Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artzaintza 1 iz ardiak zaintzeko lanbidea. ik artzaingo.

Otsoen edo lehortearen arriskupean ibiltzen dira beti artzainak, eta horrexek egiten du artzaintza are bizigarriagoa.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 31. orr.

Tazito eta Zesarrengandik dakigunez, artzaintzan jarduten zuten batik bat; horregatik, barbaroen legeen kodeak artalde eta abere-taldeez ari dira ia guztiak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 271. orr.

Paraje ihar elkor haietan sarri ikusi ohi da artzaintzan dabilen artzainik, ardi-borro arre horietako xorta batekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 202. orr.

-Zaldun jauna, zigorka ari natzaion mutil hau nire morroia da; inguruotan dudan artaldearen artzaintzan ari zait.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 26. orr.

Nahi zuen une berean zeukan artzaintzara itzultzea.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 95. orr.

Uste dut artzaintzaz aserik, San Francisco aldera jo duela bizitzera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 38. orr.

-Euskal kulturaren ardatza laborantza da -zioten guztiek aho batez-, partikulazki artzaintza.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 35. orr.

Jainkoaren artaldearen osasunaren ardura Jainkoak berak gure gain jarri duela sinetsiz geroz, gure artzaintzako eginbideak behartzen gaitu, artoski begiratzera nola lehiatzen garen, haren artalde guziko fededunen beti zaintzera, gorputzen gaineko arriskuetarik, bai eta arimen galbidetarik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Cervantesen ironia artzaintza-nobelari buruz.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 197. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mendiko artzaintza (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus