Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atalase 1 iz sarrerako ateko eskailera maila.

Zuk, Eugeni, emaizkiozu bi belarrondoko eder zure ama den andere honi, eta etxeko atalasera heltzen denean, jo ostikada bat ipurzintzurrean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

Ekialdera dagoen sarrerara joan, harmailak igo eta atalasea neurtu zuen: hiru metro zen zabal.  Elizen arteko biblia   Ez 40,6

Emakumea ohartu zen gizona irmo kokatu zela atalasean, etxe arrotz bateko atea zeharkatu nahi ez balu bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 103. orr.

Gizon erraldoi bat agertu zen atalasean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 47. orr.

Haren gelaxkaren atalasean eseri zen, bizkarra atearen orrian bermatua eta hankak -ikatzezko bi habe fin irudi- luzaturik, emakumearen ezusteari eta haren begirakune gaitzesgarriari axolagabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 168. orr.

Tabernako sarreraraino aldaroka iritsirik, atalasean gelditu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 320. orr.

Joxepa atalasean gelditu da, eta ateari eutsi dio Lainezek trabarik izan ez dezan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 61. orr.

Apaizek printzearen erre-oparia eta elkartasun-opariak eskainiko dituzte; gero, printzea atalasean ahozpeztu eta irten egingo da, baina atea ez da arratsera arte itxiko.  Elizen arteko biblia   Ez 46,2

Une horretan atea ireki zen, eta ate beiradun handiaren atalasean, agure zahar-zahar bat agertu zen, morroiaren atzean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 84. orr.

Liburuzaina gizamodu takar ezertarakoez bat zen, lotsagabe nabarmena eta lizunkiro itsusia, sartzeko asmotan inguratzen zirenak bere itxurarekin eta bere zaunkekin izutzeko hantxe atalasean jarria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 235. orr.

Bi giza irudi agertu ziren atalasera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 159. orr.

2 fenomeno bat atzemangarria izateko behar den gutxieneko zenbatekoa edo kopurua.

Marinela, Konferentzia baino hilabete lehenago, heriotzaren atalasean izan da, Hemingwayk Arthur Minzener-i egin eskutitzean (1950-VI-2) aipatu bezala.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 261. orr.

Deusetarako denborarik eman gabe, menturaz nire zeharkatzearen berri ukan dutelakotz, eta beti ere eskizofreniaren atalasean nagoela argudiatuz, bai eta, "suizidioa" legez aurkakoa izaki, presondegiarena ere erabiliz -aitzina, ero dagoen gizartean bainoago nahiago dut espetxean...  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 62. orr.

Jolas sexuala dela-eta bulkada elektrikoak bata bestearen atzetik pilatzen direnean, gehiago ezin den egoera batera, orgasmoaren atalasea deritzon egoerara iristen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 184. orr.

Giza irudimenaren sorkari baten jaiotza, ezerezaren eta betierekotasunaren arteko atalasea igarotzea den jaiotza, ustekabean ere gerta daiteke, ernalditzat premia bat badu.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 158. orr.

3 errentagarritasun-atalase (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Errentagarritasun-atari edo errentagarritasun-atalasea, mozkinak izateko behar den salmenten gutxieneko maila. ETC-entziklopedia   Atalase-efektu, Wikipedia

Aipatutako bi adibideez landa, linea bakar batek ere ez du lortu errentagarritasun atalasea gainditzea. ETC-prentsa   Argia, 2015-05-24

Aparteko kasuetan, laguntzak, baldin eta, interes publikoko arrazoiengatik, komenigarria bada herri lanaren erabilera sustatzea haren ustiapena gutxieneko errentagarritasun-atalasera iritsi baino lehen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea, Nafarroako Parlamentua, 2006

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atalase bat (4)

atalasea iragan duela (3)

atalasean gelditu zen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus