Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artxipelago (orobat artxipielago eta arkipelago g.er.) 1 iz uharte multzoa, eskuarki jatorri geologiko bera duena.

Spitsbergen Norvegiako uharte bat da, Svalbard artxipelagoko handiena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 279. orr.

Okupazio ugariren ondorioz, eta baita haien aurka ere, eraikitakoa da Mediterraneoko artxipielago txiki honen hiriburu historikoa.  Berria - Mundua   2004-04-20

Valleta hiri bizia da, artxipielagoaren bihotz administratibo eta ekonomikoa.  Berria - Mundua   2004-04-20

Kiribati artxipelagoan itsas parke handi bat eratu nahi dute, bertan dauden koral arrezifeak babesteko asmoarekin bereziki.  Berria - Gaiak   2006-03-30

Antarktika jarriko duzu erdian, Kuba den har txikia handitu egingo duzu, eta Cabo Verdeko artxipelagoa ere sendotuko duzu, eta Afrika guztia nahi baduzu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 286. orr.

Hitz egin zidan urpean zeuden su-mendiez, zeinetarik uharteak eta artxipelagoak sortzen baitziren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 459. orr.

Sumatra iparraldean 6,2 graduko beste itsasikara bat izan da; Andaman eta Nicobar artxipelagoetan ere izan dira ikarak.  Berria - Harian   2005-01-07

Joan den asteko larunbatetik, 900 etorkin baino gehiagok lortu dute artxipelagora iristen.  Berria - Mundua   2006-03-18

Laurogei urtez Espainiaren aurka borrokatzera, munduko beste puntako artxipielago bat kolonizatzera, ingelesen kontrako itsas batailetan arituz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 105. orr.

"Vladimir Ilich" errepikatzen zuen ahapean, Aldazek mahaiko xikinen artxipielagoan zeukan galdua behakoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 121. orr.

Kasu askotan iragaiten den bezala, hiri nagusiaren hizkuntza, erran nahi baita botereak erabiltzen duen hizkuntza, arkipelago guziari nahi izan diote inposatu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 168. orr.

Alabaina, berrogei urtez, espainolek baino askoz gehiago eginen dute arkipelagoaren azpiegituren sortarazteko eta bermatzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 178. orr.

Hemen, arkipelago txoko guzietan, pertsona "xuria" amerikarra da eta "Joe" deitzen dute!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 273. orr.

2 irud/hed

Ahanzturaren artxipelagoko irla bihurtzen baitira izenok.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 59. orr.

Bertsolari honek ideia errepublikanoak zabaldu zituen bertsoaren bidez, eta horregatik ahanzturaren artxipelagora kondenatu zuten.  Berria - Kultura   2004-12-02

Orain Euskal Herria hautsirik dugu, barne hesi gaindiezinez bete artxipelago bilakatua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus