Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ateraldi (ETCn 125.499 agerraldi) 1 iz zerbait edo norbait ateratzen den aldietako bakoitza.

Ea noiz egiten dugun ateraldi bat elkarrekin.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 51. orr.

Gero gorabehera batzuk ere izan zituen, inoiz eguerdian ateratzen zelako, beste inoiz gauean ere bai, eta hala gaueko ateraldi hori erretreta bihurtu zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 37. orr.

Ateraldietan guk, jantzirik iltzeekiko bota handi gogor eta beruna bezain astunak, jantzirik artilezko galtzerdiak eta buru-berokia, jarririk kopetan hormarako betaurrekoak [...]  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 11. orr.

Alde batetik, oso pozik nengoen etxearen egoerarekin eta asteburuetako ateraldiekin.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 53. orr.

Larrialdietako kamioikoak ziren, lehen ateraldikoak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 133. orr.

Agorrilaren hamabosteko zubian, bildumaren egiteko Aitzinako lokaletan juntatu zirenean, Bozek mutikoen aireztatzeko ateraldia proposatu zuen:  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 16. orr.

Martxoko gau fresko hartako ateraldia ez zuen lehenbizikoa.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 17. orr.

Batzuetan berrogeita hamar bat egoten dira etxoletan, Hobbitongo bidearen gainaldean; baina ateraldiak egiten dituzte, lapurtzera edo, beraiek diotenez,"biltzera".  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 362. orr.

Arribatu eta biharamunean berean egin genuen ateraldia, Boussemghoum herriaren gaineko mendietan, oroit naiz arras xuxen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 55. orr.

Iazko ateraldiak ikusteko guti izan zuen bederatzi urte lehenagokoarekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 20. orr.

Tentsio horrek orduak luzatzen dizkizu... Batzuetan, goizeko ateraldirako zazpi eta erdietan jiten ziren eta arratsaldekoarentzat bostak eta erdietan... bereziki neguan, goizetan iguzkia ez zelarik oraino jaikia eta arratsaldeetan jadanik sartua zelarik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 59. orr.

2 iz ustekabeko esaldi edo erantzuna, gehienetan bitxia edo barregarria.

Beti beltzez jantzita ibiltzen bazen ere, tia Maria oso umore alaikoa zen, beti ateraldiren bat edo errima bat ezpainetan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 156. orr.

Barre egiten du bere ateraldiarekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 172. orr.

Mikelen ateraldiarekin barre zantzotan lehertu ziren denak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 52. orr.

Baina Reb Zekelek ez zuen hiltzeko presarik; ateraldi eta bertso isuri ezin agortuzkoaz alaitzen zituen oraindik ere ezkontzak, gazte denboretan bezalaxe.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.

Zenbat aldiz ez ditut aditu, honako honelako ateraldiak, ixilaldi llabur bateko porrot eder baten aurretik edo ondotik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 171. orr.

Hori ateraldia, Hamlet.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 123. orr.

Badirudi barrea sortzeko ateraldia dela, Buñuelen film batetik hartua, baina egiatan negar egiteko moduko zinezko gertaera baizik ez da.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 78. orr.

Ondo kalkulatutako anbiguotasunak sorpresarako atea zabaltzen du, eta ironiarako, kritikarako, umorerako, nahasketarako, ateraldietarako.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 228. orr.

Xabik barre egin du nire ateraldiaz, berea zuritzeko balio dio eta.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 89. orr.

-Zertarako behar ditut, baina? -harritu zitzaion Andreas, agurearen ateraldiarekin adina, aspaldian balioa galdua zuten sos zahar haiek ikusteaz harriturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 109. orr.

Ttipik, botila berreskuratuta, hurrupada luze batez ospatu zuen bere ateraldia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Eta, nola Mattinek eta biok laket baikenituen apezaren ateraldiak, hala, korapiloak eta trabak berez sortzen ez zirenean, edo berak sortzen ez, guk asmatzen genituen, ikasgai astun haiek arinago gerta zekizkigun amoreakatik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 38. orr.

Baziren albisteak, bazen berri bitxirik ere tartean, bazen algararik, bai albisteen ezpal ezberdinik eta bertsolari ateraldirik, horoskopoa bezalaxe buruhauste nahi zukeen asmakizunik... eta noski, hor egoki zetorren eguraldiaren tartea ere.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 104. orr.

Denek egin zuten barre Txantoi txikiaren ateraldi eta imintzioekin, baita Orrondok ere.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 26. orr.

Txunditurik zeuden denak (ez auzokoak baino gutxiago ateraldiaren egilea), eta Delacour andereñoa, zein ere pertsona sendokote jator bat baitzen, irribarre zabala egiten hasi zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 133. orr.

Olatzek irribarre egin zuen Martaren ateraldiaren aurrean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 97. orr.

Zuzendariari esan nion ezen, kolorea salbu, gibelen antza hartzen niela, eta hark txalotu egin zidan ateraldia: halaxe zetorren, hitz horiexekin, berniziologiazko liburuetan!  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.

Barre algara are handiagoak egin zituzten Tabiraren ateraldiarekin, baina haietan urduritasun eta pena nabariak ziren, agur esan beharrak eraginda.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 205. orr.

Zergatik sorpresa? -nik harridura plantak eginez ateraldi horregatik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 82. orr.

Irakasleentzat atsegingarri eta jostagarriak ziren nire erantzun burutsuak, nire ateraldiak, nire aurpegi irribarretsua eta nire ikuspegi kritikoa.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 220. orr.

Irribarre egin zuen Perrettek, "segituan derrepente" esapideari buruz arestian izan zuen ateraldiaz oroiturik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 93. orr.

Azkenerako, Geraldek buruz ere bazekizkien haren ateraldiak, biek elkar hartu eta aldi berean ahoskatu ahal izateko moduan jakin ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 200. orr.

Barre egin dute hirurek, aitaren ateraldiagatik.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 94. orr.

Giovanni Mazoniri ere barrirudia egin zioten ezpainek, Vittorioren ateraldiak grazia handirik egin ez bazion ere.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 40. orr.

Ez dugu jakiten puntuari lehenengotik datorren ateraldiarekin erantzun edo, badaezbada, azkenerako gorde.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 88. orr.

Arrebaren ateraldi hark zeharo desbideratu zuen denen arreta nire bidaiatik.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 107. orr.

Lagunen berriketa atsegina bide zitzaion Manueli, zeren barre egiten baitzuen etengabe haien ateraldiekin.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 35. orr.

-Ez duzue dantza handirik eman, hori izan zen Mattinen lehen ateraldia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 39. orr.

Ez buru eta ez hanka ez duten ateraldiak, guztiak ere.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.

-Gaizkile ederra, horrelako ateraldiak dituena! -hots egin zuen Püchl andreak, zeharo suminduta.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 13. orr.

Ohartzen hasita, espantaturik ohartua zen neskatikoa ez zitzaiela beti hotz izaten begirada eta ateraldi horiei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.

3 (izenondoekin)

Isiltasuna Asier beti baikorraren ateraldi irrigarriren batek baizik ez du urratzen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 17. orr.

Baina ahoko gailu beltz distiratsu hark aztoratu egiten zuen jendea eta atzera eginarazten zien kikilduta; ez zitzaien ateraldi burutsurik otutzen aparailu hartatik esateko, ezpada: "Hozten ari du kanpoaldean", edota, "Ez daukazu itxura txarrik! " oihukatzea baino.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

"Beharbada esnatu eta eguna eguzkitan eta txoriak kantuan aurkituko dituzu", esan zuen errukiz Ramsay andreak, semearen ilea laztanduz, zeren senarrak, ateraldi zorrotz harekin, alegia ez zuela ona egingo, itxaropenak zapuztu baitzizkion Jamesi, ondo jabetzen zen bera.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 21. orr.

Ateraldi horrek, espero zitekeenez, suntsitu egin du gure elkarrizketa gero eta motelagoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 185. orr.

Racheli esan nion egunak zenbaturik neuzkala, baina bere mutur-sartze eta aholkuari beroaldian emandako ihardespena baizik ez zen izan, ahoberokeriazko ateraldi hutsa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 9. orr.

Peterrek badu aldian behin ateraldi onen bat edo beste.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 61. orr.

Zirrara horren arrazoiak desberdinak izan daitezke: arrazoibide paregabea, ateraldi umoretsua, sakontasuna...  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 100. orr.

Morfinaren eraginpean lasai, umoretsu dago, barrea eragiten die ingurukoei bere ateraldi xelebreekin, zoriontsu ematen du ez bide da ohartzen gertatzen ari denaz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 207. orr.

Barberia, makina bat urtetako egutegiaren orritxoak betetzeko adina kontu, pasadizo eta ateraldi bizkorren gordelekua, iazko udazken horretan bertan itxi zuten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 36. orr.

Zeinen ateraldi argiak dituen batzuetan!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 87. orr.

Liutprandok Nizeforo enperadore eta haren ministroekin izandako elkarrizketak bi aldeetako ateraldi iraingarriek bizitu zituzten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.

Ausiki bat ogi kaskoari, haur denborako orroitzapena, ene ibiltokirako ateraldi labur hori gogoan,burua kanpoko irudiz betea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 43. orr.

Ateraldi antiklerikalak gustatzen zitzaizkion gehien.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 101. orr.

Nik uste emazte batentzat amets ederrena hori zen, noizbait haur baten ukaitea, horra non enekin hain goxoki egona zen Elena horrek kalitua bezala uzten ninduen bere ateraldi ezin sinetsizkoekin!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 66. orr.

Egiaz, ez dakit nola ezin izan nion ateraldi errazegi hari mihian eutsi.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 79. orr.

Aforismoak ateraldi dibertigarriak dira Petanentzat.  Berria - Kultura   2006-02-14

Edo, zabalago esanda, zer jarrera hartu behar nuke horrelako erreakzioen aurrean, horrelako ateraldi sasi-erlijiosoekin gertatzen naizenean?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Izebak, zeukan bihotz guziz prestatu zion hamaiketakoa, baitzekien ez zela mendiko ateraldi arrunt bat bezala eta zer gertatuko ote zitzaion beldurrez ikaran baitzegoen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 68. orr.

Ez zen ateraldi burutsu bat izan, kexa bat baizik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 216. orr.

Lehengusuak etengabe egiten zuen barre ateraldi agortezin haiekin, eta dibertitzen ginen iskanbila sortuz lizunkeriekin eta bizikletan zebiltzan emakumeen izterren artean egindako begiratuekin eta ez dakit beste zerekin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.

Oinarrizko arautzat zeukan, Aita Sainduak Erroman behar dituela epaitu apezpikuak eta bazerabiltzan ateraldi bipil eta ausart batzuek, lotsagabearen mugak gaindituz tarteka.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 23. orr.

Ateraldi hori egin eta berriz joaiten da bere otoitzari Ermita, bisaia bi eskuetan gordea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 66. orr.

Azkenik, ateraldi gogaikarrien bat ere egin behar izaten zigun amaz -.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 51. orr.

Atsegin zaie Melanie-Gloria; barretxoak egiten dituzte ateraldi gordinekin, eta barre algaraka hasten dira pertsonaiak iseka eta irainka hasten direnean beren artean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 248. orr.

Eta zahartzea zer ote den, hori esatean burura berriro lehengo ateraldi zoroak harrapatu zidan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 228. orr.

Ez zen egia: bizkaitarraren ateraldi xaloek ukendu lasaigarri baten antzera egiten zuten nire arimako tristezia eta larriminaren kontra.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 23. orr.

Ordainean, kamera ezkutu batekin ibili zen denbora guztian zehar, den-dena grabatzen: erregearen mozkorraldiak, printzearen txiste arrazistak, erreginaren ateraldi zelebreak, presidentearen eta gainontzeko dignatarioen duintasun-eza, gortearen inguruan burutzen ziren hamaika negozio ustelen eragiketak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus