Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asto (ETCn 7.058 agerraldi) 1 iz zama aberea, zaldiaren antzekoa baina hura baino txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza (Equus asinus).

Pernando eta abadea elkarrekin hizketan, astoa dutela tartean.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 84. orr.

Irribarrez zetorren hura, txalmaren alde batean eserita; makuluak, astoaren bizkar gainean; txalmaren beste aldean, urki-enbor handi bat.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 130. orr.

Coruñako harri landuzko kaleetan zebilen gurdi eta narria jario etenbako bizi-bizia ikusi besterik ez zegoen; mando eta astoena, zaldi eta behorrena bezain bizia.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 313. orr.

Asto eta mando haiek, alokatu ostean, saldu egiten zizkietela zirkukoei, piztien bazka bihurtzeko.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 82. orr.

Ttette zakurra artaldea zaintzen zebilen eta astoa hantxe, alhan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.

-Beldur naiz ez ote zaizun zuri ere gertatuko astoari eta idiari nekazariarekin gertatu zitzaiena -amaitu zuen bisirrak, eta alabaren jakin-goseaz oharturik, istorio hura kontatu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 20. orr.

Astoa ikusten dut, banastak aldean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 139. orr.

Etxeko ezkaratzean izarren azpian asto bat zegoen; bastak jarrita, pufaka ari zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 67. orr.

Don Martin ikaragarria zen; inori ez zion barkatzen; auzoko astazain bati, korritu batzuk ordaintzen ez zizkiolako, esnetarako astemeak bahitu zizkion, eta astazainak esanagatik astoak uzten ez baldin bazizkion zailagoa izango zela ordaintzea, don Martinek ez zuen onartu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.

Gure etxetik gora astoaren gainean zihoala, sorginak sentitu omen zituen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 67. orr.

Santxok maite zuen bere astoa, zaindu egiten zuen, eta, nik uste, hori bera egingo zuen beste animaliekin ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 9. orr.

Bukaeran alaba gehiago, asto gehiago, gamelu gehiago izateko?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 53. orr.

Mandoa, aterpe aitzineko arbola bati estekaturik, eman dioten belar mokorra jaten ari da, eta pentze idorrean atzemanaz satifatzen ari den astoari fereka ari naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 149. orr.

Ohea sare zahar bat zen, bi astoren gainean, eta arta hostoz betetako lastaira batez estalia.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 226. orr.

Izugarria da asto-mando-zaldien suma.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 56. orr.

Muino baten gorenetik asto bat honi guztiari beha.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 73. orr.

Apostoluek beren soinekoz estali zuten astoa, eta haren gainean eseri zen Jauna.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 167. orr.

Auzoan asto bat zeukan andre bati astoa kendu eta haragitarako erabiliko genuen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 65. orr.

Jendeak jakinaren gainean dira eta horra non, bero handienean, beren kamelu, dromadario, zaldi eta astoekin heltzen diren eta urrez kargatzen dituzten.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 79. orr.

Astoan zekartzanak orbeletara jaurti zituen, eta animalia bazkatzera bidali zuen gorago zebiltzan ahuntzen artera.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 95. orr.

Dolcino eta Margheritari dagokienez, asto baten gainean lotu zituzten, haren atzealdera begira aurpegia, eta Novarako plaza nagusira eraman.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 79. orr.

Asto gainean soinuaren kutxa.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 25. orr.

Elurra oparo ezarri zuen batean, astoz joan izan zitzaizkion bila Elosuko gazteak, elurrak elur, auzoan dantza lotua falta ez zedin.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 49. orr.

Zaldi batzuen irrintziek erantzun zioten astoari; ostikoka hasi ziren urrunean, eta iskanbila areagotu zen, durunditu zen, eta isildu azkenean pixkanaka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Asto edo mando gainean hurbildu zenik ere bai.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 49. orr.

Egiptorako ihesa margolanean, astoaren atzetik doazen bi pertsonaien mugimenduak ahotan darabilten elkarrizketa ikaratia iradoki nahi du - "Hi, entzun duk hots hori?  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 75. orr.

Hura bezala, orobat, ubidez zeharkatua zegoen: ez zen biztanlerik, (aberatsen klasekorik, jakina) zalditegian asto bat eta ibaian ontzi bat ez zeukanik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Han ziren heldu asto banatan aktoreak...  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 98. orr.

Maldan behera gindoazen oinez, astoen trosta punpakatua entzunez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 22. orr.

2 iz zerbaiti azpitik eusteko egitura, eskuarki zurezkoa.

Kubo baten forma du eta egurrezko asto tolesgarri baten gainean jartzen da.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 26. orr.

Berehalakoan handik ospa egiteko eta zurezko astoak aldean eramateko agindu zien Nozdriovek bi mujikei; gero, aldameneko gelara joan zen beste agindu batzuk ematera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 111. orr.

Astoez egindako mahai gainean pilatuta zeuden egunkaria, liburuak, jertseak eta forma lausoko trasteak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 132. orr.

3 irud/hed

Halakoxe astoa baita nire laguna, eta zer, aizu, eta hartu eta ospa!, bakar-bakarrik utzi ninduen zerri...  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 32. orr.

-Asto galanta haiz, barren!  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 31. orr.

-Asto alaena! -Sansik airean du oraino zangoa-.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 18. orr.

-Aska nazazu, astoa halakoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 269. orr.

Tentela behar du izan gizonak, buruz motza, txepela, astoa behar du izan, uste izateko milaka milioi unibertso horiek gizona, zomorro burugabe hori [...]  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 387. orr.

-Ez hadi astoa izan.     «Kuskue tanden», 2004 - 14. orr.

Eta Malanda hura astoetan astoena izango zen seguruenik, burugogorra esan nahi dut, eta ezin baziren umeak hilerrian egon, Malanda bat bera ere ez zela hilerrian egongo.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 143. orr.

Eta galdetzen badidate, horrelako gizona gizontzat baino ziurrago ez ote den astotzat hartu behar, aitortuko dut ez dakidala.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 231. orr.

-Ze astoak zareten! -moztu zuen Anduk-.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 36. orr.

-Ba, hara, beren gisa erabaki dutela, hizketan oso astoak direlako eta jota abesten dutelako, berak direla pertsona egiati bakarrak, leial bakarrak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 152. orr.

-Asto galanta haiz, barren!  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 31. orr.

Asto jaiotzen dena asto hiltzen da, kondena dezala Jainkoak eta eraman dezala deabruak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 17. orr.

4 (izenondo gisa)

Nor ote ekintza asto horren buruzagia?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 91. orr.

Baina haren iduriko, munduko gidari astoena nintzen, bere autoa zanpantu nuelakotz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 149. orr.

5 (izenondoekin)

Asto handi halakoa! Erraten zen emazteak kanpo ezarri zuela, arras inutila omen zelakoan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 11. orr.

Asto ttiki batekin, berdura eta arrautza batzuk hartuta.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 134. orr.

Asto herren baten begiak zituen eta ilea beltza.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 30. orr.

-Asto ustelen hondakinekin, behintzat, ez.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 112. orr.

Bilatu beharko diagu honentzako asto egokia!  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 59. orr.

Eguna holtzak botatzen, eskonbroak ateratzen eta aldamioetara igotzen pasatu ondoren, asto egurtuaren gisan sartzen nintzen ohean lotara.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 186. orr.

Gelaren beste aldean, hiru hankadun aulki bat eta oihalari eusteko asto zaharkitua zeuden; astoaren atzean, berriz, Rodolfok bere bizitzan zehar margotutako oihal gehienak, bata bestearen gainean pilaturik.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 90. orr.

Karrerakoa nahi baitzuen berak, baina bizikletak asto zaharraren hezurdura ematen zuen azkenean, hala iruditu zitzaion behintzat Goiori eskuak belarrietan ipini eta portu aldera abiatu zenean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 34. orr.

la egun hartan osabak, pentsakor eta ia ameslari hitz egiten zuela, aurpegiera serio, garatxodun eta zorrotzarekin kontrastean, burua munduari erronka egiteko moduan tente, belarri luze eroriek aldi berean asto harrituaren itxura ematen zioten arren.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 50. orr.

Supituki, bihurgune baten ondoren, Medinako kalexkak, etxeak eta jendeak azaldu ziren: kalexkak estuak ziren, bi asto saskidun ozta-ozta gurutzatzeko modukoak; etxeak, nahiko altuak eta ia leihorik gabeak; jendeak, beste garai batekoak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 215. orr.

Iluntzean, morroiak asto nekatu eta jipoitua kortara eraman zuenean, idia altxatu, eta biziki eskertu zizkion aholkuak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 21. orr.

Bere ohore guztiekin ere gizakiak ez du irauten, ezaguera gabeko bihurtzen da eta asto ezjakinen pareko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 322. orr.

Asto galanta zen baina ezin gehiagoko trebezia zuen gauza zail horien bururatzeko, haien esangura-helbururik batere ulertzen ez zuela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 107. orr.

Asto itzela zeukanat gaur kortan eta badakin hiretzat beti dela doan -berbak izugarri luzatzen ditu, denbora erreala eta bere barnekoa erritmo ezberdinetan balihoaz bezala.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 10. orr.

Baserritarrak egundo baino gehiago ikusten ziren kalean euren asto grisekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 20. orr.

Opari egiozu asto kalparzu bat, emaiozu oilar bortsatzaile bat edo urritz makil dotore bat, eta hari bost orduan, Pirinioetako azken hartz basatiarenak - esate baterako - bihar bertan egiten duen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 12. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egunean hamabi ordutik gora egingo eban beharrean, gurdiak, asto karroak eta halango erremintak egiten.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 53. orr.

Baina asto itxura eduki nahi ez dudanez, begiratu bat bota beharko lioke zirriborroari Barchinik agiria inprimatu aurretik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 61. orr.

Poltsikoen forruei tira egin eta asto-belarriak balira bezala zintzilika jarri ditu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 144. orr.

Txomin sesiturik gelditzen da, "zer asto mota da hau egiten duela bere buruarekin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 148. orr.

Arnasa pixka bat estuturik, bere asto-matrail handia zuzentzen du nigana.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 74. orr.

7 asto arrak umea egin orduko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Asto arrak umea egin ordukoETC-entziklopedia   Ad kalendas græcas, Wikipedia

8 asto-azienda (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Behi- eta asto-azienda askoz ere murritzagoa da. Arabiako zaldiak desagertzear daude, ehiztariek ia erabat kalitu dituzten basamortuko basabereak bezala. ETC-entziklopedia   Saudi Arabia, Wikipedia

9 asto beltzarenak

Potzoloren boza ezagutzeak are gehiago indartu ninduen: bereak eta asto beltzarenak erranen nizkion kabroi horri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Zertarako, eta beste aldera pasatu eta, faxisten artean bere burua lasai ikusita, gure kontra asto beltzarenak esango zituen obispo bati ihesbidea errazteko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 90. orr.

Emazteak bereak eta asto beltzarenak erranda, damuturik agertu behar izan nin-tzaion, biharamunean, alabari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 90. orr.

Hots, artean ez zen diktadorea, baina ziur nago kable batetik zintzilik egon zen bitartean asto beltzarenak esango zituela makina muntatu zutenen gainean.  Berria - Kultura   2004-08-17

Txakurrarenak eta asto beltzarenak esan zituen xekeaz eta zutaz, sekulako irainak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 105. orr.

"Norbaiti zakurrarenak esan", hots, erasia gorria egin, bereak eta asto beltzarenak esan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 156. orr.

- Hemen bekaizki jostatzen baldin bagara, gureak eta asto beltzarenak egina duke.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 285. orr.

Bereak eta asto beltzarenak esaten hasi zen: "Harrapatuta neukan, eta hanka egiten utzi diot!".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

Zernahi libertimenduek arinduko dute plaza ta Zanpantzarrek jasanen ditu bereak eta asto beltzarenak.  Herria   2005-02-03

10 asto lan

Era horretan baloi mordoa galtzen du Realak, eta gero asto lanak atzekoentzat izaten dira.  Berria - Kirola   2004-10-19

Asto-lana, beraz, Ruche jaunak egin behar izan zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 315. orr.

1888an Mutrikuko Olatzen jaiotako attitte gureak, bere ama asto-lanean ikusten asperturik, astoa erosi omen zuen etxerako, eta hura izan omen zen etxe hartan sartu zen aurrenekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 195. orr.

Asto-lana franko egin zuten gure gurasoek.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 170. orr.

"Asto-lana, anaia." Bere ordenagailurantz makurtu naiz zer testurekin ari ote zen ikusteko, baina eskuak zabaldu ditu pantailaren aurrean eta galarazi egin dit.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 393. orr.

11 asto-laster (ETCn 57 agerraldi) Zuberoako herri antzerki satirikoa.

Meza nausia eta guziak, eta asto lasterrak sariekin Lazkaolo plazan.  Herria   2001-01-18

12 asto lasterketa

Egia erran, urtero, inauterietan zaldi, idi, behor eta asto lasterketa ederra egiten da Hiri nagusian sari bereziak eskainiz lehen heltzen denari, nahiz ikusliarren eta lekukoen artean gertatzen den batzuetan delako makur zerbait izatea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 105. orr.

13 asto-mahai

Donkin enparantzan, saltokien jabeak badabiltza dagoeneko asto-mahaiak jartzen eta salgaiak mahaien gainean zabaltzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 95. orr.

Sprout andereñoa asto-mahai baten atzean zegoen berotegiaren erdian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 80. orr.

Hilkutxa asto-mahai baten gainean jarrita dago, barruan du aitaren zerraldoa, igande-jantzian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 15. orr.

14 asto proba

Ohi bezala, Otsolo Memoriala izango du aurten ere Euskal Herriko Asto Proba Txapelketak izena, eta Etxebarriko (Bizkaia) probalekuan jokatuko da hiru egunez.  Berria - Kirola   2004-12-10

Ahantzi gabe idi-proba eta asto-probak.  Herria   2005-09-01

15 asto tolesgarri

Kubo baten forma du eta egurrezko asto tolesgarri baten gainean jartzen da.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 26. orr.

16 astoa saldu eta mandoa erosi (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Astoa saldu eta mandoa erosi pentsatu zuen ironikoki. ETC-literatura, saiakera   Telleria eta gero, zer?, Ernesto Prat Urzainki, Elkar, 2017

17 astoaren arrantza

Ahuntzaren umea ez bazen, oiloaren txixa izango zen, edo astoaren arrantza bestela.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 23. orr.

-Esdrasen astoaren arrantzak! -oihukatu zuen .  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 63. orr.

18 Atlaseko basa-asto (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Atlaseko basa astoa, edo Algeriako basa astoa, "Equus asinus atlanticus" da bere izen zientifikoa, egun galdutako Afrikako basa astoaren azpiespezie bat izan zen. ETC-entziklopedia   Atlaseko basa asto, Wikipedia

19 bereak eta asto beltzarenak (orobat beltxarenak) berealdikoak.

Plazerik handiena senarrari bereak eta asto beltxarenak ematen zizkionean hartzen zuen Gizagaixoa emazteari bereak eta asto beltxarenak ematen ez dizkiona.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 168. orr.

Nozdriov zen nor hura, eta esan gabe doa bereak eta asto beltzarenak hartu zituela, hala nola hartzen baititu soilik sindiku alproja batek edo kotxezain batek kapitan zaildu eta asko bidaiatu batengandik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 258. orr.

Mihia ez zitzaion kikilduko bereak eta asto beltxarenak esateko orduan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 208. orr.

-Jakina, bereak eta asto beltzarenak erran zizkionat alproja horri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

Emazteak bereak eta asto beltzarenak erranda, damuturik agertu behar izan nin-tzaion, biharamunean, alabari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 90. orr.

"Norbaiti zakurrarenak esan", hots, erasia gorria egin, bereak eta asto beltzarenak esan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 156. orr.

Orduan nitaz horren itsuski trufatua zen Luixa zirtzilak adituko zituela bereak eta asto beltxarenak...!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 47. orr.

Baina beti ere, bere burua jauntto boteretsu batentzat zeukan hark Joanesi bereak eta asto beltxarenak entzunarazi zizkion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 156. orr.

20 Enkarterriko asto

Izan ere, Enkarterriko astoa desagertzeko zorian dago eta asto mota haren lagunek plataforma bikaina izan dute Naumon itsasontzian beren kezka eta asmoak plazaratzeko, hainbat proiektutako GKE batzuekin batera.  Berria - Kultura   2004-10-05

21 euskal asto (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Nire ustez, euskal astoa ez dago desagertzeko arriskuan.  ETC-prentsa   Berria, 2008-09-03

Ondoren, Giasel sortutako garaian, euskal astoarekin erakusketa formalagoa egiten hasi ginen.  ETC-prentsa   Berria, 2012-01-08

Hala jakin zuen euskal asto beltza animalia txiki eta indartsua dela, eta meatzeetan erabili izan zela harriak gainean kargatzeko. ETC-prentsa   Berria, 2015-03-15

22 mandotik astora erori (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Baizik eta moda zaharrekoa dela, gaurkoak izateko ametsarekin Ebanjelioa baztertzen duten horietan zenbat ez dira mandotik astora eroriETC-literatura, saiakera   Zoriona, 31 eta esku, Xipri Arbelbide, Labayru, 2005

23 mandotik astora jausi (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Baduzu maila bat oraino, mandotik astora jaustekoETC-literatura, saiakera   Arimen ohoina, Pierre Mestrot, Maiatz, 2013

24 Mongoliako basa-asto (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Mongoliako basa-astoa edo "khulan", "Equus hemonionu hemionus", Mongolian eta Txinako iparraldean hedaturik dagoen onagroaren azpiespezie baten izena da. ETC-entziklopedia   Mongoliako basa asto, Wikipedia

25 piriniar asto (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Ipar Euskal Herrian Piriniar astoa delako arraza hedatua zegoen, Enkarterriko astoa motatik oso gertukoa. Galzorian dago egun. ETC-entziklopedia   Asto, Wikipedia

26 pirinioetako asto (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Pirinioetako astoa Euskal Herriko, Okzitaniako zein Kataluniako bertako asto arraza bat da.  ETC-entziklopedia   Pirinioetako asto, Wikipedia

14: 00etan, Pirinioetako astoak aurkeztuko dituzte. ETC-prentsa   Berria, 2008-06-05

27 Somaliako basa-asto (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Somaliako basa astoa, equus africanus somaliensis da bere izen zientifikoa, Somaliako, Eritreako eta Etiopiako basa astoaren mota bat da, Afrikako basa astoaren lau azpiespezietako bat. ETC-entziklopedia   Somaliako basa asto, Wikipedia

28 zalditik astora

Urtea barne 750 lagun ekonomikoki zalditik astora jautsirik pasatu dira kategoria horretara.  Herria   2004-05-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 2 aldiz agertzen direnak)

aitari hamar asto (2); anaia asto baten (2); ardi eta asto (2); asto bat (34); asto bat ere (3); asto bat sartu (2); asto bat zegoen (2); asto batean (2); asto batek (8); asto batekin (2); asto baten (24); asto baten gainean (8); asto baten gainera (2); asto baten matrailezurra (2); asto baten matrailezurraz (2); asto baten moduan (2); asto bati arre (2); asto batzuk (3); asto belarriak (3); asto beltxarenak (11); asto beltxarenak ematen (2); asto beltxarenak esan (3); asto beltxarenak esateko (2); asto beltzarenak (13); asto beltzarenak esan (3); asto beltzarenak esango (2); asto edo mando (2); asto eta ardiak (2); asto eta guzti (2); asto eta mando (3); asto eta zaldi (2); asto gainean (45); asto gainean ezarri (2); asto gainean ibili (2); asto gainean jarri (2); asto gainean joatea (2); asto gainean kargatu (2); asto gainean zeramatela (2); asto gainera (7); asto gainera igoaraziz (2); asto gainetik (22); asto gainetik jaisten (2); asto gainetik jaitsi (11); asto gaizto (2); asto galanta (3); asto handi (2); asto handia (3); asto hil (2); asto hilari (2); asto hori (4); asto horren (3); asto hura (3); asto karroak (2); asto lana (4); asto lanean (3); asto mahai (2); asto mahai baten (2); asto mando (2); asto masto (3); asto masto saria (2); asto matrailezurraz (2); asto mota (2); asto nahiz ardi (2); asto nahiz ardietatik (2); asto proba (2); asto probak (3); asto samarra (2); asto talde (2); asto ttipi (2); asto txiki (3); asto txiki bat (2); asto zahar (4); asto zaharrari (2); azkar asto (2); bere asto gainean (4); bereak eta asto (18); beti asto (3); egurrezko asto (2); enborra asto (2); euren asto (2); euskal herriko asto (2); gizona asto gainetik (4); hamar asto bidali (2); herriko asto (2); herriko asto proba (2); hori asto gainean (4); mila asto (2); neska asto gainetik (2); ni asto gainean (3); orain asto (2); oso asto (2); zenbaitetan asto (2); zurezko asto baten (2)

a zer astoa (2); anaia astoa (3); apuleioren urrezko astoa (4); astoa arrantzalea duk (2); astoa baino (6); astoa behar (2); astoa bezain (2); astoa bezala (4); astoa da (4); astoa deitu (2); astoa deitzen (3); astoa eta idia (3); astoa eta lehoia (2); astoa gidatzen (2); astoa halakoa (8); astoa hil (2); astoa idatzi (2); astoa ikusi (3); astoa izan (3); astoa kargaturik (2); astoa kendu (2); astoa langa (2); astoa txalmatu (3); astoa zegoen (2); atzetik oinez astoa (2); bere astoa (10); bere astoa kargaturik (2); etxabeko astoa (2); etxabera astoa (2); etxeko astoa (2); frantziskoren astoa arrantzalea (2); hadi astoa izan (2); idia eta astoa (5); idia nahiz astoa (3); nork bere astoa (3); oinez astoa gidatzen (2); onik dago astoa (2); txalmatu iezadazue astoa (2); txalmatu zuen astoa (3); urrezko astoa (6); zer astoa (4); zer astoa den (2)

baino astoagoa (2)

astoak arrantza (2); astoak baino (2); astoak bezala (4); astoak ere arrantzan (2); astoak eta mandoak (2); astoak halakoak (2); astoak jan zuela (2); astoak saldu (2); astoak zaldi (2); astoak zarete (2); behi eta astoak (2); don frantziskoren astoak (2); gamelu eta astoak (3); gameluak eta astoak (2); orain astoak (2); zaldiak eta astoak (2)

bere astoan (2)

bere astoarekin (5); hemen astoarekin (2)

astoaren antza (2); astoaren artean (3); astoaren atzetik (3); astoaren belarriak (3); astoaren eta idiaren (2); astoaren gainean (11); astoaren goizeko arrantza (2); astoaren txalma (2); astoaren uztarra (2); ez da astoaren (2); idiaren eta astoaren (3)

eta astoarenak (2)

astoari arre (4); astoari egiten dio (2); astoari pentsua emateko (2); bakoitzak bere astoari (2); bere astoari arre (3)

belarra astoei (2); idi eta astoei (2)

astoen apatx hotsak (2)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus