Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer esanik ez, ezinezkoa egin zitzaidan asteburuero manifestazio bat aurkitzea, eta halakorik suertatzen ez zitzaidanean, bingora jotzen nuen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 51. orr.
Urtearen lehenengo bi hilabeteetan 400 pertsona hil dituzte, bataz beste berrogei bat edo asteburuero. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 29. orr.
Aurrerantzean, astebururo, itsasertzeko kale nagusiko 4 km bidegorri bihurtuko dira ordu batzuetan. Berria - Kirola 2006-02-07
1989ko udazkenean, Stephenentzat marrazki-enkarguak lortzen hasi zen Margaret, eta asteburuero ateratzen zuen marraztera. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 206. orr.
Gainera, hasiera batean asteburuero itzultzen nintzen herrira, etxekoengana eta koadrilakoengana, baina gero Sandra azaldu zen, eta zeharo aldatu ziren gauzak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 71. orr.
Ordea, ile-apaindegira joaten zen astebururo tindua ematera. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 166. orr.
Bizpahiru urte zeramatzan gurasoen tabernan ia asteburuero laguntzen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 17. orr.
Eta orain, jolasgurak eta galderak astebururoko bidaia amaiezinetako neke eta istripuetan galdu zaizkienean, euren neska edo mutil-lagunekin etortzen dira kabina berberetara edo bisean bisetara. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 147. orr.