Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artzapez 1 iz ipar apezpikuak bere barrutiko eskualde baten buru izendatzen duen apaiza; apaizari ematen zaion ohorezko titulua.

Kiril artzapezaren semea ez ezik, artzapeza bera ere ekarri zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 219. orr.

Txopitea artzapezak pulpitutik espreski sermoia egin zuen kristauek galarazita zutela zentsurak 4R sailkatutako film hura ikustera joatea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 73. orr.

Artzapez-ordenak hartzeko ezinean geldituko baita, eta erraz etorriko da bere erresumaren jabe izatera.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 70. orr.

2 artzapez barruti (corpusean ez dago; ETCn 32 agerraldi)

Artzapeza elizbarruti batean artzapez barrutia administratzen eta zuzentzen duen apaiza da. Artzapez barrutiak azpian hainbat parrokia hartzen ditu. ETC-entziklopedia   Artzapez, Wikipedia

Hilean behin, artzapez-barrutiko abadeok (eskualdea, nolabait) 'erretiroeguna' zeritzona izaten genuen. ETC-literatura, saiakera   Olatu bat kuartelen gainetik, Xabier Amuriza, Lanku, 2009

Aipatu liburuan irakur daitekeenez, Errezil, Albiztur, Bidania eta Goiazeko artzapez-barrutitik salaketa bat bideratu zen 1855ean. ETC-literatura, saiakera   Back to Leizarraga, Kepa Altonaga, Pamiela, 2015

Lehendabizikoa Gipuzkoako artzapez-barruti nagusiarena, aisa pasatu zuena; geroxeago Iruņeko ohizko epaitegi eklesiastikoaren onarpena arazorik gabe erdietsi zuen. ETC-literatura, saiakera   Klasiko bitxi, arront klasiko, Joxemiel Bidador, Pamiela, 2016

Adierazi duenez, herenegun amaitu zuen Gipuzkoako hamabost artzapez-barrutiekin eta "apaiz guztiekin" egindako bilera erronda. ETC-prentsa   Berria, 2010-03-19

Gereņuk dioenez, XIII. mendean Trebiņuko artzapez barrutian aipatzen da Caycedo lekua, eta joan den mendean paraje hau betiko desagerraraztea nahi izan zuen zoriak. ETC-prentsa   Berria, 2011-02-18

Parrokia, artzapez barruti eta boluntarioen artean sareko lana sortu da, benetan ederra. ETC-prentsa   Berria, 2011-08-10

Arrasate-Bergarako Artzapez Barrutiak antolatuta, bakeaz eta adiskidetzeaz berba egingo dute Juan Mari Uriartek, Markel Olanok eta Floren Aoizek. ETC-prentsa   Goienkaria, 2014-03-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus