Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asko (ETCn 669.944 agerraldi) 1 zenbtz kopuru handi zehaztugabe bat adierazten duen zenbatzailea. ik anitz; franko1.

Erdi Aroan, Europa osoan zabaldu zen zalduneria; zaldunak alde batetik balentria askoren egiletzat eta beste alde batetik jokabide-arau zehatzen jarraitzailetzat hartzen ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 9. orr.

Ipuin asko, gehienen oinarri-oinarrian, amodioa agertuko zaigu, baina, edertasunean emakumea bezainbeste nabarmenduko da gizona, eta sexu batekoen zein bestekoen arteko lehia handia izango da.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 11. orr.

Bidez bide dabilenak, ostatu asko eta adiskide gutxi; hala dio esaerak, eta bidaia-zaletasunak egin nau, beharbada, hain bakarti.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.

-Eta guardia asko etorri al dira?  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 20. orr.

Hamlet ere, eta berdin Hamlet, pieza askoren puzzlea da.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 10. orr.

Zergatik, beste aukera asko izan arren, sortu zait denborak higatu duen larruzko maleta txiki hori irekitzeko gogoa?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 43. orr.

Orduan, Jainkoak esan zion Salomoni: - Halako eskaria egin didazulako eta zeuretzat urte asko, aberastasuna edota zeure etsaien heriotza eskatu ordez, zuzen gobernatzeko adimena eskatu didazulako,  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,11

Orain, jakina, jende asko azalduko da haien arteko antza nabarmentzen, aurpegian duela esanez, begi urtsu berberak dituela eta abar, baina, izatez, 25 urteotan inork zerbait sumatu badu, ez da ausartu, ez eta aho txikiaz esaten ere, hark seme bat, hobeto esanda, alaba bat zuenik.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 12. orr.

Gauza asko egiten saiatu bazara ere, diferentea izaten ahaleginduta ere, egunerokotasunak jan ote zaituzten kezka sortu zaizu.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 16. orr.

Hans zaharrak hogeita hamaika jokaldi egin eta izerdi asko bota behar izan zuen mate emateko.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 50. orr.

"Zer hizkuntzatan hitz egiten zenuten? "; kanpina hizkuntza asko entzuteko leku egokia izan daiteke, egiaz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 5. orr.

Euskal Herria iraganbide edo trantsito lekua izanik, beti ibili da modu askotako jendea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 12. orr.

Gure jaunaren urte honetan lasai ibil gaitezke Espainiako kaleetan, ministro batek aho beroz adierazi duenez, eta hala egiten omen dute turista atzerritar askok.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 35. orr.

Globalizazioa aspaldi asmatu zen, duela mende asko: liburuen bitartez gauzatzen zen globalizazio hori, eta lasaia zen, pausatua, gutxi batzuena, gaurkoa abiadura handiko globalizazio masiboa den bitartean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 7. orr.

Galdekizun hauei erantzun asko eman dakizkieke, adibidez, ondorengoak:  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.

Lana egiteko, zati asko egokitu ditut, pasarte asko laburtu, begien aringarri, gozamenaren lagungarri.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 7. orr.

Zulo asko deskubritu izan da leku ezkutuetatik hasi direlako.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 19. orr.

Jende askoren bizitza eta ametsak baldintzatu ditu Itoizko urtegiak azken bi harmakadetan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 16. orr.

Erresumaren barruan, lege desberdinak batetik bestera, egoera historiko askoren ondorengoak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 11. orr.

-Buruzagi askok errege izateko eskubidea dutela uste dute - erantsi zuen Cumhailek nahigabetuta -.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 19. orr.

Irakurgai askoren aitzaki goxoa, Lizarra.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 55. orr.

Queensberryko markesa gizon bortitza eta irrazionala zen, eta goi eta erdiko mailako klase puritanoko eta moral hertsiko beste kide askok bezala, izugarrizko gorrotoa zion semearen maitaleari eta honek irudikatzen zuen guztiari.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 12. orr.

Geuk, zain gaitzaten, goberna gaitzaten, maita gaitzaten - horrelakorik guti ezagutu da hiri honetan, zorigaitzez - aukeratu genituen, aukeratu ditugu denbora asko ez dela, sei bat hilabete eskas.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 7. orr.

Aipatutako prozedura askok berdin jarraitzen dute euskaraz nahiz erdaraz izan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 16. orr.

- Ez dauzkat lotarako ordu asko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 7. orr.

Laburrenik, bada, esan dezadan konpromiso askoren arteko oreka nolabaitekoan bide egiten saiatu naizela.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 9. orr.

Askapenaren ondotik hasi zen Sartreren eta bere pentsamoldearen ospea sendotzen eta zabaltzen: existentzialismoa, nonbait, galdera askoren erantzun bilakatzen zen hondamendia eta itxaropen eza nagusi ziren garai haietan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 9. orr.

Atzerritik ekarritako liburuak erosten diru apur bat gastatzen hasi nintzen, liburuko pertsonaietako bat bezala, eta ordu asko ematen nituen egunean haren sinbologia konplexua ulertu nahirik.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 7. orr.

Eta badira beste gauza asko gogoratu bai baina idatzi ez ditudanak, eta horietatik asko zerikusi zuzena zutenak nirekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 8. orr.

Emakume askorentzat, berriz, gutuna zen adierazpide bakarra, eta gutun idazle gehienak emakumeak izan ziren, liburu honetan aipatua den Sévigné andrea gidari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 14. orr.

Esan gabe doa Polikarpo noiz edo noiz desagertu egiten zela, baina halakoetan amonak haren ondorengo katu nabar bat hartzen zuen, izen bera ezartzen zion eta neke askorik gabe erakusten zion bere usadio bitxia.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.

Ate asko jo ondoren, 2/33 Errekonozimendu taldean sartzea lortu zuen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 9. orr.

Sekula memoria galtzen baldin bagenuen, itsuan xehetasun metatzen zihardutenek, galdatuz gero ibilera askoren edukiak zein norabideak eskaintzen ahalko zizkiguten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 16. orr.

Artista edota kirolari askok aitortu du objektu baten liluraz hasi zela bere afizioa: pintzelak, eskultura harrigarri bat, zapatila eder batzuk, trikiti distiratsu bat...  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 7. orr.

Galdera asko egin zizkidatean hiri buruz, ea fidatzekoa hintzen, eta abar.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 22. orr.

Ikara eta euforia egun haietan neure buruaz lotsarazten ninduten gizon eta emakume asko ezagutu nituen, gazte eskuzabalak bihotz emonak espiritu askeak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 12. orr.

Jateari dagokionez, plater askoren artean aukera nezakeen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 19. orr.

Pertsona askorekin tratatu beharra izan dut nire bizitza eta filosofia lan urte luzeetan.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 10. orr.

Ararat mendiaren hegaletan herrixka asko zeuden.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 27. orr.

Anartean apez asko hil zen, ohi baino gehiago, urte gogorrak bizi izan baitzituzten.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 13. orr.

Aspaldian igo gabe nengoen alde horretara, urte asko, 25 igual, mutiko-koxkorra artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 13. orr.

Egia esateko, Zola 1902ko irailaren 29an hil zenean, haren heriotza hilketa izan zelako susmoa zabaldu zen berehala lagunen eta familiakoen artean, idazlea jende askoren mehatxuen, laidoen eta gorrotoen jomuga baitzen, Dreyfus aferan izan zuen parte hartze latzarengatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 7. orr.

Askok osasuntsu ikusi zuten azken aldia gogoratzen zuten eta orduko xehetasun guztiak oroitzen saiatzen ziren, leku zehatza, eguna, egiten zuen eguraldia, elkarri esandakoak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 13. orr.

Banekien halaber diru asko zegoela jokoan, eta laino beltzen mehatxurik ere ez zela falta: iruzurren bat izango ote zen, prestatzaileek apustua salduko ote zuten, eta zer gertatuko ote zen orduan, mutilen aurka hasiko ote ziren diru galera handiren bat izandakoak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 15. orr.

Baina, gainera, "etika" hori ontologia, antropologia eta abar bezalako izenak dituzten gauza asko ere bada.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 7. orr.

Zuhaitz askoko bidezidor baten buruan, ilunpean egoten zen dena gauaz, eta zuhaitzen artean beldurra nagusitzen zen, ez bainekien nora agertuko nintzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 11. orr.

Komuzki gertatzen den bezala, izen askok zerbait berezi erran nahi digute.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 20. orr.

Lekuonak bere hitzaldia egin eta urte askotara, Jorge de Oteizak ere bertsolaritzaren defentsa egin zuen, oriotarrak ohi duen estilo sutsuan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.

Hori ez dizuet kontatuko, gertaera asko baitut hori baino lehen kontatzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 16. orr.

Bai, gauza zakar asko esaten zituen, aitortu zuen Ramsay andreak; gorrotagarria zen etengabe hartan jardukitzea, eta James are eta etsiago uztea; baina hala ere ez zien ametituko haren bizkar irri egiten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 13. orr.

- Gaur ez dinagu beste zeregin askorik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 18. orr.

Hondarrean, gure mahaira bideratu zen, alegeraki, solasaldi askoren bilduma eginez:  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 68. orr.

Kontakizunaren bidean atzera jo dut, urte asko atzera: ondo ezagutzen ditudan parajeetatik hurrean kokatu dut gertakizuna, orain inor bizi ez den baserri batean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 7. orr.

2 (izenaren ezkerrean)

Amak holako zernahi galde egin zizkion eta ni loriatua amari esker ikasiz jakin nahiak nituen asko gauza.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 31. orr.

Asko jende ibili da, bereziki langabezian zirenak.  Herria   2001-03-08

Asko urtez elizak hetsirik egon ziren, apezak kendu eta desherritu zituzten; nihon mezarik, predikurik, sakramendurik; izaitekotz ere, han hemenka bakar zonbait gordeka eta ilunbetan bainan deus funtsezkorik ez.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 165. orr.

Gorputz jakin bat asko modutara hunkia izan daitekeela senti dugu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 123. orr.

"Ez da musik" gelditu nuen, asko pertsona ezagun ibilirik, urte andana batez beste emankizun mota bat egin nuen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 6. orr.

Ezen, ikus dezagun zenbat jende badagoen esposaturik Luzaidetik Ondarrolara, Arnegira, Ezterenzubira, Baigorrira, Bankara, Aldudera eta beste asko herrietara.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 68. orr.

3 (bere horretan, izenik gabe)

Bizitza nahigabetua oraingoz bazter utzi eta historiaren gaineko azterketan hasi zen, nahiz eta askok Eugenio Aviranetakoaren figuraren baitan "biografoa"ren irudikapena besterik ikusi ez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 10. orr.

Asko izaten dira horietakoak metroko hesietan, neska gazteen begira.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 10. orr.

Askok uste dute felagek espresuki ezarri dutela han.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 23. orr.

Askok ez zion inportantziarik eman gerrari, udatiarrak arropa zuriekin ibili ziren kalean paseoan oraindik, arrantzaleak euren loihartzekoekin jardun ziren baporeetan beharrean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 17. orr.

Artean, askok begirunea ziotela ematen zuen-eta, denborak argiago esango zidan nork zion halakoa, eta zenbaterainokoa, eta zeren kariaz; beste batzuek zioten gorrotoaren berri jakin ahala, hain zuzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 16. orr.

Dublindarrak deituko diot sailari, askok hiritzat daukaten hemiplegia edo paralesia horren arima salatzeko".  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 5. orr.

Ezkon ezti etengabea izateko aukera horren inbidia zieten askok.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 21. orr.

Ezkondu zenetik kalean bizi bada ere, Zestoa gainekoa da sortzez, eta asko ibilia da inguruetan, baso lanean-eta.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 8. orr.

Askoren aurrezkia baten eskuetan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 20. orr.

Maisu Zaharra esaten zioten askok.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 14. orr.

Lehen momentuan, sentipen hori eragin diezaioke askori liburuaren irakurketak, nahiz eta aldez aurretik jakin dezakeen, Telletxea Idigorasi esker-edo, zenbait gauza funtsezko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 11. orr.

4 aski.

Patar honen igoera ulertu dut Alto de Riocabo kaskoan nago, Triacastela asko urrun da oraindik eta San Xil ageri da, xilo batean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 208. orr.

5 adlag

Asko sufritzen zuen Matiasek halakoetan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 10. orr.

Gaztetan asko esperoko ez nuena, Arantzazun ez baitzen aroarekiko aparteko eskolarik inoiz ematen, eguraldiari begira erne eta atezu arratsero bezala goizeko lehen ordutik plantatu beharra izango zen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 21. orr.

Asko oroitzen ginen gure hiriaz, gure etxeaz, gure familiaz, gure familiaren hilobiez.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 18. orr.

Ez zitzaidan asko kostatu trikimailua zein zen jakitea.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 8. orr.

Mila aldiz esan dizut asko erlajatzen nautela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 11. orr.

Jentilari ihes egiteko pentsatua zeukaten asmakizunarekin gertatzen zena gertatzen zela ere, hobe izango zen beti baten heriotza, jentila herrietara jaitsi eta asko hondatzea baino.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 14. orr.

Janinak asko maite zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 93. orr.

2.02 Izenak asko behar du eta asko jaten du; gizenkorra da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.

Bere kantuak asko maite ditut! "  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 14. orr.

Pozak ez zuen asko iraun, andereñoak bost minutu lehenago egindako mehatxuaren kausaz:  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 7. orr.

Uneoro eta sasoioro, zeure burua beti eguraldiari itxura hartzen eduki beharrak asko nekatzen zaitu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 7. orr.

-Trankil -lasaitu zuen Leirek-; egia da ez dela asko pentsatu behar Bilbo zatarra eta zaratatsua dela ohartzeko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 18. orr.

Hitz egin ere, esango nuke etxe frankotan ez dugula askorik egin, ez behintzat izan duen eraginaren neurrian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 7. orr.

Demagun bi ahapaldion artean "baina" jartzen duela egileak: bere irakurleaz asko fidatzen ez den seinale, edo akaso irakasle, edo didaktismoaren gaitzak kutsaturiko norbait dela behintzat.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 30. orr.

Liburua irakurtzen duenak berehala aterako du ondorio bat: asko aurreraratu dugu autogobernua eskuratu dugunetik, eta ez da dudarik urrats handiak egin direla hezkuntza maila guztietan, unibertsitatean ere.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 9. orr.

Eguraldiak ere asko esan nahi du eta! - adierazi zuen Püchl andreak, eta puntu-lana egiten segitu zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 16. orr.

Aitortu behar dut ikasle zintzo eta atseginen itxura hartu dizuedala, eta nire ustez oso ondo konponduko garela eta asko ikasiko dugula.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Bazuen ordea, garai berean, Martin Azpilkuetak, Salamancako Unibertsitatean, asko miresten zuen irakaslekide bat, Frantzisko Vitoriakoa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 25. orr.

Elbarritasun bat zeukan arren oso ongi ibiltzen zen mendian eta, nik ez bezala, asko zekien zuhaitzez eta txoriez.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 36. orr.

Italiarrak ez zaizkidak asko gustatzen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 21. orr.

Eta txapelokerrak, asko ezagutu ditut nik.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 13. orr.

Gazte anitzek gosea ikusten dute eta asko hiltzen da eta zaharrak are gehiago.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 75. orr.

Garaieran ere ez zitzaion asko igarri: metro eta erdi eskas zen, gutxi gorabehera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 8. orr.

6 (adizlagunarekin batera) oso.

Hark, ordea, ez zuen herren egiten eta pauso seguru eta zuzenak ematen zituen herrenarengana, urrutitik eta klaro asko antz emanda.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 8. orr.

[...] edo oinen ondoan Bixkor txakurra, putzuan miazka, eta bat-batean Etxe Goxo, biraka, biraka, biraka begi aurrean, eta nahiz baserri hartan ez zegoen hosto bakar bat ere garrasi egiteko gogoa ematen ez zionik, aurrean ibili zitzaion biraka, lotsa galduta, eder asko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 23. orr.

7 (izenondo gisa) oso.

-Igandean Mure-n ikusi zintudan, neska eder batekin: ezagutzen dut, Gruaro-koa da... eta hark bazuen lagun polit askoa, inoiz hitzik egin ezin izan diodana...  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 20. orr.

Gero, ia hirurogei urterekin, Rosa Galindo ezagutu zuen, emakume eder askoa, eta agurea nerabe bihurtu zen, maitemindu egin zen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 262. orr.

Anaia zaharrenak bazuen hemezortzi urteko seme bat, eta neuk ere banituen bi mutil galant askoak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 66. orr.

Batez ere eskura ditugulako batzarra, elkartea, edo batasuna jator askoak irizten diot hain "xelebrea".  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 141. orr.

Horra, buzkantza eta orantza usai eder askoa, nere tesiaren alde.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 163. orr.

Eta, hara, neu, Charlie -barre-algara egin du-, charlote eredugarri askoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 184. orr.

Badaude autore interesante askoak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 57. orr.

"Zuri samarra?" iradoki zuen Bankes jaunak, bera ere Ramsay jaunaren bizkarrari begira, zeren ez al zeukan gogoan bere adiskidetasuna, eta Camek lorea ukatu izana, eta neska-mutil horiek denak, eta bere etxea, eroso askoa baina emaztea hil zenetik hain isila?  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 50. orr.

Pobre askoa izango nintzateke hori pentsatuko banu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 137. orr.

Handik gutxira hor ekarri zuen nire gaita hori, polit askoa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 9. orr.

Etxe handi askoa, zutabe zuri eta guzti...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 24. orr.

Gisa horretan, Virginako txalupa bat idoro zuten, otzan askoa, zeinaren kapitaina kuakero fede-kartsu bat baitzen, Knot izenekoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 146. orr.

Hiretzat erraz askoak izango dituk!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 48. orr.

8 argi asko

Bestelako komentariorik merezi ez duena, argi asko ulertzen baita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 41. orr.

Atzo bertan, Larraitzek Urkori honelaxe esan zion, argi asko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 120. orr.

Ezkondu eta eliz-sartzeko kontua aitatu zidatenean, argi asko esan nion entzun nahi izan zuen guztiari: "nahi ordurako ez naiz gizonarekin lo egiten jarri!".  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 79. orr.

Zure aldetik, noski, Ostolazak eta biok argi asko daukagu hitzartutakoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 121. orr.

Argi asko zegok ekuazioa.     «Kuskue tanden», 2004 - 124. orr.

Argiztatu beharrekoa zuzen-zuzen argiztatu beharrean, inguruko bazter denak argiztatzen dituzte, eta noski, argi asko alferrik galtzen da.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Mikel Alonsok argi asko dauka bere egitekoa futbolean jokatzea dela.  Berria - Kirola   2004-11-19

-Geroztik, jakin zenuen argi asko zer ikusten zenidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 38. orr.

Nathanielek berak argi asko ikusi ez zuen, bada, kalesako neska letra gorriko liburu huraxe irakurtzen ari zela?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.

Emazteari, betiere, jendeak argi asko esaten baitzion gozamen handia izan zela senarra ezagutzea eta dibertigarria irizten ziotela oso.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 140. orr.

Alabaina, letren sukaldari honek irudipena du Robert Blyk ez duela Peter Pan gogoan, zeren han argi asko esaten baitzaigu.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 114. orr.

9 asko aldiz

Telebixtak erakutsi du lehiaketa asko aldiz, zorigaitzez ez dugu jastatzen ahal izan bainan itxura ederreko janaria lantua zuen Hazpandar pareak.  Herria   2004-08-12

Asko aldiz, adiskidetasuna ahaidetasuna baino estimatuagoa zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 20. orr.

10 asko ere asko

Zer esanik asko ere asko dugu gai honetaz; baina ez da erraza zuei aditzera ematea, ulertzeko motel bihurtu zarete eta.  Elizen arteko biblia   Heb 5,11

11 asko eta asko

Italiartzat jo zuen, italiarrak ziren-eta hondartzetako biztanle asko eta asko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 121. orr.

Begira jarriz gero, 70 eta 80ko euskal erreferente kultural asko eta asko PEZ dira, alegia, politikoki ez zuzenak, gaur egungo irakurketa diakroniko batetik.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 17. orr.

Jendeak erabat utzi ditu paraje haiek - jarraitu zuen andreak hitz eta pitz -; nire ama ere han jaioa zen, baina Aizpurura jaitsi zen bizitzera, beste asko eta asko bezala.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 22. orr.

Faxismoaren urteetan, nobelagileak eta poetak hitz eskasian gelditu ziren, eskura hitz gutxi zituzten, asko eta asko debekaturik baitzeuden, eta hitzak erabiltzen segitu zuten bakanek kontu handiz aukeratuak zituzten artean ere erabilgai zegoen ondare urriaren izpietatik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 214. orr.

Zuk asko eta asko hezi eta ahulak indartu izan dituzu.  Elizen arteko biblia   Jb 4,3

1988tik gaur arte idatzitako poemak batu ditu, baina liburua ez da urte horietan idatzitako poema guztien bilduma, asko eta asko kanpoan geratu baitira.  Berria - Kultura   2006-01-05

Erran gabea arte hortan badela asko eta asko partida ongi jokaturik irabazteko.  Herria   2004-12-16

Hark egindako doinu ospetsuaren lehen notak entzun orduko, berriz, behazuna dariola geratuko lirateke asko eta asko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 134. orr.

Legegile jatorrak zein erraz eragotz lezakeen porrot errudun asko eta asko, eta zorigaitzak saihestu errugabe saiatuari!  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.

Hortakotz ditu asko eta asko bere saretan hartzen eta galtzen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 128. orr.

Hala, 1930eko hamarraldiko Latino Amerikako zor-tituluen baliogabetze masiboaren ondoren (europar titulu-jabe txiki asko eta asko kiebra jota utzi zituena), finantzaketa modu berri bat etorri zen 1970eko hamarraldian, hartzekodunentzat askoz seguruagoa zena: tasa indexatutako banku-kreditu sindikatuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

"Asko eta asko beraiek konbentzituta sartu ziren mobidan, eta kartzelan geratu ere bai urte askotarako.     «Bizia lo», 2003 - 108. orr.

"Andoni, gaur arratsaldean, hemen afaritara bildu garenetariko asko eta asko inguru honetan egin behar duten errausketa-plantaren aurkako manifestazioan izan gara.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 72. orr.

Eta asko eta asko kimatzen hasiak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 107. orr.

Ipuin asko eta asko honela amaitzen dira: "Eta bai istorio hau bai gainerakoak hain iruditu zitzaizkion liluragarriak, bere idazkarietako bati urrezko letraz idazteko agindu baitzion, eta bere altxorrean gordetzeko".  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 11. orr.

Gehienak dokumentaziorik gabeko pertsonak ziren, eta asko eta asko ziren artelanak eta balio handiko beste objektu batzuk eroan zituztenak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 217. orr.

Jende asko eta asko igarotzen zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 194. orr.

12 asko eta askotan

Eta orduantxe errepikatzen ziren trenen txistukada luzakor haiek; beti ez bada ere, asko eta askotan, nire ustez behintzat, ilunabarreko argitasunean hedatuak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 379. orr.

Eta halaxe baita gainera asko eta askotan, eta halaxe izateaz gainera, pedagogiaren alderditik ere gauza nola den adierazteko oso formula baliozkoa; haurrentzako pedagogia, eta geure buruarentzako pedagogia: geure buruari ikusarazteko bizimoduan aurrera egitea nola den jolasik, txirristalekurik eta kulunpiorik gabeko zigor isolamenduzko eta azkengabeko batera kondenatua izatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 157. orr.

Gainera kantua, asko eta askotan behintzat, elementu femininoaz lotuta dator  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 25. orr.

13 asko eta askotariko

Eta hemen ere badira iritzi asko eta askotarikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 259. orr.

Badituzte savantek beste trebetasun txikiago batzuk, asko eta askotarikoak, Down eta Tredgold medikuek, "adimen eskaseko"entzako instituzio batetik bestera ibiliak, sarritan deskribatu izan dituztenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 193. orr.

Kausak "asko eta askotarikoak» direla dio, baina elkarren artean harreman estua dutela askok  Berria - Gaiak   2004-07-10

Autore honen arabera, erretorika klasikoan, asko eta askotarikoak dira oroimenarekin loturiko alderdiak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 217. orr.

Hizkuntza baten gramatika sistema konplexua da, bere atalen artean lotura asko eta askotarikoak dituena.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 84. orr.

Arrazoia, hara: mutante asko eta askotarikoak pilatuak ziren berrogeita hamar urtean, eta haietariko zenbaitek argi eta garbi nahasten zuten animaliaren erabidea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 80. orr.

Hauts asko eta askotarikoak, mota askotxotakoak doaz atmosfera aldera: batzuk jarduera industrialekoak, besteok nekazaritza jardueratik doazenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 282. orr.

Mota bitxi asko eta askotarikoak daude.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 93. orr.

14 asko izan

Diru hura asko zen 1966. urteko Obaban.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.

-Asko da!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 89. orr.

Eta hori asko da, gehiegi da, Lezo, kantatzea debekatuta egon behar lukeen tokia da-eta Hugoren eskemetan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 26. orr.

15 asko jota

Argumentua ezagutu ondoren, Frantzian nekez argitaratuta egongo dela pentsatu dut; edizio klandestino batean, asko jota.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 173. orr.

Baina, asko jota, lau segundoko deserosotasuna izan zen, Dimas beste filigranaren bat kontatzen hasi zelako.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 198. orr.

Sugandila iheskorrak ziren, ordea, beste batzuk: harrapatu nahi zituenean, asko jota ere isatsa kentzea baino ez zuen lortzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 43. orr.

Bizpahiru orduz egiten dut lo, asko jota; gero amets batek - ez - eldarnio batek harrapatzen nau.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 308. orr.

Kontratu guztiek kaleratzea bidegabearen truke jasoko duten kalte-ordaina 33 egunekoa izango da lan egindako urte bakoitzeko, eta 24 hilabetez asko jota.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

Asko jota, bihotz bat.  Berria - Kultura   2004-01-20

Dozena bat agian, hogei bat asko jota.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 11. orr.

Zapateroren gobernua paritarioa da, baina begiratzen duzu eta emakumezko gehienek, asko jota, ume bat dute, edo ezkongabeak dira... errealitate hori hor dago.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 54. orr.

Nazka-nazka eginda nengoen errealitatea, baita gertukoena ere, geure ondo-ondokoa, geure-geurea, beti zeharka jasotzeaz, testu eta irudien bidez, edo inoren ahozko lekukotasun zuzenaren bidez asko jota.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 42. orr.

Zenbatetan ez ote dugu salatu hemen jaso eta hemendik bidaltzen ditugun euskarazko eskutitzak atzerapen handiarekin iristen zirela - hogei egun, hilabete -, erdarazkoek, aldiz, asko jota astebete behar izaten zutenean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 113. orr.

Bitarte horretan, asko jota, agurren bat urrunetik edo begiratu gurutzatu batzuk, keinatze eta guzti akaso.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 143. orr.

New Yorkeko erietxeetan, ordea, 62.800 ohe daude soilik, eta, asko jota, 12.000 libratuko lirateke.  Berria - Gaiak   2006-02-25

Martxoaren lehenetik argindarra egunero asko jota bi orduz izaten da.  Berria - Mundua   2004-06-02

Leon zure gelatik irten orduko, leihotik ortziari so geratu zintzaizkion berriz eta, asko jota, ordu erdi baino lehen gainean egongo zela ekaitza, horixe erabaki zenuen.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 22. orr.

Edo, asko jota, gizalaba hilekoarekin dagoenean egitekoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 152. orr.

-Erlijioso, asko jota; erlijioso.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 17. orr.

Hilabete batzuk asko jota...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 175. orr.

Asko jota, atxiloketen kontrako manifestaldiren batera joango duk, baina hire izenik ez duk inon agertuko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 252. orr.

16 asko moduzko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Baina, ezetz gutxi batzuek besterik gogoratu oraingo euri jasez, uda asko moduzkoa egiten badu eta pantanoak erdi husten hasten badira? Konturatu al zarete, azken urteetan, nekazari nahiz abeltzainek lehorterik ez duten arren, pantanoak erditik behera hasiz gero lehortea dagoela jakinarazten digutela? Kaletarren lehortea esan beharko litzaioke baina, denona bihurtzen digute.  ETC-prentsa   Argia, 2009-02-22

Baziran buru gañetik lurrerañoko jantziak txano ta guzti, eta baziran jantziaren bearrez zarpallez josiak, galtza putzak; baziran buru-jirako zapi zuriekin, buruko gorriak zituztenak eta gabe zebiltzanak, eta asko moduzko burukoekin zijoazenak.  ETC-prentsa   Berria, 2014-01-31

Ez asko moduzko maitasun beraxka, biguinkeriazkoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hamaika euskal literato eta Jainkoa, Sebastian Gartzia Trujillo, EHU/UPV, 2016

17 askoz

Har ditzagun, konparazio batera, beste sei izen, Joxemielen batela baino askoz indartsuagoko ontzi batek ekarriak: Up, Down, Top, Bottom, Strange eta Charm.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.

Kaleetan ez ziren ikusten aurreko urteko nire azken bisitan baino askoz auto gehiago.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 72. orr.

Ranchin eta Kalkutan Ahmedabaden baino askoz gaizkiago ibili nintzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 16. orr.

Jacques Kohnek denbora luzea eman zuen, normalean behar izaten dena baino askoz luzeagoa, telefono deia egiteko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 63. orr.

Ez, ez zegoen eroturik, hori baino askoz konplexuago, askoz makurragoa zen kontua.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 155. orr.

Askoz erosoagoa izango zen denentzat lantegiko jangelan bazkaltzea; garestitxoa, ordea, familia batentzat.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 45. orr.

Hegaztiak, ardiak edo katuak bezala, baina askoz denbora luzeagoan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.

Bestela, gizakiak erredimitzeko lurrera etorri eta gurutzean hil ordez, ez al zitzaidan askoz errazagoa izango besterik gabe horiek suntsitzea?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 108. orr.

Aitak alde eginda, Jennyk baino askoz bihotzondoko handiagoa izan zuen bere ahizpa gazteak, Jessenyk.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 67. orr.

Robert Scholesen esanetan, hirurogeita hamar urtetik gora dira kritikak Joyceren artea zehatz-mehatz aztertzen duela, baina Dublindarrak lanaren inguruan egin diren garrantzizko kritika-lan gehienak askoz geroagokoak dira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 8. orr.

Orain daudenak baino askoz indartsuagoak izango dira.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 22. orr.

Hargatik, ez dut erraten gertatu ez zenik: genetika, jende izpiritua baino askoz irekiago baita, beharrik!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 19. orr.

Hau da, nahasketa eta moldaketak askoz errazago egin litezke zakur jendearekin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 11. orr.

Horregatik, gauza batzuk askoz hipotetikoago azaltzen dira beste batzuk baino.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 17. orr.

Aintzirari Küp deritza, antz handiagoa duelako putzu batena aintzira batena baino, sakona baita eta ez larrain bat baino askoz handiagoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 15. orr.

Ez dira horiek beren benetako izenak, askoz arruntagoak baizik, baina ez dira emakume arruntak, musikariak dira, jaun noble eta txit prestuen maitaleak ere bai.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 132. orr.

18 askoz ere

Askoz ere errazago egiten duk bertsotan horrela!  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 44. orr.

Baina halako batean, poz haren guztiaren erdian, Billek Jerryri begiratu eta zenbatez zaharragoa ematen zuen Jerryk pentsatu zuen, hogeita bi urte baino askoz ere gehiago.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 70. orr.

Denek dakite, oso argi ez bada ere, gure begia gauzen argitasuna eta kolorea ikusteko prestaturik dagoela; baina askoz ere gutxiagok dakite gauza horien espaziozko mugak, haien ertzak ere atzemateko prestaturik dagoela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.

Gauza jakina da -zioen marmarka senarrak- sexu-ekintzak askoz ere atsegin handiagoa ematen diola emakumeari gizonari baino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 18. orr.

Horregatik da askoz ere errazagoa gezurra esatea gizon baten hitzei buruz, ekintzei buruz baino; izan ere, azken hauetan, zenbat eta frogatzeko gauza gehiago ekarri, orduan eta bitarteko gehiago ematen zaio epaituari bere burua zuritzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 49. orr.

Adimena edo gogoa begiak edo ikusmen arrunta baino askoz ere nobleagoa dela badaki, eta adimenaren bidez, Jaungoikoak lagunduta, giza adimena Jaungoikorantz abiatzen dela, egiazko errealitateen, hau da, Platonen ideien bidetik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 16. orr.

Mugimendu gutxiko aireportua da Caselle, Torino bezalako hiri bati legokiokeena baino askoz ere txikiagoa: kilometro gutxitara dago Milango Malpensa, eta hark betetzen omen ditu torinotarren premia gehienak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.

Nini guztiz mindu zen, eta ohar batzuk egin zituen, erdi begirunez erdi mingaiztuta, askoz ere hitz gogorragoetarako sarrera besterik ez zirenak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 28. orr.

Esan beharra dago beste sexu-jarduera batzuk askoz ere maizago agertzen direla haren obretan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.

Eta ilea... askoz ere dotoreago egongo zinen ile motzarekin.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 33. orr.

Kanta ingeles berriek askoz ere gehiago txoratzen zuten.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 44. orr.

Lopeztarrak askoz ere dotoreagoak, finagoak eta modernoagoak ziren gu baino.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 22. orr.

Erantzunak ez zuen Joakin askoz ere lasaiago utzi, baina ostikadarik ez hartzeko aukerak handiagoak zirela iruditu zitzaion.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 56. orr.

Eta neskarekin batera sartutako usain-nahaspilak askoz ere gauza gehiago esan zizkion, burua lehertzeraino ia; haien oroitzapen hutsak min ematen zion.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 21. orr.

Héraclius doktorea arratsean etxeratzen zenean etxetik irtendakoan baino askoz ere gizenago itzuli ohi zen ia beti.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.

19 askoz ere hobe

Uste dut askoz ere hobe izango duzula niregandik jakiten baduzu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 190. orr.

Askoz ere hobe sentituko nintzen hemen zaindaritzan egotera beharturik ez bageunde.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 39. orr.

Zure egoera ona zen, oraingoa baino askoz ere hobea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 539. orr.

Aldarte askoz ere hobe batez zegoen aita.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 42. orr.

20 askoz ere hobeki

Askoz ere hobeki prestatuak daudela.  Berria - Kultura   2006-04-22

Jendeak "pneumatiko" hitz landu eta dotorea, eta ez "neumatiko" herriko hitz kaxkarra, erabil dezan, azken honek, aurrekoak ez bezala, euskararen fonetika legeak askoz ere hobeki betetzen baldin baditu ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 47. orr.

21 askoz ere hobeto

Askoz ere hobeto sentitzen zen Jerry animatzen ari zela ikusita.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 72. orr.

Jar gaitezen eroso, horrela askoz ere hobeto mintzatuko gara.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 85. orr.

Ziur naiz askoz ere hobeto pasatuko zenukeela beste milaka milioi lekutan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 32. orr.

Ondo asko ezagutzen haut, herorrek heure burua baino askoz ere hobeto.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 329. orr.

Etorri nahi ez badute, askoz ere hobeto.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 75. orr.

-Eta bi aldatzea balego, askoz ere hobeto.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 179. orr.

Askoz ere gehiagotan eta askoz ere hobeto.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.

· Azterketa horrek diraueino txindurri edo beste xomorroren bat azaltzen bada, askozaz ere hobeto.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

22 askoz gehiago (560 esaldi, 127 liburu eta 268 artikulutan; ETCn 6.294 agerraldi) ik beherago 12.

Osagai horiek eta askoz gehiago ditu gaurkoak.  Berria - Harian   2005-06-05

Askoz gehiago luzatu gabe abiatu ginen gure burdina puska hondatu hartara.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 225. orr.

Mundu honetan askoz gehiago jasoko du, eta datorren munduan betiko bizia.  Elizen arteko biblia   Lk 18,30

Unibertsitatea ikastola baino askoz serioagoa dela eta, beraz, askoz gehiago aspertu beharra dagoela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 156. orr.

Zainzurien buruak % 50 proteina dauka, xerrak baino askoz gehiago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 203. orr.

716 mendizale orotara, jaz baino askoz gehiago beraz.  Herria   2003-06-05

Diru pixar bat neukan aurreztuta -mila duro edo, ez askoz gehiago- eta huraxe inbertitu nuen neure alfabetatzean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 80. orr.

-Zuk askoz gehiago dezakezu, Joantxo, joan den ikasturteko koadernoetan ikusi dudana baino -jarraitu zuen berean Adelak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 28. orr.

Gizakiak ez du behar litro erdi bat ur baino askoz gehiagorik egunean."Arte plastikoak" esapideak ez du, beraz, oso zabaldua egonagatik ere, lehen "irudiaren artea" esanez adierazten zena baino askoz gehiagorik adierazten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 199. orr.

Jesusen mezua entzutean, askoz gehiagok sinetsi zuten.  Elizen arteko biblia   Jn 4,41

Askoren zoritxarra beste askoz gehiagoren kontsolagarri ez al da?  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 18. orr.

Azken aldi honetan nik baino askoz gehiagotan ikusten duzu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 9. orr.

23 askoz hobe izond

Eta orgasmo askoz hobeak ere izan nituen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.

· "Hara", esango dio, "askoz itxura hobea duzu".  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 39. orr.

-Eskerrik asko -esan zion Joxe Marik petrikiloari, askoz itxura hobearekin-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 14. orr.

Jesusen jaitsierakoa baino askoz lezio hobea izaten zen hura.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 301. orr.

· adlag -Bai, zuk segi zeurean -esan zion Ronek-, askoz hobe guretzat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 150. orr.

Tira, adiskidea, askoz hobe huke hau guztia argituko bahu behingoz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 30. orr.

Askoz hobe duzu hitzik ez ematea, emaniko hitza ez betetzea baino.  Elizen arteko biblia   Koh 5,4

Hipotesien eremu zingiratsuan ibiltzea baino askoz hobe da isilik egotea.  Berria - Kirola   2004-10-21

Calo hizkuntzak baino askoz hobe gorde ditu erromantxeraren erroak eta gramatika.  Berria - Harian   2005-11-17

24 askoz hobeki

Gaur egun askoz hobeki dakigu hori.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 241. orr.

-Askoz hobeki egoten da hemen -esan nion.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 150. orr.

Ez zuen gaizki egin emakumeak, ez; baina askoz hobeki ere egin zezakeen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 255. orr.

Askoz hobeki sentitzen nintzen Bergermanen bulegotik ateratakoan baino.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 71. orr.

25 askoz hobeto

-Horrela nahi baduzue askoz hobeto niretzat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 19. orr.

Ez, Humphries jauna, askoz hobeto komuneko paperean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 132. orr.

Beharbada askoz hobeto biziko zen berriro sekula ikusten ez baninduen...  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 305. orr.

Bigarren dzangada askoz hobeto sartu zitzaion.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 152. orr.

Ez nuen ospitalera igo, etxean askoz hobeto zainduko nuelakoan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 263. orr.

-Gerra aurrekoak baino askoz hobeto bizi dira halan be.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 70. orr.

Tomek bazekien askoz hobeto egongo zela Harryrentzat lanean, baina [...].  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 40. orr.

Egia esateko, askoz hobeto gaude hori gabe -Ginnyri ezpainak dar-dar egin zion-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 126. orr.

Askoz hobeto zegoen osasunez.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 39. orr.

Guztia uste baino askoz hobeto joan zela esan zidan, hasteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 210. orr.

-Askoz hobeto, jauna.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 109. orr.

26 denbora askoan

Gorpua aurkitu zen unean, ez zen pentsatu hiltzailea gai izango zenik, ez denbora askoan behintzat, berehala abian jarri zen ikerketari itzuri egiteko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 132. orr.

Nik hura denbora askoan ezin izan nuen ulertu; Nunuk, ordea, irribarre egin eta isildu egiten zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 44. orr.

Gelditu egin zen, ordea, pauso batzuk eman ondoren, eta aurreneko aldiz denbora askoan, aurreneko aldiz heriotza eman nahi izan ziotenetik, ireki egin zitzaizkion belarriak, eta hego haizeak basoko hostailari ateratzen zion soinua entzun zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Denbora askoan kontrazepzioa emakumeen esku utzi dute gizonek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 89. orr.

Amiantoa denbora askoan arnasteak asbestosia, mesotelioma eta biriketako minbizia eragiten ditu, besteak beste.  Berria - Ekonomia   2004-09-12

Bueno, gizona zeharo jota egon zen denbora askoan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 161. orr.

Zure begietan irakurri nuen minak zulatuko dit arima denbora askoan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 49. orr.

27 deus askorik

Deus askorik ez baita izan ere, erraldoi-koxkor bat hiltzea, zein-eta harroa den; hara, ordu askorik ez da berarekin egona naizela aurrez aurre, eta... isildu nadin...  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 80. orr.

Ez neukan haren alde deus askorik egiterik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 61. orr.

Sarri eskolara joan ez eta bizitza guztirako deus askorik ikasi gabe gelditzen dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 74. orr.

Eta aurkitu zituen argibideek ez zuten argitik deus askorik, eta terminologia arrotza ilustratzeko azaltzen ziren argazkiak ere ez zitzaizkion batere baliagarriak iruditu.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 51. orr.

Ez, beharbada, maila kontziente batean, baina bai erreflexu baldintzatu gisa, idazmahai eskas batek deus askorik ez den erabiltzaile bat salatzen du erremediorik gabe; eta, zer esanik ez, lantoki batean hasi eta handik zortzi-.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 258. orr.

28 ederki asko adkor ederki.

Mendizabalek ederki asko laburbiltzen du kooperatiben gidaritzaren inguruan sortzen den egungo erronka eta kontraesana.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 186. orr.

Ederki asko dakizue hobe dela borrokarik gabe lortzen den bakea odol asko isuriz lortzen dena baino.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 239. orr.

Ederki asko nekien ez zuela axola biotatik zeinek heltzen zion uztaiari; hortaz, nire lekua utzi nion eta txopara joan nintzen, upelera.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 73. orr.

Ezin gaituzte part botata utzi, konpromisoak dauzkate gurekin, ederki asko aberastu dira gure kontura.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Ederki asko eusten zion bere betiko izaerari, xehetasunetan ere zehatz-mehatz izan beharraren maniari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 201. orr.

29 eltze askotako burruntzali (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Eltze askotako burruntzalia izan da Mixel.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-11-16

Horrekin batera etorri ziren euskalgintza eta kultura, historia, politika... eltze askotako burruntzali zaitugu... ETC-prentsa   Argia, 2004-07-18

30 erraz asko

ELAk salatu du Basauriko alkate Rafael Ibarguenen «autoritarismoak» eta enpresaren «setakeriak» luzatu dutela lan gatazka: «Erraz asko onar zitzaketen langileen eskariak, baina hitzarmena eragotzi dute behin eta berriro».  Berria - Ekonomia   2004-04-07

Jakin zuen Almak ganbaratik erraz asko ikus zitekeela Westerborkeko patioa, bertara ekarritako presoak zenbatzeko biltzen zituzten uneetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.

Iniziatiba handikoak eta ausartak, erraz asko jo izan dutenak munduan zehar enpresa berriak martxan jartzera.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 175. orr.

Erraz asko egingo zuen gainera: Vilmak postariaren eskuetatik jasotzen zituen beti eskutitzak, eta jakin-min bereziz aritzen zen haietan kuxkuxean; posta-kutxako giltza ere berak gordetzen zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 119. orr.

Gaur egun, erraz asko arbuiatzen da Marxen obra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 51. orr.

Nekez sinistuko dugu egia neska itsusi baten ahotik, eta erraz asko irentsiko edozer asmakeria neska eder batek esan badu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 132. orr.

Euskaldunek Zelatunen erraz asko irabazi zuten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 106. orr.

Teknologia berri horrek akatsik bako kopiak egiteko aukera eskaintzen du, erraz asko gainera.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Bizia osperik gabe kentzen baitzuen horrek erraz asko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.

Gehienez ere, esan behar zenien ume bati izen xelebrea ipiniz gero, handiak direnean arazoak eduki ditzakeela erraz asko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 53. orr.

31 eskerrik asko (ETCn 6.911 agerraldi)

-Eskerrik asko -xuxurlatu nuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.

-Eskerrik asko, Diego.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 273. orr.

-Eskerrik asko, Oute, estimatzen diat.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 33. orr.

-Eskerrik asko -esan dugu hirurok. -Bai, eskerrik asko... Zer zen hori?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 53. orr.

-Ez, ez, eskerrik asko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 184. orr.

Ze ondo, eskerrik asko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 21. orr.

Eskerrik asko, Jauna, eskerrik asko.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 17. orr.

-Eskerrik asko, eskerrik asko, semetxo -esan zuen gotzainak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 209. orr.

-Ez, eskerrik asko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 9. orr.

-Moldatzen naiz bakarrik, eskerrik asko.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 84. orr.

-Eskerrik asko, andrea -esan zuen ahoa beterik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 102. orr.

Eskerrik asko, Cienfuegos, baina nik ez dut gura inork libra nazan hil behar honetatik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 152. orr.

-Primeran, eskerrik asko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 251. orr.

-Ez, andrea, eskerrik asko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 155. orr.

-Ondo nago, eskerrik asko -esan zion-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 50. orr.

-Oso ondo, eskerrik asko -erantzun zion Harryk, egindako erosketa guztiekin bera, Ron eta Hermione inguratu zitzaizkionean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 54. orr.

-Katilukada bat te, besterik ez, eskerrik asko -erantzun zuen Williams andreak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 32. orr.

Eskerrik asko, bihotzez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 97. orr.

-Lanorduetan ez, baina eskerrik asko hala ere.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 187. orr.

Eskerrik asko afari eta ikuskizunagatik, Congo.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 436. orr.

-Gabon ba, izeba Kate, eta eskerrik asko gau atsegin honengatik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 316. orr.

-Tira, agur eta eskerrik asko bisitarengatik -esan zuen lehor emakumeak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 87. orr.

Eskerrik asko etortzeagatik!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 51. orr.

Eskerrik asko, eskerrik asko nire eginbeharra horrenbeste erraztearren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 253. orr.

· Txibista deigarri batez hornitutako fardela eman zion eta “eskerrik asko” lotsatu batekin batera jaso zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 131. orr.

32 gutxi-asko1 (izenondo baten ezkerrean)

Alde batetik, grina gutxi-asko tristeak (pasiboak) zeuden, gutxi-asko bozkariotsuak (aktiboak).  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 18. orr.

Eboluzioak, horrenbestez, honelako itxura zuen: prozesu gutxi-asko lineal eta jarraitu bat, proteinen zer-nolakoa aldarazten zuten mutazioen ondoriozkoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.

Gauza horien gainazalak egitura fin bat du, gutxi-asko erregularra izan daitekeena. argitasunaren edo koloreen aldakuntza gutxi-asko jarraituak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.

33 gutxi-asko2 adlag

Begiak etengabe ari zaizkigu gutxi-asko mugitzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.

Zapatariak adierazi egin zion zein ibilbide egin zuen hildakoaren etxera iristeko, non estali zizkioten begiak, eta gutxi-asko nondik nora eraman zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 104. orr.

Esperimentu guztiak bat datoz, gutxi-asko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 59. orr.

Eta hori bera egin zuela beste haurrekin ere, gutxi-asko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 156. orr.

Gainditu daitekeen? Nik uste, gutxi-asko, guztioi uzten digula aztarnaren bat.  Berria - Harian   2005-08-18

Besteek, gutxi-asko, paso egiten zuten.     «Kuskue tanden», 2004 - 71. orr.

Aitonak, osabak, aita, gutxi asko, denak basoan ikazkin arituak izaki.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 58. orr.

Asmatuko nuke gutxi-asko zertaz ari diren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 55. orr.

Aldez aurretik gutxi-asko sinbolizaturik dauden eskemak erabiliz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 87. orr.

34 gutxi-asko3 (bestelakoetan)

Irudiak badu forma bat, gutxi-asko objektu bati dagokion ezaugarri bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 68. orr.

Gutxi-asko dozena pare bat gutun-orri ziren.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 8. orr.

35 gutxi edo asko

Ez da beraz, nire bertze abenturetan bezala, errendatze gutxi edo asko abantailatsu soil bat, profitatzen errazagoa izaten dena nor bere buruaz harrotzeko baliagarria den baino; erabateko garaipena da, gudaldi lazgarri batez erdietsia, eta guda lan jakintsuz deliberatua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 406. orr.

Gaur egunean, gutxi edo asko, edozein poetak, edozein narratzailek, dauka oinarrizkoena: ofizioa eta hizkuntzaren ezaguera.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 40. orr.

Parrean ez denean, norbera gutxi edo asko galtzen -itxuraz edo nolabaiteko ustez, behintzat- geratzen bada zerbait/norbait maitatzean, sor dakizkioke problemak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 60. orr.

Baina horrez gain, badaude zenbait ezaugarri gutxi edo asko, bakarrik Araban dokumentatzen direnak.  Berria - Kultura   2004-02-19

Gutxi edo asko, presakako gaur egungo bizitza modernoa jasaten dute, eta eguneko ordurik gehienak harturik dituzte.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 147. orr.

Eta bidaiari guztiek, fedea zeinahi zutela ere, nonahikoak zirela ere, diru pixka bat uzten zuten, gutxi edo asko, haritzaren pean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 68. orr.

36 inor asko

Arcelorrez jabetzeko egindako erosketa eskaintza oldarkorrak aurrera egin dezan ahal bezainbeste babes lortu nahi du, baina oraingoz ez du inor asko konbentzitu.  Berria - Ekonomia   2006-02-01

-Inor askorik gabe.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 26. orr.

Duela hamabost bat urte Bob Geldof kantariak Etiopiako lehortean jasotako irudiek gaur ez lukete inor asko asaldatuko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 305. orr.

Ez dabil inor asko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 240. orr.

Azken urteotan euskal ziklismoaren zutabe izan diren txirrindulariak badoaz pixkanaka-pixkanaka, denboraren kolpeak eta nekearen ajeak daramatza, eta atzetik, bultzaka ez da inor askorik sumatzen.  Berria - Kirola   2004-10-21

37 lasai asko oso lasai.

Mister Lewin, gizon-puska hura, lo zegoen lasai asko, irribarrez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 139. orr.

-Begiratu egin behar, erosi baino lehen -erantzun zion lasai asko Normandiar ederrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 180. orr.

-Jakina -ihardetsi zuen Charliek, lasai asko, gezurretan-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 108. orr.

Ez nituen jadanik ikusten emakumeak, kizkurgailuak buruan, lasai asko paseatzen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 124. orr.

Lasai asko bizi ginen, hainbestean gure zekenkeria burges txikian hondoratuta.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 10. orr.

Okilak, ordea, lasai asko jarraitzen zuen belar artean mokoka, zomorroren baten peskizan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 103. orr.

Horra hor gaiztoak: lasai asko beti, ondasunak pilatzen.  Elizen arteko biblia   Sal 73,12

38 laster asko

Laster asko lotu nituen etxe dorreduna eta hango oihuen doinu atzerritarra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 93. orr.

Laster asko okertu dira agindu nien bidetik.  Elizen arteko biblia   Ir 32,8

Edonor atxilo eramaten zuten laster asko, susmo hutsarekin sarri, eta egurra ematen zioten, nola gainera, eta urtetarako espetxeratu gero, legez kanpoko alderdi politiko batean zebilelako, besterik gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.

Eskola gabe eta entenditzeko moduan jardutera derrigortu ezkero, mutu lirateke laster asko bere ustetako jakintsu informatu asko eta asko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 226. orr.

39 ondo asko (135 agerraldi, 44 liburu eta 19 artikulutan) oso ondo. ik ongi 8.

Ondo asko zekien saltsa gaizto batean ari zela nahasten, baina indarren batek bultzatzen zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 197. orr.

Bai bainekien, ondo asko gainera, galduak ginela, baita itsasontzi hamar aldiz handiago batean egon bagina ere.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 69. orr.

Atentatu haietako asko suizidatzat jo daitezke, egileek ondo asko baitzekiten berehala atxilotu eta hil egingo zituztela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Ondo asko ezagutzen haut!, zital hutsa haiz, ez didak haiengatik askorik ordainduko!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 121. orr.

Hitz batez, historiak ondo asko irakasten digu lege penalek inoiz ez dutela suntsipena beste ondoriorik izan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 150. orr.

Ondo asko konturatzen nintzen autozentsura garbia zela hura, baina, jaten ematen dizun eskuari ez omen zaio kosk egiten eta...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 94. orr.

Argitu beharrean, ordea, gauzak nahasten ari ginen eta gure zenbait hanka-sartze ondo asko haizatu zituen prentsak, gu lotsagarri utziz, haizatzeko modukoak izan baitziren izan ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 18. orr.

Gudua laburra bezain arrantza ona egin zuten gure mutilek: zortzi euskal nazionalista, Españari zioten gorrotoan nabarmendu direnak eta hamaika mendigoitzale ondo asko armatuak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 134. orr.

40 ongi asko (43 agerraldi, 22 liburu eta 4 artikulutan) ondo asko, oso ongi. ik ondo1 8.

Baina hori zen egia, eta ongi asko zeukan gogoan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 38. orr.

Ongi asko dakizu besteak baino hobea naizela, beste askok batera baino hamar bider diru gehiago irabazten dudala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 328. orr.

Ongi asko jakin beharko nuke, ordea, Annyk ez duela inoiz ere onartuko nire aurrean zahartzea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 176. orr.

Ongi asko ezagutzen duzu herrialdearen historia.  Berria - Mundua   2004-02-27

Musulmanak etorri zirenean, eta Eudonek laguntza eskatu, Charles Martelek ongi asko aprobetxatu zuen abagunea...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 86. orr.

41 pozik asko oso pozik.

Pozik asko emango niokeen su!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 91. orr.

Pozik asko jango zukeen aberatsaren mahaitik lurrera botatzen zutena.  Elizen arteko biblia   Lk 16,21

Ziur nago pozik asko emango dizutela argibide gehiago.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 146. orr.

Etxekoandreak olio frijituaren usaina zuen, eta telebista batean pozik asko lana egingo zukeen neska baten izeba zen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

San Franciscora ere joan gara Sarasua, Egaña eta hirurok, pozik asko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 181. orr.

Santxo [...] ez zegoela ikusiz, halako manta-joko harena esan zien; bai pozik asko entzun ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 75. orr.

42 seguru asko (548 agerraldi, 94 liburu eta 73 artikulutan) adlag aukera gehienen arabera.

Seguru asko ez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 39. orr.

Seguru asko -halaxe pentsatu zuten-, lo zeuden andreak eta haurrak bakean utziko zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 59. orr.

Seguru asko izen-aldaketa transkripzio-errua da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1139. orr.

Baina seguru asko, halaxe uste zuten denek, haien grebak, haien sakrifizioak, irabazia zuen saria ordurako.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 228. orr.

Inpresioarengatik seguru asko, pixa egin duzu galtzetan, eta agerian gelditu zaizu marka.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 121. orr.

Ordubete lehenagoko deia ere haiena izango zen seguru asko, baina nik artean ezin atenditu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 93. orr.

Handiagoak ere esango zizkion, seguru asko, emakumeak bere pistola eskuan zuela isilik jarraitzen zuen bitartean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 38. orr.

Letretakoa monsieur Nestor izango zela seguru asko, ordu arte frantsesa eman ziguna.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 132. orr.

Ritaren lagunen bat izango zen, seguru asko, hura zeramana.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 108. orr.

Costaren mehatxuagatik ez balitz, seguru asko ez zitzaidan inoiz burura etorriko harresiaren trazatua errepasatzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 93. orr.

Baina zergatik eskaini diot hainbesterainoko arreta seguru asko interes handirik ez duen Tortoren eta Agustin izeneko agure armairutxoaren arteko solasari?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 261. orr.

Apal txiki batzuk besterik ez; aspaldiko artxiboren baten hondakinak, seguru asko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 21. orr.

-Dirudunen bat, seguru asko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 144. orr.

Sukaldean egongo dira seguru asko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 107. orr.

Ez da esku horren laztana nahi izango duen inor seguru asko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 49. orr.

43 seguru askorik seguru asko.

Hainbat artikulu idatzi eta argitaratu nituen, gainera, tarte horretan, orain seguru askorik -ez naiz, egia esan, bilatzen saiatu ere egin baina- inongo hemerotekatan ezin aurkitu ahal izango liratekeenak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 155. orr.

Ohikoena eta errazena egin nuen horretan ere seguru askorik, egokitzen zitzaidana.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 25. orr.

Betiko seguru askorik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 52. orr.

44 urte askotarako (orobat urte askotako) urtebetetze eta kidekoetarako formula.

Wilmarth andereñoak, haiek ezagutu izanaz kontent, urte askotarako esan zien bozkarioz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 208. orr.

Jakinarazia da bozkatzeko baimena ukan dezakela bakarrik 2003ko urte saria ordaindua duenak.  Herria   2003-11-27

Barkatu, oraindik ez dut nire burua aurkeztu: Asier Urbieta, urte askotarako -begi bat kliskatuz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 127. orr.

-Zorionak berriro, eta urte askotarako!«Bejondeizula eta urte askotarako, Esteban!», kantatu zioten.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 66. orr.

45 ziur asko (283 agerraldi, 42 liburu eta 38 artikulutan) adlag aukera gehienen arabera. ik seguru 15.

Ziur asko sekulan egin dudan jokaldirik bizkorrena izango da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 215. orr.

Ziur asko deialdia otsailean egingo dute.  Berria - Kultura   2006-01-21

Ziur asko halakoxea naiz orain ere.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 122. orr.

Bai, ziur asko bai, maite nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 324. orr.

-Ziur asko, Juanin, ziur asko; ilunenak, izan ere, ohartu ere egiten ez garen horiek dira.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 143. orr.

Baina ziur asko ez zen ausartu hartara.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 49. orr.

Beno, ziur asko nekatuta, erreta nengoen uneren batean esango nuen hori.  Berria - Kirola   2004-02-18

Pentsatzen jarrita, ziur asko ez zen oso ohikoa izango Magiako ministroa bera adin txikikoen magia-kontuetan sartzea ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 42. orr.

Hiltzailea, Alejandro Claret Martorell, kazetaritza ikasle bat da, ziur asko ideia erradikalak dituena, hogeita hamar bat urtekoa.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 65. orr.

Gaztelaniaz esan zuen, ziur asko zaila egiten zitzaiolako ideia euskaraz adieraztea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 119. orr.

Antzinako zentzumenetan, usaimena izango zen ziur asko eboluzioaren eszenara agertzen lehena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 134. orr.

Hain okertuta zegoen, esan baitzitekeen magiaz bakarrik zegoela zutik (eta, ziur asko, hala egongo zela pentsatu zuen Harryk).  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.

Gauzak zeuden bezala, ziur asko gosez hilko zen han bertan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 25. orr.

Nik hamazazpi urte izaterako, gerra amaitua izango zen nolanahi ere, ziur asko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 99. orr.

Begirada bat bota zioten elkarri: Ruche jaunak aintzat hartuko zuen, ziur asko!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 33 aldiz agertzen direnak)

aldaketa asko (81); arazo asko (89); argi asko (53); arrazoi asko (48); asko aldatu (186); asko ari (99); asko atera (39); asko aurreratu (38); asko balio (47); asko behar (124); asko beharko (33); asko bezala (97); asko bildu (71); asko bizi (49); asko da (74); asko dago (351); asko dago egiteko (34); asko ditu (146); asko ditugu (34); asko dituzte (40); asko du (70); asko dugu (49); asko dute (39); asko egin (551); asko egin behar (68); asko egon (59); asko eman (207); asko erabiltzen (40); asko eragin (33); asko esan (98); asko esaten (51); asko eskatzen (37); asko estimatzen (41); asko eta asko (490); asko etorri (52); asko ez (315); asko ez dela (34); asko ez dira (39); asko ezagutu (36); asko ezagutzen (70); asko falta (113); asko galdu (112); asko galtzen (41); asko gertatu (37); asko gustatu (106); asko gustatzen (201); asko harritu (35); asko hartu (44); asko hazi (33); asko hil (70); asko hitz egin (72); asko hobetu (105); asko ibili (40); asko ibiltzen (37); asko idatzi (45); asko igaro (43); asko ikasi (118); asko ikasten (39); asko ikusi (80); asko irabazi (39); asko irakurri (39); asko iraun (33); asko izan (433); asko jaso (57); asko joan (33); asko jokatu (58); asko jota (114); asko kostatu (63); asko lagundu (108); asko laguntzen du (37); asko maite (138); asko pasatu (59); asko pentsatu (35); asko pozten (47); asko poztu (67); asko sartu (51); asko sartzen (34); asko sortu (52); asko sufritu (100); asko utzi (40); asko zabaldu (41); asko zegoen (77); asko zekien (33); asko zeuden (55); asko ziren (60); asko zituen (54); asko zor (38); aukera asko (137); azkar asko (53); berri asko (46); bertze asko (42); beste asko (378); beste asko bezala (38); beste gauza asko (69); buelta asko (34); denbora asko (347); diru asko (211); duela urte asko (33); ederki asko (114); egiteko asko (42); egun asko (69); emakume asko (78); erraz asko (41); eskerrik asko (660); ez asko (70); ez da asko (54); ez dira asko (45); ez du asko (37); ez zuen asko (49); gai asko (38); galdera asko (62); garbi asko (42); gauza asko (862); gauza asko egin (43); gauzak asko aldatu (37); gazte asko (72); gizon asko (43); gol asko (48); gutxi asko (122); haietako asko (81); herritar asko (69); hitz asko (37); hori asko (60); horietako asko (185); horrek asko (123); huts asko (37); jende asko (623); jokalari asko (73); kontu asko (49); lagun asko (77); lan asko (261); lan asko egin (74); lasai asko (146); laster asko (36); liburu asko (61); modu asko (46); mota asko (60); obra asko (40); on asko (62); ondo asko (135); ongi asko (43); oraindik asko (79); ordu asko (84); partida asko (63); puntu asko (44); seguru asko (549); talde asko (61); ur asko (33); urte asko (459); zalantza asko (66); ziur asko (284)

denbora askoan (65); urte askoan (169)

askok bezala (79); askok egin (50); askok ere (89); askok eta askok (116); askok ez (253); askok ez dute (80); askok ezin (39); askok uste (68); beste askok (208); diote askok (39); emakume askok (72); eta beste askok (52); gazte askok (48); herritar askok (75); horietako askok (57); jende askok (305); jokalari askok (33); talde askok (41); zale askok (37)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus