Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atalburu 1 iz kapitulua.

Hirugarren atalburuan Don Kijotek armak hartzeko izan zuen modu barregarria kontatzen da.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 24. orr.

Hogeita zazpigarren atalburuan Santxo ikusiko dugu Don Kijoterengana doala, apaiza eta bizargina zain gelditzen diren bitartean, erreka baten ondoan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 65. orr.

Hogeita laugarren atalburuak Sierra Morenako abenturarekin jarraituko du.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 63. orr.

Ez dut ezagutzen nik Analitika transzendentalaren bigarren atalburuan adigai hutsen dedukzioaren izenburupean egindakoa baino azterketa garrantzitsuagorik adimena deitzen diogun ahalmena oinarritzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 21. orr.

Aurreko atalburuan deskribaturiko jipoiek astinduta, Don Kijotek Baldovinos dela pentsatuko du eta, auzokide batek jasotzen duenean, zaldunak Mantuako duketzat hartuko du auzokidea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 28. orr.

120. atalburuak testua osorik dakar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 709. orr.

Ondoren, XVII. atalburuan lehoiekin izandako abentura ospetsua dator.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 138. orr.

Hala ere, beren eratorketa subjektiboa egitea saia dezakegu gure arrazoimenaren izaeratik abiatuta, eta hau da atalburu honetan lortu duguna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 150. orr.

Oharrarazi behar da, ordea, nik kritika transzendentalaren bigarren atalburu honetan arrazoimen hutsaren diziplina ez dudala bideratzen edukira, baizik arrazoimen hutsetik abiatzen den ezagutzaren metodora besterik ez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 248. orr.

Don Kijoterengana etortzen da eta horrela hasiko da Kardenioren historia, liburuaren bost atalburu hartuko dituena: 24, 27, 28, 29 eta 36.ak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 63. orr.

Hurrengo atalburu aipagarria berrogeita bosgarrena izango da.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 92. orr.

Bereziak dira honetan San Bonabenturaren bi liburuak: LeLu, adib, 15 atalburutan banatua dago, atalburu bakoitzak hainbat zenbaki dituelarik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 18. orr.

Hutsunerik adierazgarriena, beharbada, emakume bati buruzkoa da, Settesoliko Jakoba andreari buruzkoa, alegia: Zelanok atalburu osoa dedikatzen dio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 736. orr.

Juzgamenaren irakaspen transzendental honek bi atalburu barnebiltzen ditu: lehenak, adimenaren adigai hutsak erabili ahal izateko sentsuzko baldintzez jarduten du, h. d., adimen hutsaren eskematismoaz; bigarrenak, berriz, a priori halako baldintzapean adimenaren adigai hutsetatik segitzen diren eta gainerako ezagutzen oinarrian dautzan judizio sintetikoez, h. d., adimen hutsaren oinarri-[...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 91. orr.

Lege Papiarraren hogeita hamabosgarren atalburua zen, 19. leg., ff. de ritu nuptiarum.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 360. orr.

2 atariaren aurrealdea.

Ibaiaz beste aldean berriz, bertako tren geltokiaren atalburuan hizki handiz idatzita, "Santurce-San Julián de Músquiz" zioen errotulua, guri ulergaitz zitzaiguna eta gure arreta merezi izan ohi zuena.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 66. orr.

Baserrira lasterka doa, zaldikoei hanka-jokoa eraginez, suak hartutako etxeari laguntzera ziztuan bezala; bat-batean, baserriko atalburua zapaldu dueneko, aharrausi egiten du, edo nekaturik lotara doa, ahanztura bila, edo baita hirira itzultzeko arin prestatu ere.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 225. orr.

Etxeko atalburuan ere, egungo elorri ordez lehen lizar adaskak paratzen ziren gurutzean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 243. orr.

Geltokiko atalburuan igitaia eta mailuaren irudi erraldoiak daude.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 164. orr.

Atalburuan egun-argitan neonezko argi geldoak pizturik zituen leku horretara iritsi eta autotik atera zirenean ohartu omen zen gizonak jantzirik zeraman esmokin zaharkitua zela hasieratik arreta erakarri ziona.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 140. orr.

Besoak antxumatuta, atalburuan zutik, itxoiten ikusi nuen komisarioa, trajearen mahuken gainetik esku banarekin besondoak igurtziz edo neurtuz, bere giharrez harro, sabela barneratuz, arnasa lasai hartzea debekatu baliote bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 41. orr.

Atalburuan egun-argitan neonezko argi geldoak pizturik zituen leku horretara iritsi eta autotik atera zirenean ohartu omen zen gizonak jantzirik zeraman esmokin zaharkitua zela hasieratik arreta erakarri ziona.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus