Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

askozaz 1 adlag askoz.

Idusek Lantak baino askozaz farola gehiago zituen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 24. orr.

Bazekien ni harekin egoteak munduaren ikuskera zabaldu eta mugak hausten zizkiola, ni ikaslea nintzelako eta Antoniok baino askozaz jende gehiago ezagutzen nuelako.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 112. orr.

· Askozaz hobeto zegoela konturatu nintzen eta ni neu ere halaxe sentitu.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 95. orr.

Pertsonak sugeak baino askozaz problematikoagoak direla erabaki zuen Matiasek.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 25. orr.

Esan nahi da hilda dauden intsektuak askozaz manejableagoak direla.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 181. orr.

2 askozaz ere (-ago atzizkiarekin dagokion izenondoan)

askozaz ere handiagoa baita.  Berria - Mundua   2004-01-04

Horietan pentsamolde baten puskaño bat islatzen da, izozmendia bailitzan aditzera ematen duena hor badagoela askozaz ere sakonagoa den zerbait.  Berria - Kultura   2004-01-23

Baina ez beldurrik izan, ez baitut, denboraren kontzepzioaz hitzegiteko alegia, Aristotelesen teoria aintzat hartuko, baizik eta askozaz ere arinagoa eta atseginagoa gertatuko zaizuen zerbait.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 86. orr.

Lehendik ere pentsatzen nuen amaren sua eta kuleroak gordetzen dituen aitaren etxe horrek zerikusi motza zukeela biziarekin edo bizi-gauzekin, baina orain badakit seguru, eta badakit neronek uste baino askozaz ere beltzagoa dela asuntoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 85. orr.

Istant batzuk lehenago baino askozaz ere okerrago zegoela zirudien, bere odolean zebilen alkoholak azken kolpea eman balio bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.

Honi erantsi behar zaio kontzeptuak berak ere -"Estatua", "independentzia", "subiranotasuna"- erasopean daudela azken aldi honetan, eta beren edukiak uste genuena baino askozaz ere irristagarriagoak direla.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 55. orr.

Simulazioaren aldean, lausoagoa da, askozaz ere, disimulazioa.  Berria - Harian   2005-04-14

Ni baino txotxoloagoa zelako, entzun duk eta txaplata esateko moduan ezagun zenez, horixe ni baino txotxoloagoa zela, askozaz ere.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 11. orr.

Edo, hobeki esanda, Patri, inortxok aipatzen ez dituen gauza batzuek gehiago kezkatzen naute, askozaz ere.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 85. orr.

Haatik, Amazonas aldeko zoko ezkutu batera betiko joan zelakoa nahikoa kolpe gogorra izan bazen ere, askozaz ere kolpe gogorragoa izan zen jakitea burua arras galdurik zebilela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 6. orr.

Bera baino askozaz ere egoera okerragoan ikusten zuen; bera, behintzat, maite zuen jendeak inguratua zegoen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 154. orr.

Lakoizketak bildutakoak eurenak baino gehiago dira, askozaz ere, eta hobeak, gainera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 154. orr.

· Telebistan hobeto ikusten dira partiduak, zelaian bertan baino askozaz ere hobeto.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 133. orr.

-Horrela, askozaz ere hobeto -laburbildu zuen Matson jaunak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 246. orr.

Lehen ospitale bat zegoen hemen zikoina gaixotuentzat edo zaurituentzat -esan zigun Abdellahk azotea guztiak baino gorago, askozaz ere gorago, hegaldatzen zen bikote bati begira-.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 218. orr.

Arrebak esan didanez, Davidek askozaz ere nahiago ditik liburuak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 89. orr.

Baina askozaz ere astiroago, soseguz.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 91. orr.

· Lakoizketak bildutakoak eurenak baino gehiago dira, askozaz ere, eta hobeak, gainera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 154. orr.

Zera esan nion bakarrik, nahiago nukeela, askozaz ere, xake-partida bat...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.

3 askozaz gehiago (19 esaldi, 11 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 127 agerraldi) askoz gehiago.

Eta ez ziren askozaz gehiago horrelako grina pizten ez zioten mintzagaiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 174. orr.

Baina askozaz gehiago ere bada: alegoria bat da, mendebaldeko beste edozein testuk baino zorrotzago laburbiltzen duena fedearen, abertzaletasunaren eta askatasunaren paradoxazko leize gaindiezina.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 39. orr.

Eta ama dut ahotan hartzen eta ez aita, zeren ume-kontu hauek amen gauzak izan ohi baitira haste-hastetik aitenak baino askozaz gehiago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus