Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atarramentu (orobat atarramendu g.er.) 1 iz zerbaiten ondorio edo onura ona edo txarra; funtsa, zentzua, gorabehera.

Orinoko ibaiaren ertzetan bizi diren amek, beren alabak malerus izateko jaio direla sinetsirik, haien atarramentua emakumeak jasaten ez dituzten herrialde hartako gizon basatiekin ezkontzea dela jakinda, inmolatu egiten dituzte erditu orduko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 263. orr.

Eta nolatan ez pentsatu guk orain eskolako tontoen atarramentu hori idiot savant (edo nolabaiteko autista) izatearen tankerako kasu bat izan daitekeela?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.

Nik hanka artetik heltzen badinat, ikusiko dun zer atarramendu..., edo botako haut ez dakit noraino.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 76. orr.

Katedralaren zoko ilun batean elkarri musuka, nik hunkitua nuen bihotza, erabat, hau nuelako gogoan: zer atarramentu izanen du honek?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 178. orr.

Javier Madrazo sailburuak Jaurlaritzan egindakoari "zurikeria" dariola salatu zuen Elkartzen taldeko adituak, "atarramentu bako adierazpen hutsak besterik ez dituelako egiten".  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Harreman horretatik zer atarramentu lortzea espero duzu zuk, eta zer eskaini diezaiekezu EHUko unibertsitarioei?  Berria - Gaiak   2004-11-30

Beste atarramentu bat izan zezakeen kontu hark guztiak, nik uste, bakoitzaren adina gorabehera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 225. orr.

Liburu bat eman zuen argitara Pujol komisarioak "Marseilla zaharreko oroitzapenak" izenburuarekin eta han Proventzako poetaren atarramentua argi zezakeen datu garrantzitsu bat aipatu zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 111. orr.

Ederki, herorrek igarriko diok atarramentuari!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 239. orr.

Gehiago jakin nahi nuen munduan gauzek izanen zuten atarramentuaz. Exekutibo dirugile edo dirugile exekutiboaren atarramentua jolas txoro edo umekeria gisa ikus liteke ("nik xenbaki gehiago", "nik beti gehiago"...), bai, baina baita zahardade goiztiar gisa ere.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 138. orr.

'Egon hadi zeruari begira!', egin ohi dio euskaldunak errieta ezer onik lortzeko atarramenturik erakusten ez duen morroiari, edo semeari berdin.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 148. orr.

Bereziki gustatu zitzaion ikustea udal erakunde askotan alkatea kudeatzaile hutsa zela, kolektibitatearen ondasunei atarramentua aterarazteko izendatua eta ordaindua.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 153. orr.

2 (izenondoekin)

Prozesu horrek atarramentu ona izan dezan, paradigma aldaketa bat behar da, Garapen Iraunkor kontzeptuaren eskutik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 38. orr.

Minbizi hilgarriak ez baitu atarramentu onik.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 11. orr.

Hasieran bizkorregi lortutako aberastasunak azkenean ez du atarramendu onik izaten.  Elizen arteko biblia   EsZ 20,21

Bakoitzak bere aldetik atarramentu onik ez zuten ateratzen, eta batzea erabaki zuten, eta fruituak segituan iritsi ziren.  Berria - Kirola   2004-08-07

Gurekin ez duk atarramentu onik aterako, Eustakio, gurekin ez zagok deus egiterik, ni nauk bakarra ordu estrak sartzen ez dituena, gu portuko ustelenak gaituk.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 185. orr.

Izan ere, guk ez dugu inongo saltsatan sartzeko asmorik, gisa horretako nahasteetan sudurra sartzeak ez baitakar atarramentu onik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 19. orr.

Andre Ageda hartaz konturatzen baldin bazen, despedida emango zion Ignaziari, eta eskandaluak ez zion atarramentu onik ekarriko neskari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

Baina haren etxean ez duk batere atarramentu onik izango: zeken hutsa duk!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 103. orr.

Horra hor, zenbait "aberastasunen" atarramendu beltza.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 208. orr.

Zuek ez duzue nik baino atarramentu hobea.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 41. orr.

Eta, noski, zigorra datorkio peskizak atarramentu onik atera badu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 209. orr.

Koronelak aditu zuenez, Charlie Peaceful hura Mollyrekin batera ikusi omen zuten maiz, maizegi, atarramentu onerako, eta zentzuz jokatu nahi bazuen hura eragotzi beharra zeukala.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 67. orr.

Atarramentu bera izan zuen Joanes Etxeberri saratarraren latina-euskara ikasbideak: Lapurdiko Biltzarrak ukatu egin zion, hari ere, argitaratzeko diru laguntza.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 28. orr.

Hitz multzo edo esaldi palindromoak bilatzea lan neketsua da, maiz askotan atarramentu gutxikoa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 120. orr.

Herri hizkuntzan txertatutako esaera zaharrek igarria diote atarramentu probetxuzkoa homonimiari.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 228. orr.

Baina, azkenean, lehenago edo geroago, atarramentu berbera: bustiaren bisita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 436. orr.

Ez dago atarramentu onik hemengo bazterretan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 43. orr.

Berriz murgiltzen zen istorio haien liluran, zeinek tarteka itxura dramatikoa hartu bai baina atarramentu txarrik ez zuten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 269. orr.

Ahalegin handia egin behar izan duzu aitorpena zuk nahi bezala moldatzeko, eta ez duzu arriskuan jarri nahi atarramentu segururik ez duen abentura batean sartuta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 259. orr.

Burke-ren orijinaltasun anglo-saxoniarra zera izan zen, ordea: atarramenturik praktikoena ateratzea lortu zuela zelta jatorriko bere irudimen haren ibilera deslaietatik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 162. orr.

Ez da inor goraipatu behar, bere azken atarramentua ziur ez dakigun bitartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 363. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atarramentu ona (3); atarramentu onik aterako (3); atarramentu onik izango (3); zer atarramentu izan (3)

atarramentua izanen (3); nolako atarramentua (4)

beste atarramenturik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus