Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

astearte (orobat asteart g.er.) 1 iz asteko bigarren eguna, astelehenaren eta asteazkenaren artekoa.

Asteartea, 1942ko abenduak 22.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.

Asteartea, 1944ko ekainak 27.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 333. orr.

Asteartea, 1936ko irailaren 15a.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 133. orr.

Asteartea, asteazkena eta osteguna pasa nituen han.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 89. orr.

Handik bi egunera, iraileko azkeneko asteartea zenez (Martitzen Munarrixe labartzarron artean) hileroko azoka tokatzen zen Labartzan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 88. orr.

Maiatzaren 24an, asteartea, zortzi eta erdiak aldera, etxera itzuli nintzen martimuiloan gau osoa lotan egin ondoren, eta igo nintzen apur bat gehiago lo egiteko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 38. orr.

1985eko uztailaren 7an, asteartea, arratsaldeko sei eta erdietan, Josu R -bere lan ordutegia bete bezain laster- kaleratu egin zen, artegaturik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 4. orr.

Asteartea Gabon gaua zen, eta arratsaldean, maileguz hartutako koroa erdi batekin, Fish-Guarden atzeko tabernara joan nintzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 198. orr.

Udalekoak asteartea arte ez dute lanik egingo.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 318. orr.

Igandea, astelehena nahiz asteartea egokitzen bada, ez dago inolako dudarik, hurrengo asteazkenean bertan, izango da feria quarta temporum.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 362. orr.

Asteartez abiatu nintzen Donapaleura, ene behoka muturxuria azpian hartuta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.

Alabaina, atzo, asteartez, beheko tabernatik igo, eta Joseba negarrez topatu genuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 67. orr.

Entrenatzaileak astelehen-astearteetan atsedena eman zigula aprobetxatuz, joan-etorri azkar bat egin nuen etxera.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 191. orr.

Bera ere biratu egin zen noski, eta "astelehenean edo asteartean deituko dizut" erantzun zidan, eta eskua altxatu zuen airean agur gisa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 463. orr.

Larunbatean, igandean, astelehenean eta asteartean hainbesteko beroa egiten zuen non ez bainintzen luma eskuan edukitzeko ere gauza, eta ezin izan nizun idatzi.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 320. orr.

Asteartean Karmengo Ama Birjinaren bezpera izanik, joan-etorri handia nabarmendu zen inguruetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 137. orr.

Asteartean, albistearen jarraipenik ez paperezko edizioan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 49. orr.

Astearteaz geroztik bila ibili naiz gazteluan, eta zorte handiz hauxe aurkitu dut Filch jaunaren agiritegian zelatan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 194. orr.

Astearteak egun bereziak izan ohi dira Pariseko kartzeletan preso diren euskaldunentzat.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 86. orr.

Eta asteartetan neskameek jai izaten zuten arratsaldetan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 48. orr.

Astearte euritsu batean egin zion Albak proposamena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 153. orr.

Hala, bada, pilula astearte batean hartzen hasi bazara, ondoren beti astearte batean hasi beharko duzu 21 pilulako xafla berria, kontuan hartu gabe noiz etortzen zaizun hilekoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 93. orr.

Astearte horretan, ordea, ez zen saiora joan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 187. orr.

Astearte osoan ariko du euria, mendebal haizeak hiri gainera igorritako hodei lodietatik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 29. orr.

Astearte gau bat, egun osoan aritu nintzen lanean Mazarino liburutegian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 42. orr.

Hitz horiexek neramatzan gogoan trabesturik, abuztuko astearte goiz horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.

-Eguraldi honek jarraitzen badu, agian astearte eguerdian.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 88. orr.

Astearte arratsaldea eta ia asteazken osoa itxaropenez gainezka igaro nituen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 37. orr.

Astearte arratsalde hartan euria ari zuen, hain sarri non Woitech istant-istanteko galdu zen bistatik.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 77. orr.

Egoera lazgarri horretan, astearte gaua arte eduki izan balitz gorpua ibai ertzean, aurkituko zen hiltzaileen aztarrenen bat.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 139. orr.

Astearte gauean sartu nuen gutuna postontzian.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 131. orr.

Nik proposatu nion giltza berehala eramanen niola edo astearte iluntzean, ez nintzelakoz rugby entrenamendura joanen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 147. orr.

Astearte iluntzean herriko etxean hartu gintuzten.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 141. orr.

Abuztuko astearte gau horretan ez zen gauzak samurrago ez joateko arrazoirik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Gaur astearte-inautea da, baina Bouvillen horrek ezer gutxi esan nahi du; hiri osoan ehun bat pertsona eskas ibiliko dira mozorroturik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 111. orr.

Sarekada bat izanen da, laster, astearteko argi zirrintan!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 39. orr.

Esan zioten batzordearen hurrengo astearteko bileraren ondoren ordainduko zitzaizkiola beste lau gineak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 218. orr.

Genomaren mapa osatu dutela-eta, honela zioen astearteko El Diario Vascok: "Genomaren mapak argi eta garbi frogatzen du arrazakeriak ez duela oinarri zientifikorik".  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 48. orr.

2 astearte buruzuri

Astearte buruzuri ohi zenez, Antonio Musu-tristeri ez ezik, ostatuak dozena erdi bezerori ematen zion aterpe: berandu afaldu aitzineko azken errondan, batzuk; goizik afaldu ondoko lehen kopaxkan, bertzeak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.

Asteart buruzuri bat baino ez duk.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 218. orr.

Astearte buruzuri batean ohi zenez, Antonio Musu-tristeri ez ezik, ostatuak dozena erdi bezerori ematen zion aterpe: berandu afaldu aitzineko azken errondan, batzuk; goizik afaldu ondoko lehen kopaxkan, bertzeak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.

Lehen aldia izango da ba zuk astearte buruzuri batean parranda botatzen duzula!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 218. orr.

Olaizola II.ak ere eskatu zuen Unanueren kontrako partida atzeratzea, eta astearte buruzurian jokatu zen Iruñean.  Berria - Kirola   2004-12-01

3 astearte-inaute

Gaur astearte-inautea da, baina Bouvillen horrek ezer gutxi esan nahi du; hiri osoan ehun bat pertsona eskas ibiliko dira mozorroturik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 111. orr.

Astearte-ihautean ez zaitez joan krepeak egingo ditugu-eta.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 23. orr.

4 inauterietako astearte (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Italiako opera antzokietan urtean zehar lau denboraldi izaten ziren: lehena eta garrantzitsuena inauterietako denboraldia zen, abenduaren 26an hasi eta inauterietako asteartean bukatzen zena; gero, aste santuaren ondoren, udaberrikoa zetorren; hurrengoa udako denboraldia zen eta azkena udazkenekoa.  ETC-literatura, saiakera   Giuseppe Verdi, Itziar Gillenea, Elkar, 2007

Eta Altsasuko momotxorroaren egunean, urte guztiko inauterietako astearte orotan, odolarena da bertako inauteria beste edonongo inauteritako asteartetik bereizten duena.  ETC-prentsa   Berria, 2007-02-21

Inauterietako asteartean, Zanpantzarren auzia eta erretzea egingo dute, 18: 00etan, Hiribehereko plazan.  ETC-prentsa   Berria, 2009-02-18

Inauterietako asteartea izango da egun nagusia, eta orduan epaitu eta erreko dute Zanpantzar; azken eguna ere hori izango da, baita Hartzaro festibalaren bukaera ere.  ETC-prentsa   Berria, 2013-01-27

Inauterietako asteartean bukatuko dira, Leziagako sorgina erre ondoren.  ETC-prentsa   Berria, 2015-02-07

Inauterietako asteartean zirtzilen dantzak ikusteko parada izaten dute Uztaritzen (Lapurdi).  ETC-prentsa   Berria, 2016-02-10

Bestelako izen bereziak erabili izan dira, hala nola Lapurdin eta Nafarroan "zanpantzarrak" (jaietako pertsonaiari erreferentzia eginez) eta Gipuzkoan "asteartinak" (inauterietako astearteari erreferentzia eginez).  ETC-entziklopedia   Inauteri, Wikipedia

Inauterietako Astearte Handian mozorrozteko tradizioa zegoen. ETC-entziklopedia   Montori, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abuztuko astearte horretan (5); astearte arastiriko (4); astearte aratsalde huntan (4); astearte aratsaldean (14); astearte aratsaldeko (5); astearte aratsaldetan (4); astearte aratsean (8); astearte aratseko (12); astearte arratsaldean (21); astearte arte (3); astearte batean (7); astearte batez (3); astearte buruzuri (3); astearte eguerdian (3); astearte eta ostegunetan (3); astearte gau (4); astearte gaua (4); astearte gaueko (5); astearte gizen (3); astearte goiz (4); astearte goizaldean (6); astearte goizeko (3); astearte goizerako (3); astearte guziz (4); astearte handian (5); astearte honetan (3); astearte huntako (3); astearte huntan iragan (3); astearte iluntzean (13); astearte ta (3); asteko aroa astearte (3); baina astearte (3); baionan astearte (4); da astearte (3); datorren astearte (4); den astearte arratsean (4); den astearte goizean (4); dira astearte (6); heldu den astearte (3); heriotze astearte (3); iragan astearte (7); joan den astearte (13); lehen astearte (3); zen astearte gauean (3); zituzten astearte (4); zuen astearte (7); zuten astearte gauean (3)

asteartea arte (4); asteartea bretainia (4); asteartea da (3); asteartea eskozia (10); asteartea flandes (9); asteartea gales (4); asteartea galizia (7); asteartea herrialde katalanak (17); asteartea korsika (3); asteartea zen (4); betiko anne asteartea (10); frank asteartea (9)

asteartean abiatu (5); asteartean adierazi zuenez (3); asteartean amaitu (4); asteartean amaituko (3); asteartean argitaratu (3); asteartean atxilotu zuten (4); asteartean atxilotutako (9); asteartean aurkeztu (3); asteartean beharra (3); asteartean bere (3); asteartean berriz (3); asteartean bertan (15); asteartean beste (5); asteartean bete (3); asteartean bezala (4); asteartean bilboko (3); asteartean bilduko (4); asteartean egin zuen (5); asteartean egin zuten (3); asteartean egingo duten (3); asteartean eginiko (4); asteartean ehortzi (3); asteartean emandako (3); asteartean emango (4); asteartean epaituko (3); asteartean erabakiko du (3); asteartean ere (6); asteartean espainiako poliziak (4); asteartean eta asteazkenean (13); asteartean eta ostegunean (3); asteartean ez (3); asteartean gasteizko (4); asteartean gertatu zen (4); asteartean hasi zen (5); asteartean hasi ziren (5); asteartean hasiko da (6); asteartean hemendik (3); asteartean hil (5); asteartean iragan (3); asteartean iragarri (3); asteartean iruñean (3); asteartean izan zen (4); asteartean izango (4); asteartean jakinarazi (3); asteartean jokatu (3); asteartean jokatuko da (3); asteartean onartutako (4); asteartean oraino (3); asteartean pilota (3); asteartean txapeldunen ligako (3)

astelehen eta asteartean (7); astelehenean eta asteartean (13); atxilotu zuen asteartean (4); atxilotu zuten asteartean (5); aurka asteartean (4); baina asteartean (7); bilduko da asteartean (3); da datorren asteartean (4); datorren asteartean egingo (3); den asteartean egin (3); den asteartean hasi (4); den asteartean izan (3); dira asteartean (5); dira joanden asteartean (3); dituzte asteartean (4); dolu joanden asteartean (3); du asteartean (9); du datorren asteartean (4); dute asteartean (8); dute datorren asteartean (5); esan zuen asteartean (11); heldu den asteartean (25); helduden asteartean (26); hona asteartean (3); hurrengo asteartean (8); iragan asteartean bahitu (3); iragan asteartean egin (3); iragan asteko asteartean (3); izan da asteartean (5); joan den asteartean (90); joan zen asteartean (19); lehengo asteartean (4); ondoko asteartean (3); partida asteartean jokatuko (3); pasa den asteartean (3); presidenteak asteartean (3); taldeak asteartean (3); ziren asteartean (7); zituen asteartean (6)

astearteaz geroztik (5)

astearteko bileran (6); astearteko gobernu (4); astearteko lan saioan (3); astearteko partida (5); hurrengo astearteko (3); joan den astearteko (4); zen astearteko (4)

asteartera arte ez (5); asteartera bitartean (3); datorren asteartera arte (4)

astelehenetik astearterako gauean (4); datorren astearterako (7)

asteartetik asteazkenerako gauean (3); asteartetik hona (3); asteartetik larunbatera (4); asteartetik ostegunera (3); datorren asteartetik aurrera (3); joan den asteartetik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus