karrika hegietako kabina telefonikoetan aterpetzen naiz, iluna jaisten den ber, euri zeharrak kabinako bitrak kolpatzen dituela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 60. orr.

Bat-batean, ehiztariek aterpetzeko erabiltzen dituzten etxola horietarik bati ohartu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 140. orr.

Ez zekien zer egin bera eta haurra hor aterpetzearen ordaintzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 250. orr.

3 irud/hed

Errefuxiatuak aterpetzen zituzten familia osoak, aldiz, Paris aldeko kartzeletara bidaltzen zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 68. orr.

Ez ziren geriza ofizialetan aterpetzera atrebitu: zeremoniek zirauteno etxekoek kanpoan egotera deitu zituzten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 308. orr.

Eraikina erabat hutsik zegoen ustez eta hilketa burutu zen tenorean, oroz gain profesionalen bulegoak eta merkataritza-enpresen egoitzak aterpetzen baititu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 201. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus