Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azken urteetan AEBetako galeriak Espainiako merkatuari egokituta ikusi ditut, baina aurten indartsu azaldu dira bertako produktuak eskaintzen, Madrilera ezezagunak diren artistak eramateko beldurra galdu balute bezala. Berria - Kultura 2006-02-12
Are liluragarriagoa da halako arazoa artista bati gertatzea; kolorea garrantzi izugarrizkotzat eduki duen eta gertatu zaiona deskribatu eta aldi berean margotzeko gauza den bati, alegia; aise ikusaraz baitiezaguke halakoak bere egoeraren harrigarria, sortzen dion larritasuna eta gaixotasunaren nondik-norakoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.
Aro modernoan, artista eta teorialari (Alberti, Dürer, Leonardo da Vinci), filosofo (Descartes, Berkeley, Newton), eta, jakina, fisikari askok jarraitu zuten azterketa hori aurreratzen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 19. orr.
Gehienak inguruetako artisten lanak ziren, baina baziren ospetsuagoenak ere. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 134. orr.
Harryk bere lehenbiziko artista aurkitu zuen, lehenbizikoa eta bakarra, eta hurrengo zortzi urteetan galeriak aski kaudimen izan zuen Smith-en lanei esker. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 51. orr.
Artista da berak egiten duen artelana saldu nahi duena, nahiz eta gero ez duen saltzen... Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 30. orr.
Baina, zein dohain zuen ba, poeta edota artistak, hain hierarkia altua lortzeko, Edertasunaren etxean ez ezik Jakintzarenean ere bizi ahal izateko? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 154. orr.
Margolan baten aurrean artistak eskatzen duen duintasunaz begiratu nion bizkarraldetik behera suharrez jauzika zebilkion herensuge hamaika sare, atzapar eta sugez inguratuari. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 125. orr.
Mary Shelleyk zioen artistak kaosa duela, gutxienez, begien bistan, artistak kaos horren anabasan sartu behar dituela atzaparrak bertan lan egiteko. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 34. orr.
Zer izen zuen ba Hollywoodeko artista hark, laku hartan, Tahoen, etxe bat zeukanak?. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.
Liverpool eta Man Uharteko turistaz eta, batzuetan, music-halleko artistaz osatutako biztanleria aldakor bat egoten zen haren etxean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 90. orr.
Baroja ez da bere garaikideez axolagabe izaten den artista bortitz bat, oso gizon ikaratia eta idazle erresumindua baizik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 11. orr.
Zein ederki adierazten duen Woolfek artista lanaren gogorra, bakardade beharra, eztabaiden eta bileren arriskua eta gezurra! Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 160. orr.
Halakoxe artistak zarete zuek, halakoxe espontaneo eta sinzeroak. «Kuskue tanden», 2004 - 23. orr.
Garai zailak ziren benetan, artistak izan behar genuen hainbat alorretan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 37. orr.
Goazen, artista, berba gutxi eta artez etxera lehertu arte ekitera. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 139. orr.
Inork ez beza pentsa Mogueime, historia honetako heroia izate hutsagatik, beste edozein baino trebeagoa eta artistagoa denik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 339. orr.
Gainera, orkestrarekin batera, 33 artista gonbidatuk hartuko dute parte emanaldietan; sei pianistak, bederatzi zuzendarik eta lau biolin jotzailek, besteak beste. Berria - Kultura 2004-06-03
Artista gonbidatuak ez dira beti argazkilariak izan. Berria - Kultura 2006-01-20
Jakinarazi dutenez, Bjork izango da ekitaldiko artista gonbidatu bakarra. Berria - Kultura 2004-08-07
artista alemaniarrak (5); artista asko (11); artista askok (14); artista askoren (14); artista autista (6); artista bakoitzak (10); artista bakoitzaren (10); artista bat (35); artista batzu (6); artista batzuek (12); artista batzuekin (6); artista batzuen (12); artista batzuk (9); artista bera (8); artista berri (5); artista berrien (9); artista bizkaitarrak (5); artista da (35); artista estatubatuarrak (7); artista ezagun (6); artista ezagunak (6); artista ezagunen (8); artista frango (5); artista gazte (22); artista gehienak (7); artista gisa (15); artista guztiak (6); artista handi (14); artista handia (11); artista hau (11); artista izan (11); artista ospetsu (6); artista plastiko (5); artista talde (6); benetako artista (8); beste artista batzuen (6); bi artista (16); egungo artista (6); euskal artista (28); euskal herriko artista (8); gure artista (7); hainbat artista (22); herriko artista (10); hiru artista (6); idazle eta artista (11); jaun artista (11); mendeko artista (7); artistak berak (13); artistak eginiko (9); artistak izan (6); azaldu du artistak (13); bi artistak (9); euskal artistak (21); hainbat artistak (14); jaun artistak (35); zenbait artistak (10)
artistaren lana (14); artistaren obra (9); euskal artistaren (14); hainbat artistaren (11); jaun artistaren (23)
artistari buruz (6); artistari buruzko (8); jaun artistari (6)