Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asmatu, asma(tu), asmatzen (ETCn 63.691 agerraldi) 1 du ad bururatu; buruan, irudimenean sortu; sortu; igarri; modua aurkitu; usnatu.

Azken batean, euskararen izaerarekin egoki zetorren idazkera asmatzea zen helburua, itsu-itsuan frantsesarena jarraitu beharrean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 70. orr.

1.12 Behin esana betiko esana eta etzana gelditzea ez zuen gutako inork asmatu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.

Asmatu egin behar duzu zein koloretakoak ditudan begiak, besterik ez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 13. orr.

Ezagun zitzaion ahairea hartu, elizan hainbatetan adituetarik bat menturaz, eta bat-batean berak asmatutako hitzez apaindu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.

Bazirudien jadanik bertan zuela heriotza, jende batzuek berarentzat asmatua eta haien asmoetan, haien buruan baizik ez zena, eta bertan iraungo zuen, eta ez zuen alde egingo jende haiek harrapatu, bonbak kendu eta espetxe gotor batean sartu arte.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 17. orr.

-Gauza xelebreak asmatzen dituk, gero!  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 13. orr.

Sugetzarrak erakusten digu amorosten, pornoak txortan; biziki laguntzen digu kuttuna hobeki maitatzen, Hollywoodeko izar baten antza aurki edo asma diezaiogun.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 9. orr.

Egin dudan ametsean ni pantaila barruan nengoen eta handik irteteko bide bila nenbilen baina zenbakiak labirinto bat ziren eta ez nuen asmatzen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 29. orr.

Kuban jaio izan balitz boleroa asmatuko zuen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 16. orr.

Morroi zintzoa dute burgesek Lombroso jauna, berba zientifikoak asmatzen ditu gure jardun politikoa eritasun mailara ekartzeko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 145. orr.

Konrad serioa eta lotsatia zen, eta, hamar urte bete zituenerako, asma zitekeen nolakoa izango zen heldutasunean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 47. orr.

Eta pozik nago bateko pika non duen asmatu diodalako.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 18. orr.

-Ez, ez, ustea besterik ez da, baina badakizu, hazten ere ari da, eta asma ezazu sasoi honetan zer egosten den hauen kaskezurrean!  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 16. orr.

Errugabe baten giharreen eta zuntzen indarra nolakoa den jakinda, asma daiteke hari delitu jakin baten errudun aitortu eragiteko oinaze maila.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 57. orr.

Ezin nuen asmatu zer eduki zezakeen barruan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 18. orr.

Zerbaitetarako asmatu zituzten biberoiak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 38. orr.

Zuk asmatu beharko duzu printzesa esnaraziko duen ipuina.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 15. orr.

Ahoa zabaldu zuen, baina ez zuen asmatu ezer esaten eta nik korridorera begiratu nuen, ama baitzetorren sukaldetik kristalezko erretilu bat zekarrela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 15. orr.

Denboragarrenera, ordea, semea tifusez gaixotu zitzaion honi, eta kanpoan medikurik onenekin ibiliagatik, ezin izan omen zioten asmatu.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 8. orr.

-Bai -erantzun zion besteak-, sartu izan dituk horrela, baina sukaldera joan, eta usain goxoa daukan eltze txikitik jaten dutenak, horiek ez dituk ateratzen, ez ditek ateak zabaltzeko hitzik asmatzen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 107. orr.

Animalia bati pixontzia eman eta asmatu egingo luke erabiltzen!  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 29. orr.

Ezin nuen izen bat asmatu harentzat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 17. orr.

Jolas batzuk asma ditzakegu.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 17. orr.

Deusek ere ez zezakeen errealitatean haiengandik gorde eta aurrerantzean asmatuko nituen irudien edo neure gisan berritxuratuko nituen oroitzapenen kontra iharduki.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 36. orr.

Ezertan asmatu badut, berriz, berari eskaintzen diot: zorra kitatzeko esperantzarik gabe, hala ere.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 10. orr.

Lasterbide bat aurkituko dut, giltzorde bat asmatuko dut, ateak bortxatuko ditut.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 41. orr.

Beraz, zerbait beharko zen asmatu gizartean legearen indarra salbuespenik gabe bete zedin:  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 37. orr.

Gauzak argitu ondoren, gazteek elkar ikusten segitzeko modua asmatu zuten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 8. orr.

Edgar Allan Poek baino ez luke honelako leku bat asmatuko!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 29. orr.

Zer ez dute asmatzen gaixotasunaren iturria bilatzen hasten direnean!  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 18. orr.

Gero berriro oheratu nintzen eta laster hasi zitzaidan irudimena bueltaka, uzkia ongien nork goxatuko zidan asmatu nahian.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 53. orr.

Asmatzeko daude oraindik bere pentagramak ongien interpretatuko dituzten musika-tresnak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.

Gauza bereziren baten susmoa hartu nion, baina ezin nuen asmatu zer, eta arrebak ere ez, noski.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 25. orr.

- Hirekin asmatu dudala uste diat.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 19. orr.

Hori dena egiteko, zerbait asmatu behar zen aita-amen artean lotura bat egon zedin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.

Pakistandarrari nekeza zitzaion asmatzen begiluzea espainiarra ala italiarra zen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 11. orr.

Bainan Inchauspe eta Lasserrek asmatu bezala, zazpik dei egin zuten Erromara.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 35. orr.

Fikzio-idazlea naiz ni funtsean; orain, ordea, proba egin nahi dut, ea ezer asmatu gabe, gezurrik kontatu gabe, zer edo zer idatz dezakedan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 25. orr.

Guk ez dugu asmatu borroka modu hau, baina baliatzea beharrezkoa zela ikusi genuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 52. orr.

Orain dakidanetik, ezin dut zehaztu zer asmatu dudan eta zer den ahanzturaren hautsetatik eskuratu dudana.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 19. orr.

Jolas berria asmatu dugu: jendeak gauzak non gorde bilatzen pasatzen du denbora; auzoaren gordelekuak seguruagoa dirudi.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 13. orr.

Ez naiz gelditu denetan aurki daitezkeen eleberri erregionalistetan, hala nola baitira, asmatzen ditut izenburuak beldurrez norbaiti gaitzi dakion, Etxahunen askazia (sute, intzestu, gudu), edo Amerikanoaren itzultzea (ohointza, bortxatze, hiltze, ezkontza).  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 8. orr.

Ikusten denez, sentsibilitatez egindako itzulpena inondik ere, politikoa, gazteleratik abiatu izanagatik, eroslearen taxura egokitzen asmatu duena.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 16. orr.

Baina kausak beharturik ari naiz asmatzen hori guztia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 71. orr.

Fikziozkoa, asmatutakoa da noski pasadizoa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 32. orr.

Durrutiren hurrengoa -hasi nintzen asmatzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 25. orr.

Baina etsaiaren sareetara eroriak ziren eta sare haren erdian beha zeukaten lupua nolakoa zen asmatzetik urrun zeuden oraino.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 9. orr.

-Es-eskerrik... asko -asmatu zuen Amaiak esaten, inondik inora espero ez zuen harrera onak modu atseginean inpresionaturik.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 31. orr.

Charly harro samarra da, are gehiago bere iragarpenenen bat betetzen denean; ez da harritzekoa, bestalde: beti ari da antzekoak botatzen, eta, jakina, asmatzen du noiz edo noiz.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 96. orr.

Etxe barruan ezkutatu nintzen eta ugazabaren semeari egingo nizkiokeen torturak asmatzen ematen nuen denbora, hura baitzen, nire ustetan, gertatutako hondamendiaren erruduna.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 9. orr.

Soinuak aztertzen hasi ginen orduan: bolumena maximora igo, eta hura zer izan zitekeen asmatzen saiatu ginen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 16. orr.

Ez nuke desanparoa beste era batera definitzen asmatuko.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 11. orr.

Eta jolasak asmatzen zituen pilotarekin nerbioso zegoenean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 11. orr.

Osaba-izebek ezin izan zuten beste ezer asmatu, baina etxetik irten aurretik, osaba Vernonek aparte hartu zuen Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 27. orr.

Izan ere, ez zekien liburu horrekin asmatuko zuen ala ez, eta oraindik ez daki, 76635-Q-ri pasatu zionetik ez direlako berriro elkarrekin egon.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 12. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hiri amestu, utopiko eta asmatuez jardun ziren Queipo eta Agut, baina non amaitzen da errealitatea eta non hasi fikzioa?  Berria - Kultura   2004-11-02

Ipuina argitaratu eta ia mende batera, beste margolari batzuk Balzacen liburuko pertsonaia nagusiarekin, Frenhofer margolari asmatuarekin, identifikatu ziren.  Berria - Kultura   2006-02-02

'Dena ez da zure eskema sinpleetan eta zure sei zazpi berba asmatuetan kabitzen,' esan du Arantxak bere nebarekin ernegatuta, 'zure dena arrazionalizatu behar horrekin bederatzitik bat ere ez duzu ulertzenøø.'  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 57. orr.

Gauza asmatuak eta, horregatik, egiantzekoak, zeren makina bat aldiz gertatu baitzait halako istorio bat idatzi eta, hilabete pare baten buruan, egiatan errepikatzen dela ikustea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 19. orr.

Garamantes: Afrikako bihotzean kokaturiko erresuma asmatua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 57. orr.

Han ginaudela, eskaini zidan würstel bat jan eta gero, bekatuaren auzora joan behar nuela azaldu nion, portu aldera, txerpolari harekin egotera, akordio bat itxi behar genuela-eta: gehienbat gauza asmatuak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 155. orr.

Gizartea berriz berez dabil identitate asmatuen arteko benetako liskarretan galdurik, eta bitan zatitzen ohi da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 37. orr.

Hitz bikoitz asmatuak  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 36. orr.

Eta liburu asmatuek asmakizun munduan sartzen gintuzten, balizko euskal dermio ahulduan, lastertasuna bihurtuz abiadura, orain arte beharrezkoa izan dena derrigorrezko eginez hemendik aitzinat [...]  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 33. orr.

Hizkuntza gehiagoren ahoskera aztertu ahala, ikur asmatuetara ere jo behar izan da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 100. orr.

Gaur, berekin telefonoz hitz egin dudanean, alai sumatu dut eta, bere etxera nindoala, banekien pista asmatua zuela.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 30. orr.

Bestea senarrari, Mila, aspaldiko laguna, lagun asmatua, tabernan agertu eta arratsalde pasa egiteko gonbitea egin diola, eta segur aski nonbaiten mokadutxoren bat hartzen amaituko dutela, gauera arte ez itxaroteko.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 45. orr.

Edo adizki asmatuetan: badirudirudi, garete, ez dakizut esaten, deituko dizudazu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 174. orr.

Hortaz, sindikatuen praktika murriztaileek, makinaren oldar hiltzaileari galga jartzeko deseraginkortasun antolatuaren forma bezala asmatuek, langileen beste xede baterako balio izan zuten: itxuraz giza eskuetatik ihes egiten ari zen enpleguaren hondarra luzatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 397. orr.

Esaera zahar ondo asmatuez ari naiz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 451. orr.

Nobelako Hester Prynneri, berriz, fikzioak -liburuko lehen orrialdean hasi eta azkenekoan bukatzen zen istorio asmatuak-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 86. orr.

3 (adizlagunekin)

Hola-hala asmatutako izena da, eta hutsegite batean oinarritua gainera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 21. orr.

Ez dakit zer den ere liburuetan irakurtu eta ametsetan asmatu dudan sentimentuz beteriko amodio haragitua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 29. orr.

Atso zahar batzuek asmo txarrez asmatutako txutxumutxu guztiak entzuten ibili zara, zu zoritxarreko egiteko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 258. orr.

Hire izena nola idatzi dudan ikusirik, aise asmatuko duk nor naizen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 12. orr.

Globalizazioa aspaldi asmatu zen, duela mende asko: liburuen bitartez gauzatzen zen globalizazio hori, eta lasaia zen, pausatua, gutxi batzuena, gaurkoa abiadura handiko globalizazio masiboa den bitartean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 7. orr.

Ederki asmatu huen libre geratuta.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 13. orr.

Iya-iya zehazki asmatu duzu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 19. orr.

4 baietz asmatu

Hori bai, egin galdera bera hemendik bi urtera, baietz asmatu erantzuna: "Espainia? Faboritoa, nola ez".  Berria - Kirola   2004-06-22

-Baietz asmatu zer dagoen jateko: ajoblancoa.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 201. orr.

-Itxaron -esan zuen, nire aho aurrean jartzeko eskua luzatuz-; baietz asmatu!  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 80. orr.

Horrela esanda, nik ere bai, baietz asmatu! Igoal euria egingo du, igoal ez du egingo... a zer nolako iragarpena!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 245. orr.

5 bete-betean asmatu

Bete-betean asmatu zuen Mikel Alonsok atzo, Realak Valentziaren aurka jokatuko duen norgehiagokaz hitz egitean: «Talde gogorra da, sendoa  Berria - Kirola   2006-02-19

-Bai, bete-betean asmatu duzu -esan zion Harryk zakar.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 106. orr.

Apara egiten du, bete-betean asmatzen du Urrozen begi zoliak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 42. orr.

- Ala ene errege jauna! Bete betean asmatu duzu esan duzun guztian.  Elizen arteko biblia   2 Sm 14,19

Halpérinen hitzetan igarri duguna bete-betean asmatzen du Portalisek.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 18. orr.

Bete-betean asmatu zuen berlinari aurre hartuta.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 180. orr.

-Ikusten!, esan nizuen maitagarria eta errukiorra zela zuen aita, ezta ba? - esan zuen Durant andreak, bete-betean asmatu dutela jakitean gurasoek erabili ohi duten doinuaz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 51. orr.

Eta horretan, liburua ezezaguna izate horretan, bete-betean asmatu zuen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 7. orr.

-Bete-betean asmatu duzue!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 163. orr.

Elkarrizketetan amaren parte-hartzeak bete-betean asmatzen du eta Agustinek ondorio hau ateratzen du: ondasun iraunkorrak eta inork ere kendu ezingo dizkionak eskuratzen dituena, ez beste inor, izan daiteke zoriontsu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 15. orr.

Eta zerbait usaintzen duenean, bete-betean asmatu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 27. orr.

Eta kontua da bete-betean asmatu zuela horretan Lyssenkok.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.

Bigarren ondorioan izan ezik, beste guztietan bete-betean asmatu zuela esan liteke.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 129. orr.

Eta bete-betean asmatu nuen Peter nolakoa zen, nik uste bezalakoxea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 238. orr.

Bete-betean asmatu dudala dirudi.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 92. orr.

Fermin, Arantxa, Begoña eta Haritz txikiaz akordatu eta baietz uste izaten zuen, bete-betean asmatu zuela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 199. orr.

Gure telebistari gagozkionez, nire uste apalean, bete-betean asmatu dute aurkezpenaren barruan, tarteka eguraldi nahiz eguratsaren inguruko hainbat kontu ttiki nahiz leziotxoak emateaz.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 163. orr.

Apustua egin eta bete-betean asmatu diat.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 249. orr.

6 erdi asmatu, erdi asma(tu), erdi asmatzen (orobat erdiasmatu) du ad erdizka asmatu.

Atzenaldera ordea, zenbait berezitasun erdiasmatu onartu zaizkienetik, laineza hartu dute.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 150. orr.

· (era burutua izenondo gisa) Baditu tarteka sartzeko kontakizun kostunbrista batzuk ere, gehien-gehienak datu sotiletatik abiaturiko pasadizo erdi historikoak erdi asmatuak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 39. orr.

Oinaze erdi asmatu, negar eta espantu haundi samartu, eta kontu ilun ikaragarrituen gailurrean errukia sortzeko sastakai beltz gisan ere.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 82. orr.

Hamaika istorio kontatu zizkidan osaba Xabierrek, hainbat eta hainbat erdi asmatuak izango ziren, edo exajeratuak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

7 ezetz asmatu

Ezetz asmatu nor ikusiko dudan kontzertuan, hemen Bilbon? Woody Allen bera!  Berria - Kultura   2004-12-31

Ezetz asmatu noren kontra jokatu zuen? Abel Barriolaren kontra.  Berria - Kirola   2004-12-01

- Ezetz asmatu nondik natorren -egiten digu oihu, sartuz batera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 23. orr.

Ezetz asmatu nondik hartuta dagoen.     «Kuskue tanden», 2004 - 67. orr.

"Ezetz asmatu zertan bereizten diren Ellesmoreko txabolan bizi diren poliziak eta bikote arrunt bat?", galdetzen zuen norbaitek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 165. orr.

Ezetz asmatu!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 100. orr.

Dena dela, ezetz asmatu xake partida ikaragarri hura nork irabazi zuen, atzeratuak ala torturatuak?  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 171. orr.

-Ezetz asmatu?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 90. orr.

Ezetz asmatu zein den?  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 176. orr.

- Ezetz asmatu zer tatuaje egin ninan Dublinen...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 105. orr.

-Ezetz asmatu norekin egon nintzen bart? -galdetu zuen Willemek jostari, haur batzuekin tipitakika balebil bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 193. orr.

Pentsa: amets egin diat berealdiko jipoia ematen zidatela, eta ezetz asmatu nork!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 126. orr.

Handik bi ordura, ezetz asmatu nor aurkitu dudan Saint-Lazare geltokiaren aurrean?  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 31. orr.

Besoak uhaletan sartzen zituela behakoa lotu zidan, hori zuen maltzurreriako aierua, ezetz asmatu zer ari naizen pentsatzen oraintxe, begietarik galdezka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 80. orr.

Oraintxe bertan, ezetz asmatu non ari naizen eskutitz hau idazten? Ba komunean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 120. orr.

Ezetz asmatu nor dagoen jangelan!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 84. orr.

Behin ijito bat joan omen zitzaioan errezeta baten eskean, ez zekiat ze gaitzek jota, eta ezetz asmatu ze errezeta egin zion?  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 160. orr.

Ukuiluaren gainean nengoen, nire irudimen emankorrak bi mila kiloko "isku" bat ikusarazten zidan, saltoka; ezetz asmatu zeri heldu nahi zion.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 22. orr.

Hizkuntzei dagokionez, zortzi hizkuntza menderatzen omen zituen Aladro jaunak, eta horien artean -ezetz asmatu!-  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 239. orr.

8 kea asmatu

-Ni bezalakoxea da, maleziarik gabea, inozoa gaiztoa baino gehiago, eta aulkia berotzea gehiegi gustatzen zaio kea asmatzeko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus