Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asentamendu (orobat asentamentu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian kokagune, kokaleku eta kokatze agertzen dira) 1 iz asentatzea; norbait edo zerbait asentatzen den tokia.

Eta ibaian aitzina gindoazen, aitzina eta aitzina, harik eta kaputxinoen asentamendu haietarik batekin inkontratu ginen arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 537. orr.

Asentamentu horietako gutxi batzutan dute, adibidez, ur edangarria.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Yehuda Aimanrat kolonoaren arabera, behin asentamentuak husten hasiz gero, ez da egongo atzera egiteko aukerarik.  Berria - Mundua   2004-02-17

Zeren baitzirudien ezen bai kaputxinoak eta bai frantziskotarrak ere ibaia kolonizatu nahian zebiltzala, eta fundatu ere fundatu zituztela ur-bazterrean, hartarakotz, hainbat misione eta asentamendu, zeinetarik Santo Tomásekoa baitzen zaharrena eta inportantena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 531. orr.

Giza asentamenduen kokapen ekologikoa ez dator bat kokapen geografikoarekin.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 66. orr.

Eta jakizu, bertzetik, ezen, Potosirat joan gabe ere, badirela Santo Tomáseko asentamenduaren ondoan etxaldeak edo haziendak, batik bat behi-aziendaren hazkuntzari emanak eta zureak bezalako beso indartsuen beharrean daudenak, beren ondasunen begiratzeko eta ordenaren ezartzeko, eta nagusi haietarik bati eskain diezazkiokezula zeure zerbitzuak eta endrezuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 540. orr.

Eslovakian, adibidez, asentamenduetan bizi diren erromaniek ez dute hirira autobusean joaterik.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Giza asentamenduetan eta urbanizazioan plangintza aplikatu behar da, ingurumenaren gaineko ondorio kaltegarriak saihestu eta denontzako gizarte, ekonomi eta ingurumen mailako onurarik handienak eskuratzera begira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 113. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Asentamendu sare integratu bat osatzea eta landa inguruetatik hiri inguruetarako migraziora maila minimora jaistea jasotzen zuen adierazpenak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 85. orr.

Kalahari Erdiko Ehiza Erreserba (Botswana, Afrika) eta boskimanoen asentamendu leku berriak bisitatuko ditu gaur epaileak.  Berria - Gaiak   2004-07-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus