Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

askatu, aska(tu), askatzen (ETCn 40.434 agerraldi) 1 da/du ad loturik edo nolabait itsatsirik dagoenak egoera hori utzi, edo halakoari utzarazi; askatasuna eman. ik jaregin.

Lola erraz askatu da, baina gizona ostikoz jotzeko egin duen saioak ez du arrakastarik izan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 23. orr.

Cyrus bankuaren bizkarrari sokaz lotu, eta ahokoa askatu zioten.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 23. orr.

Egutxik giltzaz itxi zuen atea, eta futoian etzanda lo zegoen neskatxari begiratu zion errezela askatzen zuen bitartean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 28. orr.

Bizipenei oso lotua, guztiz hormonala, baina kezkak askatzeko balio zidana.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 178. orr.

Zu Dursleytarrengandik askatzen saiatuko ginela esanez idatzi nion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 43. orr.

Ez baita, haatik, bakarra Hamleteko Hamlet hori: askatu egin zen pertsonaia aspaldi testuaren mugetatik, eta mito unibertsalen errepertorioan du geroztik bizileku.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 9. orr.

Hura hasiko da israeldarrak filistearren mendetik askatzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 31. orr.

Herria askatu nahi zuen, orduan moda zen bezala, eta egun batez preso hartu zuten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 78. orr.

Besarkatu egin nuen, baina gero neu ere ohartu nintzen hura eszena samurregia zela, eta beso artetik emeki-emeki askatu zitzaidanean lasaitu egin nintzen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 81. orr.

Batzuetan, ordea, ilea askatzen zuen, eta masailak erdi ezkutuan geratzen zitzaizkion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 73. orr.

Normalean, jendeak azaltzen zuenez, itsasoak Ekialderantz bultzatzen ditu Labartzan askatutako txanelak, hondoratutako ontziak, kortxo-soka atalak, egur puskak, dena.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 119. orr.

Eskua masailean ezarri nion, eta propio lepoan behera irristatzen utzi nuen, eta askatu nion soinekoaren goiko botoia.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 32. orr.

Jaunak, kapelua erantzi, eta lepo inguruan bildurik zeraman artilezko zapi ñabarra askatu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.

Mutilak Llumengana inguratu eta besotik heltzen dio, baina Llum zakarki askatzen da "Utikan! " esanez.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 12. orr.

Blusaren botoiak askatzen ari da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 88. orr.

Askatu du beso bat harresitik eta hurreratzeko zeinua egin dio.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 32. orr.

Hala esan zuen abadeak, sotanaren goiko botoiak askatzen zituen artean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 36. orr.

Eskuak bragetara eraman, botoiak askatu eta dagoeneko bere onenean zegoen zakila atera zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 35. orr.

Iraganeko amesgaizto eta beldurren gatibu zegoela sumatzen nuen, eta emakume gajo hori askatu beharra nuela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 32. orr.

Kopa askatu gabe, haren aurre-aurrean jarri zen zutunik, hanka bat ohe gainean.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 45. orr.

Lurraren kontra askatu ninduen, zakar.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

Soka bat askatu zuen leihotik kalera, eta ikusi zuen hogeita hamar oin zeudela, hor nonbait.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 35. orr.

Askatu egin nintzen eta ontziak garbitzen jarraitu nuen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.

Bidearen tokiren batean, bere eskuak fusila askatu zuen, baina Oskarrek ez zuen entzun armak iratzeen artean erortzean atera zuen hots moteldua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 15. orr.

Paradoxaz, gizabanakoa elizaren eta estatuaren uztarrietatik askatzearren hainbeste odol isuritako lekuetan, libertatea itxuraz inoiz baino zabalagoa eta sakonagoa delarik, herritarrok katea dugu galdatzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 44. orr.

-Sofi, ez zaitut askatuko Ahmet eta zaldia etortzen diren arte.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 35. orr.

Zenbaki guztiak markatuak nituela ohartu nintzen emakumea soinekoaren botoiak askatzen ari zela.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 28. orr.

Ezkutalekuetatik atera, kateak askatu eta, herritarren laguntzarekin, Artozki Artezki bilakatzen hasi ziren solidarioak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 129. orr.

Aska dezala irakurleak helduko piezaren korapiloa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 70. orr.

Ur beroak lasaitu eta pentsamenduetatik askatu egiten du.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 46. orr.

Mendeei berena lagata, gaur korapilo hau zirt-zart orain ebaki beharrekoa baita, poliki-poliki askatzen ibiltzeko astirik gabe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 89. orr.

Hausnartzeko astirik gabe, makila askatu zuen eta ozta-ozta eutsi zion zuhaitzaren adar bati.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 9. orr.

Mona gau horrexetan askatu zuten, goizaldeko hirurak aldean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 19. orr.

Horregatik, ahalgabe uzten gaituen erlijioaren aurrean, ahala geure eskuetara bihurtzen duen eta larritasun horretatik, anxia cordis horretatik, askatzen gaituen jakinduria bat aurkezten du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 8. orr.

Gure aurrean jarri, eta pare bat segundo isilik egin eta gero, fularra askatu eta airean bota zuen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 50. orr.

Horiek eta nire laguna, jakina, harik eta, indarberrituta, Irlandako erreserba batera bidali zuten arte, han askatzeko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 30. orr.

Barnean neukan kabalatasuna iratzartzen zihoakidan eta gutxitarik ez nuen "satisfakzione" marraka salbai bat askatu.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.

Askatzen eta lotzen diren orpo bana izango lukete: aldapan behetik gorakoan, atze aldean normal; eta ibilbide lauan, kendu.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 34. orr.

-Askatzea nahi duzue? -moztu zien Sofiak, etena eginez dantzaldian-.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 105. orr.

Agorril erdiko eguzkiak bezainbat berotu zuen anaiaren lerroak "badu hiru hilabete igorriak ditugula agiriak zure askatzearen beha gaude.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 13. orr.

Arrantzarako kainaberaren punteran sortzen den korapiloa lehenbailehen askatu behar da baldin eta ez bada aparailu guztia alferrik galdu nahi.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 12. orr.

Ez daukagu oraingoz korapiloa askatzeko modurik, baina kontua da Mogelek Bizkaiko euskarara itzulita argitaratu zuela liburu bera 1803an.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 55. orr.

Ausartu ere ez nintzen egiten bota luzeak askatzen zangoak zeinen grisak zituen ikusteko.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 89. orr.

Tutueria itsututa dagoenean eta iturginak askatzen duen moduan egiten diagu guk.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 49. orr.

Berari zor diozue izatea, Jesu Kristori esker. Berau egin du Jainkoak guretzat jakinduria, berorren bidez askatu gaitu bekatutik, salbatu eta bere egin.  Elizen arteko biblia   1 Ko 1,30

Zorionez, baina, azken berrogeita hamar urtean askeago jokatzen hasi dira, eta mihia ere askatu dute, eta beren diskurtsoa lantzen hasi dira eta lotsarik gabe hitzez adierazten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 27. orr.

Behin eta berriz ahalegindu arren ez du oihala askatzea erdietsi.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 13. orr.

Txoririk eskura etorriz gero, ez zuen berehalakoan askatuko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 56. orr.

Daily News kazetak dio Robert Chambers hurrengoko urtean, otsailean askatuko dutela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 23. orr.

Zerbait egin behar-eta, miliziakoek kutxa askatu eta barneak miatu dizkiote.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 22. orr.

Haizeak bezala inguratzen nau, eta lotzen, askatzen nauelarik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 87. orr.

Lagun diezazuela Jainko Ahaltsuak gizon haren errukia aurkitzen eta, zuen anaia askatuta, utz diezaiela hari eta Benjamini zuekin etortzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 121. orr.

Letra bihurturik bere ahotsetik askatu diren hitz beldurgarriek.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 134. orr.

Esan nahian bezala, arimak jolas egiten duela gorputzetik askatzen denean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 8. orr.

Ondoren, burua makurtu, gillotinak erakusten zuèn tartean sartu, eta borreroak gillotinaren xafla metalikoa askatu zuen, burua errotik mozten zidala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 61. orr.

Lehorrean zeuden mutilek soka muturrak askatu eta piztien erara jauzi eta zapart, barrura egin zuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.

Alkandora zuria askatuta zeukan, ardo mantxa handi batekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 110. orr.

Eskual Herri hori askatua izanen dela bere nortasuna azkartuz?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 204. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

-Ez goaz Kasinora, ala? -soka askatua eskuetan zuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 136. orr.

Lurra gizarte-klase berri batek lantzen du, jopuen klaseak; klase hori libre izandako eta proletario bihurturiko gizonek eta liberto edo esklabo askatuek osatzen zuten, batzuk zein besteak, beheraldi demografikoa eta segurtasun fisikoaren falta zela-eta, boteretsuen babespera etorrita.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Haren adats askatua, oso luze, oso beltza, besaulkiaren bizkarraren gainetik zintzilik lurra ukitzeraino iristen zela iruditzen zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 170. orr.

-Aberri Askatua, ala hil.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 188. orr.

Horixe nuen hasierako asmoa, berak modeloarena egin zezan guretzat, baina behin idunekoa eskuetan hartu eta bere larruazal marroi argiaren kontra jarri zuenean (turkesa koloreko blusaren goiko botoi askatuaren azpi-azpian agerian zeukan haragi eremu txiki haren parean, alegia), brau aldatu zitzaidan gogoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 111. orr.

Orduan Viktor Manuel erregea hegoalderantz joan zen laster, bere zaldun sudur-moztaileekin lur askatuetan barrena, botaren mutur aldera.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 151. orr.

Baina, Gauzen izaeraz irakurrita, inork ez zukeen ondoriorik aterako, hemen grinei eta desira askatuei ekiteko predikurik dagoenik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 20. orr.

Eta Janson leran erdi etzanda jartzen zen, jarrera deserosoan, erdi lo balego bezala, larruzko txano soilduaren belarri askatuak indarrik gabe zintzilik, ehiza-txakurraren belarrien antzera, eta sudurtxo gorrituaren azpia heze.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

Egun ezin dut begitandu nasa hutsik, Maruxa, ikusi egin behar zaitudalako, ikusi egin nahi zaitudalako bidoi herdoilduen, sare meten eta kaxa askatuen artean airoski, egungo festarako hiriburutik berariaz etorritako gaiteiro taldearen ondotik eder, zure zapata zoletan itsasten diren ezkatak bezain distiratsu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 171. orr.

Azpildura askatua zuen, eta botoiak ezin nituen lotu, gainera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 118. orr.

Ilea gaztain-kolorea zuen, goialdean bildua modaz pasatako moduan, kizkur askatuak eta motots batekin; arrosa zuri artifizial bat ateratzen zitzaion mototsetik, belarria ukitzen ziona.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 206. orr.

3 dantza askatu

Dena dela, erromerietan ez zen bakarrik dantza askatuan egiten eta dultzemeneoko dantzak ere estimatzen zituzten.  Berria - Kultura   2004-03-19

Dantza askatuan hasi dira gutariko bi, astiro-astiro, beren adinari dagokion maneran, baina erritmoa txukun gordez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 235. orr.

4 gorputza askatu

Hala, "burua eta gorputza askatzeko» deia egiten die emakumeei.  Berria - Kultura   2004-12-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

askatu ahal (11); askatu behar (47); askatu behar izan (11); askatu beharko (14); askatu ditu (24); askatu dituzte (30); askatu du (26); askatu dute (27); askatu egin (95); askatu eta gero (11); askatu ezean (13); askatu gabe (31); askatu nahi (36); askatu nahian (13); askatu ondoren (13); askatu zen (25); askatu zituen (70); askatu zituzten atzo (17); askatu zuen (140); askatu zutela (20); askatu zuten (114); atzo askatu (15); botoiak askatu (17); eskua askatu (28); gabe askatu (12); gerrikoa askatu (11); herria askatu (13); iñaki uria askatu (19); korapiloa askatu (18); ondoren askatu (12); presoak askatu (22)

askatua izan (13)

gora euskadi askatuta (21)

askatuz gero (15)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus