Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ateburua eta ate-ondoak trakets tailatutako granito urdinezkoak ziren. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 42. orr.
Etxera orduko, ateburu gehienetan iltzez josita izaten zen eguzkilorea zuen barometro fidelen eta zuzenena: lorearen printza horixka haiek kizkurtzen eta kakotzen, lorea ixten bezala abiatu bazen, ziurtzat joko zuen laster emango ziola euritik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.
Sala guztia urrez jantzi zuen: habeak, ateburuak, hormak eta ateak. Elizen arteko biblia 2 Kro 3,7
Santutegiaren sarrerarako olibo-zurezko ateak egin zituen. Ateburuak eta ate-zangoek bosna koska zituzten. Elizen arteko biblia 1 Erg 6,31
Leiho eta ateburuetan karranka egingo du beleak. Elizen arteko biblia So 2,14
So egin zion halaber, aurreko aldian bezala, ateburutik eskegita zegoen motots beltzari. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 57. orr.
Lehenbizi airea ateburutik honantz ikusten dugu, ondoren atea bera ezker-eskuin, eta gero kanpoko argia eta beste aire kolpe bat eta ateaz handik benetan ikusten ditugun gauzak begietaratzen zaizkigu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 247. orr.
Atari aurrean, harrizko ateburuan zizelkatutako irudiei begira egon ziren pixka batean. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 204. orr.
Ateburuetako segurtasun-argien helmena ez zen aretoko bazter guztietarainokoa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 34. orr.