Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artritis (orobat artriti g.er.) 1 iz hezurretako giltzaduren hantura.

Artropatia kroniko eta progresiboa da artritisa.  Berria - Gaiak   2004-10-02

Zainak, orduan, handituarekin puztuta, luzean uzkurtu egiten dira, eta hala, artritisa edo gota bezalako gaitzak sortzen zaizkie gizakiei, zainetako poroak beteta geratzen zaizkielako oso substantzia gogor, lodi eta hotzekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3770. orr.

Ezbairik gabekoa da, ordea, loditasunak eritasun ugari eragiten dituela, hala nola artritisa, hipertentsioa, bihotzeko zein arnas aparailuko gaitzak edota minbizi mota jakin batzuk.  Berria - Harian   2005-03-30

Vioxx botika erruz erabiltzen zen orain urte batzuk artritisa eta antzeko gaitzak tratatzeko.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Artritisak jota nago.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 79. orr.

Agure xahar musugorri bat zen, sendoa, eskuak lodi-lodiak zituena, lanak eta artritisak itxuragabetuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 224. orr.

Fermin gaixo zegoen, artritisak jota, eta dibertimenduzko zientzia liburuak irakurtzen ematen zuen denbora guztia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 52. orr.

Rayren aita, arreba eta anaia hilak ziren, eta amak orgatxo batean eserita ematen zuen egun osoa, artritisak elbarrituta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 159. orr.

Babarrun jaunak erreberentzia egiten dio datorrenari, "berez makurtu egiten da, baina izorratuta dago, artritia du eta konpondu egin behar dugu", dio Gorritik.  Berria - Kultura   2004-08-08

Pozoina sendatzeko ez dakit, baina artritisa sendatzeko gure artean asko erabilia izan da "lizar ardoa" izeneko pozima, alabaina.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 245. orr.

Artritis-egoera larriagotzen ari zitzaion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 231. orr.

Berrogeita hamar urtetik gora ez dago bat artritis oinazerik ez duenik, eta uste dute ez dela lanarengatik hori!  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 83. orr.

2 irud/hed

Beldur naiz artritis abertzalea sendatzeko ez ote den kapaz izanen Lizarrako ardoura berria.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 245. orr.

Hala eta guzi, ez da posible, ezin liteke, honenbeste pozoin, abere gose, lurmin eta artritis politiko sendatzea gure Lizar abertzale berri honek!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 246. orr.

3 artritis erreaktibo (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Gehienak izan ohi dira edo Artritis Erreumatoidearen sailekoak edo Espondiloartropatietakoak (Artritis Psoriasikoa, Espondilitisa, Artritis Erreaktiboa...). ETC-prentsa   Argia, 2007-10-14

4 artritis erreumatoide (corpusean ez dago; ETCn 31 agerraldi)

Artritis erreumatoide zenbait hezur loturetan, besoetako eta hanketako lotura txikietan azaltzen den hantura da. ETC-entziklopedia   Artritis erreumatoide, Wikipedia

Orain gutxi hil da izeba, artritis erreumatoide baten prozesu luze batek jota. ETC-literatura, saiakera   Zu, Anjel Lertxundi, Erein, 2015

Bederatzi urterekin artritis erreumatoide degeneratiboa aurkitu zioten medikuek eta orain ohean bizitzera derrigortuta dago. ETC-prentsa   Berria, 2003-09-03

Gernuko infekzioa, sukar erreumatikoa edo artritis erreumatoide izatean gertatzen da hori, besteak beste. ETC-prentsa   Berria, 2006-12-26

Gorputz adarretako beste gaixotasun batzuekin ager daiteke: artritis erreumatoidea eta lupusa, adibidez. ETC-prentsa   Berria, 2007-03-13

Helduen oin laua -gaixotasun hartua, ez sortzetikoa- oina osatzen duten egitura desberdinetako aldaketengatik gertatzen da: artritis erreumatoideagatik, hezueriagatik, kolpeak eta hausturagatik edo umeen oin lauen eboluzioagatik. ETC-prentsa   Berria, 2007-11-13

Badira sindrome honekin lotzen diren beste gaitz batzuk ere: hileko aurreko sindromea, menopausia, artritis erreumatoidea, giltzurruneko gutxiegitasuna, diabetesa, hipotiroidismoa, gizentasuna, tuberkulosia, infekzio eta tentsio arterial altua. ETC-prentsa   Berria, 2008-02-19

Alabaina, egun batzuen buruan kasu gehiagoren berri jakin zen: artritis erreumatoidea eta Crohnen gaitza tratatzeko antiinflamatorio bati zenbait heriotza -tuberkulosiagatik- egotzi zitzaizkion. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-09-19

Horrek gaixotasun autoimmuneak sortzen ditu, esterako artritis erreumatoideakETC-prentsa   Argia, 2015-09-20

5 artritis septiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Beste datu batzuek, hala nola zenbat glukosa eta azido laktiko dagoen, artritis septikoen (30 mg/dl baino glukosa gutxiago eta azidemia laktikoa) diagnostikoa egiten lagundu diezagukete. ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida Askoren artean, EHU, 2008

6 gaztaroko artritis idiopatiko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Gaztaroko artritis idiopatikoa haurtzaroan ematen den artritis ohikoena da. Gaixotasun autoimmunea da eta jatorri ezezaguna du. ETC-entziklopedia   Gaztaroko artritis idiopatiko, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artritisak jota (3)

artritisaren aurkako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus