Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artile 1 iz ardiaren ilea, eskuarki moztu ondoren.

Gülbahar, eserita, artilea iruten ari zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 89. orr.

Hainbat denbora geroago lastaira ireki zuen, artilea harrotzeko asmoz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 73. orr.

Ardikiz elikatzen zarete, artilez janzten eta arkumerik ederrenak hiltzen dituzue, baina ez duzue artaldea zaintzen.  Elizen arteko biblia   Ez 34,3

Virgiliok ingeles erako beroki beltza zeraman, belaunburuetaraino luze; Agnèsek, Cachemirreko artilez eginiko beroki motza, izterretaraino iristen zitzaiona.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.

Bigungarriak zaldun baten irudia zeukan artilez brodaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 264. orr.

Artilea bezala erorarazten du elurra, hautsa bezala zabaltzen antzigarra.  Elizen arteko biblia   Sal 147,16

Patroiak erosi eta orratzez finka-tzen zituen aukeraturiko oihalaren gainean, zeta, artilea, muselina nahiz belusa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.

Ez duzue artilea eta lihoa nahastuz ehunduriko arroparik jantziko.  Elizen arteko biblia   Dt 22,11

Artilearen lakartasuna eta animaliari zerion berotasuna sentitu nituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 88. orr.

Purpura-arrainaren kolore gorria artilearekin bakarrik biltzen da eta ez da sekula bereziko, artilea Neptunoren olatuekin berritu nahi baduzu ere.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 453. orr.

Enbolo mugigarriak izango dituzte tornuan fintasunez landuak eta erdian burdinazko beso batzuk, eta beso hauek hagatxoekin egongo dira bisagra bidez elkartuta, eta artilea duten larruekin bilduta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4910. orr.

2 (izenondoekin)

Flandriako eta Italiako iparraldeko ehunak, fabrikatu ahal izateko, Asiatik inportaturiko zeta behar zuten, eta artile ingelesa askotan. Orain Irkutskera zihoazen, artile zakarrez egindako abitu, txano eta arropekin jantzirik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Belusezko galtza-nasai belaunetarainokoz jantzirik etortzen zen eskolara, artile zakarrezko galtzerdiz, eta, inoizka, Renato Fucini1 gogorarazten zidan brusa batez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

Amak artile finezko jertse morea zeramala.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 17. orr.

Zurezko makila ferratu bat, espartinak, eta Iruñeko bi mando-manta, artile bikainekoak, langintzaz trakets eta gustuz zoragarri.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

Ohearen aurrealdean, artile kizkurreko izpi luzeez egindako alfonbra harro horietako bat zabaltzen zen, pazientziazko lan handia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Artile nabarreko arkume sailak zebiltzan bazkan batetik bestera, eta txerri eta txerrikume zuri-beltzak ageri ziren talde jorietan bildurik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Han egongo zen hura, artile purpurazkoak harilkatzen, zutabe baten kontra jarrita, zerbitzariak atzean zituela.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 31. orr.

Neskak aurpegia hautseztatzeko borla bat jaurtiki zion, Jimmyren gorbata eta artile urdinezko jantziaren papar-hegalak hautsez betez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 190. orr.

Dagoeneko urte asko dela nire ama hil zen ohe berean etzanda nago; lastaira beraren gainean; lo egiterakoan ama-alabok biltzen gineneko artile beltzezko burusi beraren azpian.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 105. orr.

Bere atzetik argi-uhara uzten du urgainean, urak artile zuriz bezala estaliz.  Elizen arteko biblia   Jb 41,24

Horrela azaldu zen, artile zurizko jertsearen gainean haren buru beltz kizkurra eta haren begi argiak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 211. orr.

Aitak baimena eman dit artile zurizko jertse bat egin dezadan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 50. orr.

Atzamarrak eraztunez beteak zituen gizon sendo bat, judua bera, artile nahasizko jantziarekiko gizonari mintzatzen ari zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 106. orr.

Inkisizioko aretora eraman nindutenean sakelan neraman labanaren bila hasi nintzen, baina desagertua zen; nire arropen ordez artile lakarrezko jantzi bat nuen soinean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 101. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Amona batek jertsea egiteko gordetzen duen artile mataza.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 32. orr.

Hemen dator barrura artile koloreko lur antza duen neska.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 80. orr.

Lan nekosoa zen amonarentzat gero, bilobatxoa gauean behin lokartzen zenean, zirriak askatu, artile-hariak garbitu eta luze-luze zabaltzea, erabat zuzen lagatzeraino.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 261. orr.

Ama ere agertu zen; semearen aurrean eseri zen, megaroiko zutabe baten kontra, eskuetan artile-malutak jiraka zerabiltzala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 125. orr.

Gaztea zen hura, eta tartariar erara jantzita azaldu zen: ahari artilezko kapela beltza buruan, amila bat gerezi-kolorea, atorra bat urdin fina, galtza beltzak eta feldrozko bota luze distiratsuak  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 46. orr.

4 artilezko izlag artilez egindakoa.

Artilezko barne arropa jantzi zuen galtzazpien eta elastikoaren gainetik, botoiak lotu, gero gainerakoak jantzi zituen. Berehalaxe, Dumbledore sartu zen logelara, Artilezko atorra luze bat zeramala soinean eta lotarako txanoa buruan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 144. orr.

Xira urdin-iluna, hezur koloreko artilezko jertsea, bufanda gorria eta panazko galtza berdeak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 112. orr.

Barruan ez zegoen artilezko jertse lodi bat beste ezer.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 216. orr.

Artilezko sorbalda-zapi bat hartu eta lurrean zabaldu zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 63. orr.

Kapela hegal zabala, artilezko maripulisa eta galtzak, larruzko bota luzeak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 59. orr.

Maizterrak eta inguruetako nekazariak, jai handietan bezala jantzita, ardi larruzko kapelu beltzekin gizonak, artilezko kapelu koloretsuekin emakumeak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.

Gabardina luzea soinean, artilezko txanoa eta txapela buruan, eskularruak jantzi eta armak poltsa batean sartu ondoren, adostutako lekura jo nuen lehenbailehen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 178. orr.

Gauak kabina barruan pasa genituen, hotzez dardar, beroki eta artilezko burusien azpian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 35. orr.

Lauki gorri-beltzezko artilezko tapaki bat hartu zuen bazter batetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.

Han baitzebilen negu hartan modan zeuden artilezko soineko zurietako bat jantzita.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 77. orr.

Otsaileko gau hormatuan, artilezko manta batek estaltzen zion, burutik beheiti, gorputza.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.

Beltzez jantzita ibili zen beti, soinean beroki lodia zeramala; uda ala negu izan, eskuak artilezko eskularruz estalita.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Gorrotoa omen zien, berak esana, bota iltzedunei, artilezko galtzerdiei eta eguzkiagatik bere sudurtxo finean agertzen zitzaizkion orin ñimiñoei.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 81. orr.

Hain bortizki jiratu zen besaulkian, ezen zarrastatu egin baitzen bigungarria biltzen zuen ehun artilezkoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.

Oinak ikusi ez zitezen, artilezko galtzerdiak erabiltzen zituen, zaurien gainean larru-zati bat ipiniz artilearen laztasuna leuntzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 365. orr.

Xira urdin-iluna, hezur koloreko artilezko jertsea, bufanda gorria eta panazko galtza berdeak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 112. orr.

Kartak artilezko mahai-gainekoan erortzen dira, biraka.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.

Aurpegia hazpegi noblekoa zuen, eta lepoa, berriz, sentsuala, eta orobat eskularru motx artilezkoz babestutako eskuak, sorbaldak eta soineko berde batean bildutako bular-gainalde zuriak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.

5 artilezko arte (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Artilezko artea kaleko artearen aldagaietako bat da, zenbait izenekin ezaguna egin dena, besteak beste, yarn bombing (artilezko bonbardaketa), crochet guerrilla, kakorratz gerrilla, urban knitting (hirian trikotatu) edo graffiti ekologikoa. ETC-entziklopedia   Artilezko arte, Wikipedia

6 artilezko oinetako (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Mesanotxean, kartoizko maletatxo bat zegoen zabalik, umea janzteko prest: arropatxoa, mantak, artilezko oinetakoak... ETC-literatura, saiakera   Hariak, Yoseba Peña, Susa, 2018

7 artilezko xal

Artilezko xal batean bilduta zegoen, hotzetik babesteko.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 215. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus