Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artzapezpiku 1 iz eliz probintzia baten buru dagoen apezpikua.

Mugaz haraindiko eliz agintari, artzapezpiku eta gotzain guztiak Ordenan sartu direla; baita Frantziako erregea eta Ingalaterrako erregea ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 130. orr.

Eliz jaietan, Corpus egunean esaterako, elizako jendea -artzapezpiku, gotzain, apaiz eta sakristau- aurrena joaten ziren, arropa sakratuek erakusten zuten dotoreziaz eta intsentsu lurrinak ezkutatzen zuen bonbaziaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.

Nola, gero, Carranza artzapezpikuaren defendatzaile izan zen, Europa osoan sonatua izan zen auzian, eta nola hargatik gogotik sufritu behar izan zuen, halako tailuz, non etxean preso eduki baitzuten denbora batez, errege Filipe II.aren manuz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 405. orr.

Artzapezpikuaren jauregiko murru baten gailurrean zetzala lo, hara non turutaren hotsak iratzarri zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 77. orr.

Ez zela noski artzapezpiku batentzako moduko lekua, baina seguru egongo zela biharamuna arte, eta, pare bat egun pasatu behar balitu ere, bere etxean zegoela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 81. orr.

Joan nintzaion, nahiz ordu arte Toledoko Artzapezpikua ez nuen begitartez ere ezagutzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 34. orr.

Ingalaterrako Primatua Canterburyko Artzapezpikua da, bizirik dagoenean egoitza Lambetheko Jauregian izaten duen agure atsegina, eta hilda dagoenean, berriz, Westminster Abbeyn.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 226. orr.

Erregearekin Bragako artzapezpikua zegoen, Joâo Peculiar, eta Portoko gotzaina, Pedro Pitôes, biak latinez adituak, zein baino zein areago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 166. orr.

Eta mundu guziko gure Anaia agurgarri Patriarkei, Primatuei, Artzapezpikuei, Apezpikuei eta beste eskualdeetako buruzagiei, obedientzia sainduaren bertutez eta Jainkoaren jujamendua eta sekulako madarizionearen baldintzak gogoratuz, agintzen diegu beren hiri eta diozesietan direlarik gure mezu hauek aski argi argitara ditzaten eta gure erran hauek ere betearaz elizako gaztiguen eta zentsuren mehatxupean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 104. orr.

Aitzineko lau arrazoi horiek erakusten dute ez dela zilegi gure delako Artzapezpikuaren auzia Espainian erabakitzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 164. orr.

Hau da nire fede sakona, nahiz eta aitortu behar dudan, saminez, ez Erromako Aita Santuak ez Canterburyko Artzapezpiku Dohatsuak (zeinak sakontasun berdinez ohoratzen ditudan) ez dutela onartuko fede hau zabal dadin.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 33. orr.

Apezpiku-hirien mosaikoan Galia Togatako hiri-estatuen eta Galia Comatako kantonamenduen mugak bereiz ditzake historialariak, bitartean artzapezpiku-hiriek lau augustotar probintzien -Narbonensis, Aquitania, Lugdunensis eta Belgica-ren- azpibanaketa dioklezianikoaren eskema gorde zutelarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

2 artzapezpiku-barruti (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Euskal dantzari eta musikariak lehenengo aldiz arizan ziren joan den larunbatean Kalifornian, Los Angeleseko Katedralean, tokiko artzapezpiku-barrutiak urte guziz antolatzen duen 'Immigrazio Mezan'. ETC-prentsa   Herria, 2008-09-18

Harrezkero, bere elizbarrutiko bikario eta apaizen artean banatzen zituen Fabricek urtero-urtero Parmako artzapezpiku-barrutiak ematen zituen ehun eta hainbat mila liberak. ETC-literatura, saiakera   Parmako kartusia, Stendhal (Jon Muñoz), Elkar/Alberdania, 2007

Artzapezpiku-barrutiko auzitegia (Bilboko eta Gasteizeko elizbarrutiak Burgoseko artzapezpiku-barrutiaren menpe daude; Donostiakoa, berriz, Iruñekoaren menpe). ETC-zientzia, zuzenbidea   Ezkontza-sistema eta kontzientzia-askatasuna, Ana Leturia, Igor Mintegia, UPV/EHU, 2010

Santa Kruz eta Santa Eulaliaren katedrala (katedral beharrean katalanez "Seo" edo "Seu" ere deitua) Bartzelona hiriko katedral gotikoa da, baita Bartzelonako artzapezpiku-barrutiaren egoitza ere. ETC-entziklopedia   Bartzelonako katedrala, Wikipedia

Berak gidatzen zuen artzapezpiku-barrutian egondako sexu-gehiegikeria eskandalu batengatik kargua utzi behar izan zuen. ETC-entziklopedia   Bernard Francis Law, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus