Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asasinatu, asasina(tu), asasinatzen 1 du ad hilketa edo erailketa bat egin.

Guk asasinatu dugu, zuek eta nik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 37. orr.

Hamahiru urte eskaini zizkien hain neke heterogeneoi, baina arrotz baten eskuak asasinatu zuen eta nobela zentzugabea zen eta inork ez zuen labirintoa aurkitu. ez zegoen guztiz seguru bere aita zein laban motarekin asasinatu zuen, ezta haren kirtenaren koloreaz ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 74. orr.

Ustez asasinatu nuen emakumea hartua nuen besoetan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 191. orr.

Bere burua errege izendatu zuen bere hirurogeita hamar erlijiokideak asasinatu ondoren, Jothan izan ezik, hura Tebas-ko dorrea setiatzen ari zela hil baitzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.

Bere "justifikazio-idatzi"-tik eta prozesu-agirietatik dakigu Eckhartek bere Kontsolamenduaren liburua 1308an asasinatua zuten Albrecht Habsburgekoaren alaba zen Hungariako Agnes erreginarentzat konposatu zuela.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 7. orr.

Norbait asasinatzen ari balira bezala edo.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 55. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Lurperatzeko, ez zuen beste inolako arrazoirik zera baino: barreneraino sinetsirik zegoela, alegia, gauero bere perrailarekin etortzen zela kanoizain asasinatua urre-sotoa hustu eta ondasunak itsasora botatzera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 143. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus