Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kolektiboaren filosofiaren arabera, "idazle aspergarri gehiegi dagoelako irakurtzen dugu behar baino gutxiago". Berria - Kultura 2004-12-05
Grazi gutxiko kantaria bada ere, lan aspergarriren batean bakarrik ari naizela, pluxt! Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 33. orr.
Partidu aspergarria gaurkoa. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 37. orr.
Hori ere ez baita soluzio txarra, egunerokotasun aspergarriari aurre egiteko. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 162. orr.
Gure ordulariak une honetan markatzen duen ordua -zoragarria, aspergarria, arrunta zein hutsala: gutariko bakoitzaren esperientziaren araberakoa, alegia- ultima multis da edo izango da guztiontzat: azkena askorentzat. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 21. orr.
John Deek, aita aberats baten oinordekoa izaki, bazuen amets goxo bat: errentetatik bakarrik bizi, eguneroko lapikoa bete ahal izateko lanean aritu beharrik ez izan; egin beharreko lan bakarrak ikertzea eta ikastea eduki, beste eginkizun mundutar aspergarririk gabe; baina urte haietan aitaren eta beraren kartzelaldiarekin amaitu zen amets hura. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 53. orr.
Batek ondo idazten zuen, bestea argazkilari ona zen, halako hura antzezle indartsua eta honako hau hiztun koloretsua, baina denek lan aspergarri batekin zokoratu zuten dohaina betirako, bizimodu gris batekin ilundu zuten euren distira-gune bakarra. Pako Aristi «Note book», 2005 - 107. orr.
Ahaideak jende-saldo aspergarria besterik ez duk: ez zakitek bizitzaz gozatzen, eta urrutitik ere ez ditek sumatzen hiltzea noiz komeni den. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 53. orr.
Beren aldetik etxekandereek ere beren supazterra akulatu behar, bai janarien prestatzeko, bai eta etxearen doi bat berotzeko negu luze eta aspergarrietan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 70. orr.
Alemania aspergarria, gogaikarria omen da. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 132. orr.
Baina orain, hartaz gogoetan ziharduelarik, istorio luze eta aspergarria irizten zion. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 135. orr.
-Ba, martiriarena egiteko, atentzioa emateko, hire bizimodu aspergarri hori pittin bat alaitzeko, Llum berriro sarean harrapatzeko... Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 132. orr.
Ordubete lehenago ere triste zegoela iruditu zait, bizimodu aspergarria duela esan didanean. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 95. orr.
Antzezle aspergarriz betetako filma txar batean bezala, akzioa ikusteak soilik salba dezake pelikula, Patri. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 77. orr.
Fraideenean, klaserik aspergarrienak probesten zituen bere maitemin betiere arrakasta gabeak errateko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 43. orr.
Dolmancé: Zin dagizuet ez dudala aluko gozamena baino gauza aspergarriagorik ezagutzen, eta behin ipurdiko gozamena frogatutakoan, zuk bezala madame, ez dut ulertzen nola itzul daitekeen besteetara. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 167. orr.
Horrek berpiztu zuen nolabait ordura arteko afari aspergarri hura. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 82. orr.
Mantxa, edo, hobeto esanda, Gaztela-Mantxa, izugarri leku aspergarria iruditu baitzitzaigun, xarmarik gabekoa, oporretan joan behar izanez gero, zerrendaren amaieran kokatzeko moduko aukera. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 77. orr.
Teresak ez du orduz ordu errepikatzen den bizimodu aspergarrira makurtu nahi. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 82. orr.
Geroago, emakume bat jo zuen begiz, eta inguratu zuen; dirua nahi zuen lasai bizitzeko, eta lortu zuen, lan aspergarri eta prosaiko batean hamar urte emanik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 40. orr.
Eta horra non, berriz ere, ongi ordenaturiko karpeta eta dosierren itxura baketsu aspergarriaren azpian, espero ez nuenaren aurrean gertatu nintzen. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 46. orr.
-Departamenturik aspergarrienean lan egiten du -esan zion Ronek-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 32. orr.
Batzuetan aspergarri gertatzen da bere jardunean, euskararen baranoan gehiegi setiatua. Berria - Harian 2006-01-26
Bestalde, eta zoritxarrez, nazio borrokaren edo klase borrokaren lehentasunaz geure betiko ika-mika aspergarri zaionari, artistaren engaiamenduaren gainekoa bezain nonahikoa dela erakutsiko dio liburu honek. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 16. orr.
Neurotiko obsesiboak hain kezkaturik zaudete miresgarri azaldu nahiaz, non aspergarri bilakatzen zareten. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 80. orr.
-Bide errazenak aspergarri bihur daitezken -erabaki zuen Arantxak. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 27. orr.
-Aspergarri egiten zaizkit. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 11. orr.
Ilfracombe aldera itsasoratua zen Ronald Lady Moiran, eta zurrutean ariko zen taberna jendez betean, gogoratu ere egin gabe bere herrian, hondartzan, bakarrik eta burumakur ibiliko zela bere adiskidea arratsaldeko seietan, eta kapera bat bezain aspergarri zetorkiola gaua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 205. orr.
Gehientsuenek galderak egiten zizkieten aspergarri izateraino: "Nongoak zarete?", edota: "Zein Ordenatakoak?". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 514. orr.
Zuk zeuk ez deritzozu gaizki, baina aspergarri samarra da, ezta? Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 39. orr.
Ezin inork aski esan zeinen aspergarri den guztia. Ez da begia ikustez nekatzen, ez belarria entzutez asetzen. Elizen arteko biblia Koh 1,8
Izan ere, nik bezalaxe, home run bat zer den doi-doi dakien batentzat aspergarri samarra suerta daiteke lau orduko beisbol partidu bat. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 160. orr.
Banekien sekretuak ezagutzeko bere grinaren berri, haiek baliatzen baitzituen besteei altxorra bezala eskaintzeko, aspergarri izan ohi zen bere jarduera interesgarri bihurtzeko ordubetez. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 41. orr.
Zu ez zara aspertu, ez zara aspergarri izan ere. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 16. orr.
Denak ez, batzuk aspergarri samarrak iruditu zaizkit eta. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 110. orr.
Borrokan eta garrasika hasi zen eta oso aspergarri jarri zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 261. orr.
Hain ziren emakumeak aspergarri, esango zuen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 90. orr.
Jin berriak zenbait oren aspergarri tronpatzen ditu. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 31. orr.
aspergarri baino aspergarriagoa (3); aspergarri egiten (3); aspergarri izan (4); aspergarri samar (3); aspergarri samarra (16);bezain aspergarri (3); lan aspergarri (3)
aspergarri baino aspergarriagoa (3)
aspergarriak iruditzen (3); aspergarriak izan (4); oso aspergarriak (3)